Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Gradua


Nabigazio-menura joan

Bekak eta Diru-Langutza

BCCko ikasleek diru-laguntza mota hauek izango dituzte eskuragarri::

BASQUE CULINARY CENTER FUNDAZIOAREN BEKAK
Basque Culinary Center Fundazioaren Ikerketarako Beka Batzordeak, bere funtsen kargura, matrikularen %50a ordaintzeko diru-laguntza eskainiko die gehienez 2024/2025 ikasturtean Espainiako lurraldean legezko bizilekua duten ikasleen %20ari. Beka eskatzeko epea 2024ko maiatzak 17an amaituko da.

BEKAK OFIZIALAK
Basque Culinary Center Fundazioaren bekak bateragarriak dira gainerako beka eta laguntza publikoekin, baldin eta azken hauek hori onartzen badute eta gehiegizko finantziaziorik ez badago.
  • Ohiko egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan ez beste edonon duten ikasleek graduko unibertsitate ikasketak egiteko bekak eta diru-laguntzak eska diezazkiokete Hezkuntza Ministerioari. Atzerrian bizi diren eta Espainiako herritartasuna duten ikasleek ere eska ditzakete laguntza hauek.
  • Ohiko egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten ikasleek, Eusko Jaurlaritzari eska diezazkiokete bekak.

FAKULTATEKO SAILETAKO LANKIDETZA
Ikasleek aukera izango dute Fakultateko hainbat sailetan parte-hartzeko. Lankidetza hauek prestakuntzarekin bateragarriak dira eta ikasturtean zehar BCC Students aplikazioan argitaratzen dira, Fakultateko ikasleentzat soilik. Lankidetza horiek matrikularen kostuari aurre egiteko laguntza ekonomikoa dira, hainbat arlotan gaitasun profesionalak garatzeko aukera izateaz gain.
Era berean, Graduarekin bateragarria den enplegua bilatzea errazteko, app-aren bidez zonaldeko jatetxeetako lanaldi partzialeko lan-eskaintzak argitaratzen dira, ikasle bakoitzak establezimenduarekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera izan dezan.

BCC-REN ENPRESA LAGUNTZAILEEN BEKAK
Enpresa langutzaileen bekak maila guztietako ikasleei, markek beraiek proposatuko dituzten erronka gastronomikoen bitartez.

ERASMUS+ BEKAK
Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetan Graduko 3. eta 4. mailako ikasleek Erasmus+ programa barruan dagoen nazioarteko higikortasunerako beka eska dezakete Europan praktikak egiteko.

catalogo grado en gastronomia

Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Gradua egitea interesatzen zaizu?

Sartu hemen zure helbide elektronikoa eta izena eta PDF bat bidaliko dizugu GASTRONOMIA ETA SUKALDARITZAKO ARTEEN GRADUARI buruzko informazio garrantzitsuenarekin
Bidali
Desarrollado por: GureMedia