Gastronomia eta elikaduraren inguruan 360º-ko ikuspegia lortu
Graduari eta Basque Culinary Centerren trebatzeko esperientziari buruzko xehetasun guztiak ezagutu nahi dituzu? Ezagutu gure instalazioak eta hitz egin jardunaldietan egongo diren Basque Culinary Centerreko irakasle eta ikasleekin. Aukeratu gehien interesatzen zaizun data eta modalitatea, eta eman izena. Zain gaituzu!
EuskeraIkasketa planaren egitura 4 urtekoa da, eta 60ECTS ditu urte bakoitzeko. Lehenengo hiru mailatan enpresan garatuko diren derrigorrezko kanpo praktikak daude eta 4.mailan, enpresan egingo den 30 ETCSko Gradu Amaierako Lana.
Tituluak eskaintzen dituen esparruetan sakontzeko hiru ibilbide daude, bakoitza 20 ETCSko iraupenekoa. Graduaren hirugarren ikasturtean, ikasleak bat aukeratu behar du.
Klase gehienak gaztelaniaz ematen dira. Gutxi batzuk ingelesez izanik. Ordutegia goizeko 8.30etatik 14.30ak edo 16.30ak arte izango da ikaslearen tailer praktikoaren arabera.
Lehenengo seihilekoa
| Gastronomia eta sukaldaritza arloan lanbideak eta beharrezko gaitasunak. | ECTS: 2 |
| Sukaldaritzako produkzio sistemak eta prozesuak (I). | ECTS: 6 |
| Lehengaiak, horien jatorria eta produktuak. | ECTS: 3 |
| Ekipamenduak eta instalazioak sukaldaritzan. | ECTS: 3 |
| Bezeroarekiko zerbitzua eta arreta. | ECTS: 4 |
| Informatika. | ECTS: 6 |
| Elikaduraren eta gastronomiaren historia eta soziologia. | ECTS: 6 |
Bigarren seihilekoa
| Sukaldaritzako produkozio sistemak eta prozesuak (II). | ECTS: 5 |
| Bezeroarekiko zerbitzua eta arreta (II). | ECTS: 3 |
| Enpresa eta gastronomia. | ECTS: 6 |
| Estatistika. | ECTS: 6 |
| Biologia. | ECTS: 6 |
| Praktikak (I). | ECTS: 4 |
Lehenengo seihilekoa
| Sukaldaritzarako produkzio sistemak eta prozesuak optimizatzea (I). | ECTS: 5 |
| Elikadura arloko fisika-kimika. | ECTS: 6 |
| Ekonomiaren hastapenak. | ECTS: 6 |
| Euskal gastronomia. | ECTS: 3 |
| Bezeroarekin zerbitzua eta arreta optimizatzea (I). | ECTS: 4 |
Bigarren seihilekoa
| Sukaldaritzako produkio-sistemak eta prozesuak optimizatzea (II). | ECTS: 6 |
| Espainiako gastronomia (I). | ECTS: 3 |
| Lan, elikadura eta ingurumen legedia. | ECTS: 6 |
| Sumiller jarduna (I). | ECTS: 3 |
| Praktikak (II). | ECTS: 6 |
| Marketina eta Merkatariza Kudeaketa. | ECTS: 3 |
| Bezeroarekiko Zerbitzua eta Arreta Optimizatzea (II). | ECTS: 3 |
Lehenengo seihilekoa
| Nutrizioaren eta dietetikaren hastapenak. | ECTS: 3 |
| Sukaldaritzako teknikak eta prozesu berritzaileak diseinatzea. | ECTS: 7 |
| Horniketa eta logistika. | ECTS: 3 |
| Berrikuntza bezeroarekiko zerbitzuan eta arretan. | ECTS: 6 |
| Sumiller jarduna (II). | ECTS: 3 |
| Espainiako gastronomia (II). | ECTS: 4 |
| Industri teknologiak eta prozesuak elikaduran. | ECTS: 4 |
Bigarren seihilekoa
| Sumiller jarduna (III). | ECTS: 5 |
| Komunikazioa. | ECTS: 3 |
| Nazioarteko gastronomia. | ECTS: 5 |
| Praktikak (III). | ECTS: 14 |
*Graduko hirugarren mailan, ikasleek ibilbideetako bat aukeratu beharko dute:
Lehenengo seihilekoa
| Gastronomia arloko ikerketaren eta berrikuntzaren hastapenak. | ECTS: 4 |
| Diseinua eta gastronomia. | ECTS: 5 |
| Sukaldaritzaren kudeaketa. | ECTS: 4 |
Bigarren seihilekoa
| Gradu-amaierako lana. | ECTS: 24 |
| Praktikak (IV). | ECTS: 6 |
Elikagaien garapena eta teknologia
Elikadura-produktu osasungarriak, testura berriak eta zapore hobea eskatzen direnez, alderdi sentsorial eta gastronomikoak garrantzitsuagoak dira produktu berrien diseinuan.
