Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Abangoardiako sukaldaritza-teknikak Online Ikastaroa


Nabigazio-menura joan

Aurkezpena

ABANGOARDIAKO SUKALDARITZA-TEKNIKAK

Ikastaro hau diseinatuta dago abangoardiako sukaldaritza-teknikei buruzko ezagutzak ikuspegi berritzaile eta sortzailez eskura ditzazun. 

Ikastaroak 5 modulu ditu, baita laburpeneko amaierako proiektu bat ere, zuk egindako sorkuntzen berri eman dezazun.

SUKALDARITZA GARAIKIDEAREN TEKNIKA GUZTIAK IKASTARO BAKAR BATEAN! 

 

 

Bideratua / Programa

Abangoardiako sukaldaritza-teknikei buruzko ikastaroa sektoreko profesionalentzat da, betiere ezagutzak handitu eta beren burua espezializatu ez ezik, produktu eta teknika garaikideak aplikatuz nabarmendu ere egin nahi badute.

Komeni da sukaldeko postuetan lan-eskarmentua izatea.


Espezializazio-ikastaroak 9 ECTS kreditu ditu, eta askotariko abangoardia-teknikez eta -produktuez osatutako ibilbide osoa.

Ikastaroak honako modulu hauek ditu:

Moduluak Gaia Orduak
M01 Abangoardiako Produktuak: Gelifikatzaileak, Loditzaileak, Emultsionatzaileak eta beste batzuk. 60
M02 Gazitzeko, Ketzeko, Marinatzeko eta Nixtamalizatzeko Aplikazio Garaikideak. 40
M03 Kriosukaldea: Nitrogeno Likidoa, Izotz lehorra eta beste batzuk. 30
M04 Presio sukaldea: Huts eta presio handiak. 30
M05 Ferrmentazioak. 40

Basque Culinary Center Gastronomia Zientzien fakultatearen titulazioa. 

 

Egutegia

    IKASTAROKO ORDUAK GUZTIRA: 200 ordu

 •   PLATAFORMA ERAKUSTEKO 0 MODULUA: 2023ko irailaren 19tik 26ra

 •   EGUTEGIA: 2024ko otsalia 20 - 2024ko abuztuak 2

    ASTEKO DEDIKAZIOA: 10-12 ordu  

    ZUZENEKO SAIOAK: Ostegun arratsaldetan GMT Madrilgo ordutegian **

Zero modulua behin bakarrik egiten da, ikastaroaren metodologia eta ikaskuntza-plataformaren ezaugarriak ikasteko.

** Zuzeneko eskolak grabatuko dira, nahi duzunean ikus ditzazun Beharrezkoa den material guztia eguneko 24 orduetan eskuragarri izango da. 

 

Gehiago ezagutu

Basque Culinary Centerren, learning by doing metodoan oinarrituta ikastearen alde egiten dugu; hortaz, ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko aukera izango duzu.

Programa eta edukiak guztiz diseinatuta daude online prestakuntzarako eta honako elementu didaktiko hauek dituzte:

 

Ikastaroen metodologiari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, jo Gehiago ezagutu/Metodologia

 

Irakasleak

Eskarmentu eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek diseinatu dituzte ikastaro honen edukiak.

   Basque Culinary Centerreko sukaldaritza eta zientziaren arloko irakasleek zure ikaskuntza gidatuko dute.

   Ikastaroko tutore bat izango da zure esanetara, laguntzeko eta zure praktiken feedbacka emateko.

   Basque Culinary Centerreko irakasle gonbidatu adituek showcooking eta zuzeneko eskolak emango dituzte astero.

Onenekin ikasiko duzu!

 

Matrikula eta ordaintzeko moduak

Ikastaroaren prezioa 2.030 €-koa da:

  • 150 € al realizar la inscripción online.
  • El 40% del importe, es decir, 752€, a la confirmación de la admisión en concepto de reserva de plaza.
  • El importe restante, 1.128€, deberá estar abonado con antelación al comienzo del curso. 

Prezioaren barruan hau dago:

   Prestakuntza-ingurunean sartzea.

   Ikaskuntza-plataforma ezagutzeko prestakuntza.

   Laguntza teknikoa, egun osoz eta urte osoan.

   Prestakuntza behar bezala jarraitzeko behar den material didaktiko guztia. 

   Alumni zerbitzuan sartzea ikastaroa gainditu ondoren.

Prezioaren barruan ez dira hurrengoak barneratzen:

   Sukaldeko makineria edo tresnak eta platerak prestatzeko produktua.

Matrikula irekia egongo da plazak agortu arte. Plaza kopuru Mugatua.

Ezinbestekoak

Online ikastaroa behar bezala jarraitu eta betetzeko, ikasle guztiek honako hau eduki behar dute:

    Basque Culinary Centerren online ikasteko betekizunak. Hemen dituzu ikusgai: Gehiago ezagutu/Ezinbestekoak

 

Ikastaro hau aurrez aurre ere egin daiteke.

Harremanetarako formularioa

(Beharrezkoa) markatutako eremuak beharrezkoak dira.

Kolaboratzailea

Arcos
Desarrollado por: GureMedia