Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Aurkezpena

Gastronomia Zientzietako doktorego-programaren xedea da gastronomia-zientzien alorrean arituko diren etorkizuneko ikertzaileak prestatzea, goi-mailako sukaldaritzako profesionalen eta enpresa-sektoreen jakintza transferituz, bai eta gastronomiarekin zuzenean edo zeharka lotutakoa ere: elikaduraren teknologiak, nutrizioa, elikadura funtzionala, nekazaritza eta elikagaigintzako ekipamendua eta abar, horien arteko sinergiak sustatuz. 

Basque Culinary Center Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultateak uste du beharrezkoa dela Gastronomia Zientzietako doktorego-programa bat antolatzea, bertan ikasleak ikerketa-tresnak barneratu eta erabil ditzan, sektorearen edozein alorretan aurrera egin ahal izateko.

Programaren oinarria AZTIren, Neiker-en eta BCC Innovation-en arteko lankidetza-hitzarmen bat da. Hiru erakunde horiek hartu eta zuzenduko dituzte doktorego-tesiak beren ikerketa-lerroen esparruan. Gainera, Kopenhageko Unibertsitateak ere parte hartuko du.

   
  • ARDURALDI OSOA:

    3 urte
    (urtebete luzatzeko aukerarekin)
  • ARDURALDI PARTZIALA:

    5 urte
    (2 urte luzatzeko aukerarekin)
  • HIZKUNTZAK:

    Gaztelania
    euskara
    eta ingelesa
  • MODALITATEA:

    Presentziala
Izena eman

Harremanetarako Formularioa

(Beharrezkoa) markatutako eremuak beharrezkoak dira.

4.200€ el primer año y 3.150€ los años sucesivos - Bonificación del 50% para las tesis que se hagan en los centros tecnológicos asociados
Basque Culinary Center
Desarrollado por: GureMedia