Mondragon Unibertsitateak ziurtaturiko gradu ofizial honen agiria, Goi Mailako Hezkuntzako Europar Esparrura egokiturikoa da, eta bost ardatzetan oinarritutako formazio sendoa eskaintzen du:
Gradu honen helburua profesionalak formatzea da, goi-mailako sukaldaritza-prozesuak eta zerbitzu gastronomikoak diseinatu, ezarri eta ikuskatu ditzaten, jatetxeetan nahiz elikaduraren eta gastronomiaren sektoreko beste edozein enpresatan. Gure ikasleek prestakuntza jasoko dute, halaber, produktu, zerbitzu eta negozio berrietarako proposamenak garatzeko, sukaldaritzaren eta gastronomiaren inguruko aholkularitza eskaintzeko.