Gradua aurkeztuko dizugu, instalazioak erakutsiko dizkizugu eta jarduera bukatzeko ospatuko den lunch-ean BCCko irakasle eta ikasleekin hitz egiteko aukera izango duzu.
Gaur egun, gero eta handiagoa da bestelako elikagaien eskaria: elikagai osasungarriagoak, testura berrikoak, zaporez hobeak edo komenigarriagoak. Horren ondorioz, zentzumenek zein alderdi gastronomikoek garrantzia hartzen dute produktu berrien diseinuan. Bada, beraz, sinergia interesgarri bat elikagaien teknologiaren eta gastronomiaren artean. Zentzu horretan, Elikagaien Garapena eta Teknologia ibilbidearen helburuetako bat da bi ezagutza mota horiek dituzten profesionalak prestatzea, elikagaigintzak egun dituen beharrei erantzuna emateko.
Berrikuntza, Negozio eta Ekintzailetzaren espezializazio-ibilbideak kontsumitzaileak eta merkatua ezagutzeko tresnak ematen dizkie etorkizuneko profesionalei. Berrikuntza negozio-ereduan ere bilatu behar dugu gaur egun, ez bakarrik kontzeptuen, zerbitzu gastronomikoen edo sukaldeko osagaien garapenean.
Prestatu zaitez gastronomiako negozioen kudeaketaren eremuan eta eskuratu itzazu ezagutzak, gaitasunak eta trebetasunak gastronomiaren eta elikaduraren sektorearen berezko ekintzailetza-, kudeaketa- eta zuzendaritza-lanetan jarduteko, negozioaren edozein adarretan (jatetxe independentea, jatetxe antolatua, nekazaritza eta elikagaigintzako negozioak, hotelak, aisialdia, etab.).
Ikasleak gastronomiako zerbitzu, produktu eta negozio-eredu berritzaile eta erakargarriak diseinatzen ikasiko du, erabiltzaileen beharrak gaindituz. Horiei dagozkien negozio-planak sortzen ikasiko du, tresna eta metodologia berritzaileak erabiliz.
Ikasleak gastronomiaren alorrean ekintzailetza-prozesuak abiarazteko beharrezko gaitasunak garatuko ditu.
Sukaldaritzako Abangoardiaren espezializazio-ibilbideak aukera emango dizu sukaldaritzako produktuen, tekniken eta ekipamenduen inguruan dituzun ezagutzetan sakontzeko.
Landu analisi, diseinu eta ebaluaziorako ereduak eskaintza gastronomikoen modelizazioa gauzatzeko eta produktuak diseinatzeko. Horretarako, merkatuaren eta gastronomiako joeren ikerketak egiten dira.
Zentzumenen bidezko pertzepzioa eta diseinu-metodologiak dira prestakuntzaren oinarriak, ikasleek proposamen gastronomiko berritzaileak kontzeptualizatzeko behar dituzten sormen-ereduak landu ditzaten.