Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

LANKIDETZA MODUAK ETA ONURAK

Basque Culinary Center irabazi-asmorik gabeko fundazioa da eta beronekin lankidetzan aritzeko aukera eskaintzen die BCC proiektuan aktiboki parte hartu nahi duten Enpresa eta Erakundeei.

Bere finantzaketa-iturri nagusietako bat korporazio-babesletza da eta honek bere helburuak lortzen laguntzen dio. Enpresa hauekin batera nazioarteko, estatuko eta tokiko promozioa lortzen duten ekintzak antolatzen ditu, I+D+iko proiektuak garatzen ditu eta zentroko ikasleekin jarduerak eta proiektuak egiten ditu.

BCCrekin kolaboratzeko aukera profil, tamaina, jarduera edo esparru ezberdinetako enpresei irekia dago. BCCko familiara gehitu nahi duten enpresen beharrak eta itxaropenak asetzeko lankidetza eta enpresa-babesletza mota desberdinak eskaintzen ditu.

Zure enpresak talde honen parte izan nahi badu, bere beharrak aztertzeko eta bi aldeentzako komenigarriena izan daitekeen lankidetza akordioa zure enpresarekin batera diseinatzeko aukera eskaintzen du.

Lankidetza-moduak

  • Enpresa patronuak
  • Enpresa kolaboratzaileak
  • Enpresa babesleak

ONURAK

NAZIOARTEKO EKITALDIAK

  • - Basque Culinary Center-ek antolatutako nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko aukera.
  • - BCCrekin batera nazioarteko irteera pertsonalizatuak antolatzeko aukera.
  • - BCCren Nazioarteko Aholkularitza Batzordearen bileretan parte hartzeko aukera.
  • - Nazioarteko difusioa duten BCCren ekitaldi propioetan parte hartzeko aukera.

NAZIO MAILAKO EKITALDIAK ETA/EDO TOKIAN TOKIKOAK

  • - Estatu mailan eta BCCn antolatzen diren ekitaldi eta kongresuetan parte hartzeko, lankidetzan aritzeko eta babesteko aukera.

NEURRIRA EGINDAKO I+G+b PROIEKTUAK

  • - Sukaldaritza berrikuntza proiektuak sortzeko aukera.
  • - Elikadura-ohitura eta bizimodu osasungarriaren inguruan proiektuak garatzeko aukera.
  • - Zentzumen-pertzepzio proiektuak sortzeko aukera.

BCCKO PRESTAKUNTZA ESKAINTZA EZBERDINETAN LANKIDETZAN ARITZEKO AUKERA

  • - Ikasleekin lehiaketak antolatzeko eta ikasketa Bekak babesteko aukera.
  • - Sukaldaritza zaleei ikastaroak eskaintzeko aukera.
  • - Gurutzatutako akzioak garatzeko aukera.

ESPAZIOEN ERABILERA

  • - BCCko auditorio eta hainbat espazioetan hitzaldiak, biltzarrak eta bilera komertzialak antolatzeko aukera.
  • - Enpresa ekitaldiak: BCCko terraza eta jatetxean koktelak eta afariak antolatzeko aukera.

EKITALDIETARAKO GONBIDAPENAK ETA ENPRESA TALDEARENTZAKO BISITA GIDATUAK

COBRANDING-A

diseño y realización dedo multimedia