Kafetegia, BCCko ikasleek kudeatzen dute, eta ikasleentzako eguneko platerak eta menuak eskaintzen ditu oso prezio eskuragarrian. Eguerditan zabalik dago, astelehenetik ostiralera.
Otordua etxetik ekarri nahi duten ikasleek, hozkailu eta mikrouhin-labez hornitutako gunea erabilgarri izango dute bertan bazkaltzeko.
Garraioa
Hiriko autobus sarea da Donostian barna ibiltzeko modurik erosoena. Zerbitzu hori eskaintzen duen enpresa Donostiako Tranbia Konpainia da.
Euren web-orriak Dbus ibilbideen, ordutegien eta tarifen inguruko informazioa osoa eskaintzen du. Web-orriak bi punturen arteko ibilbidea eta ibilbidearen iraupena zenbatekoa izango den kalkulatzeko aukera ere eskaintzen du.
Ikasleek autobusaren kostuak merkatzeko hilabeteko garraio-bonoez gozatzeko aukera dute.