Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

IZEN-EMATEA ETA MATRIKULA

IZEN-EMATEA

Doktorego-programa egin nahi duten hautagaiek webguneko online formularioaren bidez eman beharko dute izena.
Epe bakarra: irailaren 15etik urriaren 30era
Izena emateak ez du tokia ziurtatzen doktorego-programaren barruan. Inskripzioa egin ondoren, doktorego-batzordeak hautagaiak baloratuko ditu, onartzeko irizpideen arabera, eta onartzeko azken erabakia jakinaraziko du hilabeteko epean.

Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

Europako Goi-mailako Hezkuntzako Espazioko (EEES) unibertsitateetan ikasketak egin dituzten ikasleak:

    Nortasun-agiria

    Sarbidea ematen duten ikasketen ziurtagiri akademiko ofiziala

    Ikasketetarako sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia konpultsatua edo eskatu izanaren agiriaren fotokopia

    CVa

    Ingeleseko akreditazioa eta, gaztelania ama-hizkuntza ez duten ikasleen kasuan, baita gaztelaniako akreditazioa ere

    Motibazio-gutuna

    Tesi-proiektua (bi orrialde gehienez ere)

Ikasketak EEESko kide ez diren unibertsitateetan egin dituzten ikasleak:

    EEESko ikasketak egin dituzten ikasleek aurkeztu beharreko dokumentazio guztia eta, gainera:

    Eman zen herrialdean tituluak tituludunari doktorego batera sartzeko gaikuntza ematen diola ziurtatzen duen egiaztagiria.

MATRIKULA

Onartutako hautagaien kasuan, matrikula-epea abenduaren 1etik 15era bitartekoa izango da, urtarrilaren hasieran doktoretza hasteko.
Izena eman

Harremanetarako Formularioa

(Beharrezkoa) markatutako eremuak beharrezkoak dira.

4.200€ el primer año y 3.150€ los años sucesivos - Bonificación del 50% para las tesis que se hagan en los centros tecnológicos asociados
Basque Culinary Center
Desarrollado por: GureMedia