Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Gazitzeko, Ketzeko, Marinatzeko eta Nixtamalizatzeko Aplikazio Garaikideak


Nabigazio-menura joan

Aurkezpena

GAZITZEKO, KETZEKO, MARINATZEKO ETA NIXTAMALIZATZEKO APLIKAZIO GARAIKIDEAK

Matrikula epea irekita dago. Plaza Kopuru mugatua.

Zenbait teknika tradizional –hala nola gazitzea, ketzea, marinatzea eta nixtamalizatzea– ikuspegi berritzailez ulertu, aztertu eta aplikatzen jakiteko diseinaturiko ikastaroa. Ezagutza teknikoa eskuratuko duzu, une oro lortu nahi duzun emaitza erdiesten lagunduko dizuna.

ERABILI KONTSERBATZEKO TEKNIKA TRADIZIONALAK AZKEN JOEREKIN BAT DATOZEN PLATERAK PRESTATZEKO!

 

 

Bideratua / Programa

Aplikazio garaikideei buruzko ikastaroa sektoreko profesionalentzat da, betiere ezagutzak handitu eta beren burua espezializatu ez ezik, gazitzeko, ketzeko, marinatzeko eta nixtamalizatzeko erabileran oinarritutako abangoardiako teknikak aplikatuz nabarmendu ere egin nahi badute.

Komeni da sukaldeko postuetan lan-eskarmentua izatea.


Ikastaroko prestakuntza-programak alderdi hauek jorratzen ditu:

  1. Tekniken hastapenak.

  2. Ketzea: teknika tradizionalaren ezaugarrietatik sukaldaritzako aplikazioetara. 

    • Hotzean ketxea

    • beroan ketzea

  3. Gazitzea: gazitzearen erabilera eta moduak eta sukaldaritzako aplikazioa.

    • lehorrean gazitzea

    • Gatzun hezeak

  4. Marinatzea: motak, aplikazio tradizionalak eta abangoardiakoak. 

    • Marinatzea alkoholekin 

    • Marinatzea entzimekin

    • Marinatzea espeziekin

    • Marinatzea pH azidoarekin

    • Marinatzea pH alkalinoarekin

  5. Nixtamalizatzea abangoardian.

  6. Ketu, gazitu, marinatu eta nixtamalizatzeko teknikak aplikatuz sor litezkeen eragozpenak eta arazoak.

Gainera, ikastaroan ikasleak ikasitakoa praktikan jarriko du askotariko jardueretan, eta teknikak aplikatuko ditu. Jatetxe bateko benetako menu batean aplikatzeko moduko elaborazio berritzaileak sormenez egiteko aukera bikaina.

Ezagutza sakonak eskuratuko dituzu, sukaldaritzako prozesu bakoitzean zer gertatzen den ulertu ahal izan dezazun eta hori egiazko mundura bihurtzeko.

 

 

Egutegia

    IKASTAROKO ORDUAK GUZTIRA: 2024/09/17- 2024/10/21

    ASTEKO DEDIKAZIOA: 10 ordu  

    ZUZENEKO SAIOAK: Ostegun arratsaldetan GMT Madrilgo ordutegian **

** Zuzeneko eskolak grabatuko dira, nahi duzunean ikus ditzazun. 

 

 

Gehiago ezagutu

Basque Culinary Centerren, learning by doing metodoan oinarrituta ikastearen alde egiten dugu; hortaz, ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko aukera izango duzu.

Programa eta edukiak guztiz diseinatuta daude online prestakuntzarako eta honako elementu didaktiko hauek dituzte:

 

Ikastaroen metodologiari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, jo Gehiago ezagutu/Metodologia

 

Irakasleak

Eskarmentu eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek diseinatu dituzte ikastaro honen edukiak.

   Basque Culinary Centerreko sukaldaritza eta zientziaren arloko irakasleek zure ikaskuntza gidatuko dute.

   Ikastaroko tutore bat izango da zure esanetara, laguntzeko eta zure praktiken feedbacka emateko.

   Basque Culinary Centerreko irakasle gonbidatu adituek showcooking eta zuzeneko eskolak emango dituzte astero.

Onenekin ikasiko duzu!

 

Matrikula eta ordaintzeko moduak

Ikastaroak 480 € balio du; zenbateko hori izena online emateko orduan osorik ordaindu behar da. 

Prezioaren barruan hau dago:

   Prestakuntza-ingurunean sartzea.

   Ikaskuntza-plataforma ezagutzeko prestakuntza.

   Laguntza teknikoa, egun osoz eta urte osoan.

   Prestakuntza behar bezala jarraitzeko behar den material didaktiko guztia. 

Prezioaren barruan hau ez dago:

   Sukaldeko makineria edo tresnak eta platerak prestatzeko produktua.

Matrikula irekia egongo da plazak agortu arte. Plaza kopuru Mugatua.

Ezinbestekoak

 Online ikastaroa behar bezala jarraitu eta betetzeko, ikasle guztiek honako hau eduki behar dute:

    Basque Culinary Centerren online ikasteko betekizunak. Hemen dituzu ikusgai: Gehiago ezagutu/Ezinbestekoak

    Ikastaro hau egiteko behar diren produktu eta tresnak.

 

Harremanetarako formularioa

(Beharrezkoa) markatutako eremuak beharrezkoak dira.

Kolaboratzailea

Arcos
Desarrollado por: GureMedia