Ibilbide hau elikagaien teknologiaren eta gastronomiaren arteko sinergian oinarritzen da.
Jaso ezazu bi arloetako ezagutza profesionala, eta erantzun elikagaiindustriaren eskaera eta behar berriei.
Berrikuntza, negozioa eta ekintzailetza
Berrikuntza, gaur egun, negozio-ereduan ere badago, ez soilik sukaldaritzako kontzeptu edo osagaietan.
Ikasi zerbitzu, produktu eta negozio-eredu berritzaileak diseinatzen planak sortuz tresna eta metodologia berritzaileen bidez.
Treba zaitez negozio gastronomikoen kudeaketan, ekintzailetzaren eta zuzendaritzaren arloko funtzioak betetzeko sukaldaritzaren, nekazaritzako elikagaien, hotelen, aisialdiaren eta abarren sektoreetako negozioetan.
Ausartu zaitez gastronomiaren arloko ekintzailetzaprozesuak abiarazten. Prestatuta egongo zara!
Sukaldaritzako abangoardia
Ikasi, ikertu eta espezializatu produktu, sukaldaritza-teknika eta ekipamendu berrien ezagutzan.
Kontzeptualiza itzazu proposamen gastronomiko berritzaileak, zentzumenen pertzepzioan eta diseinuen metodologian oinarrituak.
Plantea itzazu produktu eta proposamen gastronomikoak, analisi-, diseinu- eta ebaluazioereduak landuz eta abiapuntu gisa hartuz merkatuaren eta joera gastronomikoen azterketak.
Hauek dira Gradu Bukaerako Lanetan garatu diren gaien adibide batzuk:
Zure ikasketak hasteko, ezinbestekoa da Unibertsitatean sartzeko legezko baldintzak betetzen direla egiaztatzea, horretarako gaitzen duten ikasketetako bat burutu izana barne.
Gastronomiako eta Sukaldaritza Arteetako Graduan plaza bat lortzeko jarraitu beharreko urratsak azaltzen dira zehatz-mehatz jarraian.
Online izen-ematea
Izen-ematea doakoa da eta online egiten da Mondragon Unibertsitateko erabiltzailearen atarian.
Izena emateko epea 2026ko azaroaren 3tik apirilaren 16ra bitartekoa da, inskripzioa behar bezala egiteko:
-- Erabiltzaile bat sortu eta erabiltzaile-kontua egiaztatu, aktibatzeko.
-- Inprimakian eskatutako datuak bete eta "Gastronomiako eta Sukaldaritza Arteetako Gradua" aukeratu zure ikasketa-aukera gisa.
Dokumentazioa aurkeztea:
Indarrean dagoen nortasun-agiriaren edo pasaportearen kopia bat erantsi behar da. Baliozkotu ondoren, Erabiltzailearen Atarian aurkeztu beharreko dokumentazio akademikoari buruzko informazioa ematen da, onarpen-prozesuan aurrera egiteko.
Onarpen-proba:
Eskatutako dokumentazio akademikoa baliozkotu ondoren, egin beharreko onarpen-proben berri emango da.
Plaza erreserbatzea:
Probak egin ondoren, hautagaiari jakinaraziko zaio bere izenean plaza bat eskaintzeko aukera duela. Plazaren erreserba eraginkorra izan dadin, plazaren erreserba ordaintzea eskatzen da eta kopuru hori matrikularen preziotik deskontatuko da (ikus hemen matrikula ordaintzeko baldintzak). Plaza hori Unibertsitate Graduan sartzeko baldintza betetzera baldintzatuta egongo da.
Onarpena:
Sartzeko baldintzak betetzen direnean, behin betiko onarpena berresten da.
Matrikula:
Onarpenaren ondoren, ikasleak matrikula formalizatu beharko du zehaztutako epeetan. Matrikula eraginkorra izan dadin, matrikula ordaintzea eskatzen da eta kopuru hori ordaindu beharreko prezio osotik deskontatuko da (ikus matrikula ordaintzeko baldintzak hemen).
2026-2027 ikasturterako matrikularen prezioa 11.445 € da (ikasturte bakoitzean).
Ordaintzeko modua:
*% 4ko errekargua gehituko da Ordainketa zatikatua 10 hilekotan aukeratuz gero; beraz, matrikulan ordaindu beharreko zenbatekoa 1.248,14 eurokoa izango da.