Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Turismo Gastronomikoan


Nabigazio-menura joan

Aurkezpena

Izan zaitez aditu handia turismo gastronomikoan, egungo merkatuan nabarmentzeko

Gastronomiak bidaietan duen eragin handiak eta turismo gastronomikoaren aurreko eskaera gero eta handiagoak bihurtu dute gastronomia garatzeko aukera handienetakoa duten segmentuetako bat.

Turismoaren Mundu Erakundeak eta Basque Culinary Centerrek bat egin dute gorantz doan sektore hori profesional bihurtuko duen eta erreferentea izango den prestakuntza eskaintzeko.

Master honetan turismo gastronomikoaren sektoreari lotutako esparru publikoko zein pribatuko enpresak eta elkarteak kudeatzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskainiko dizkizugu modu eraginkorrean eta ikuspegi estrategikoarekin, arloak bizi duen errealitateari eta joera berritzaileenei egokituta.

Produktu eta esperientzia enogastronomiko sortzaileak eta berritzaileak diseinatzen ikasiko duzu, eta horiek xedeko merkatuetan kokatzen eta turista gastronomikoaren profil desberdinekin harreman arrakastatsuak eta iraunkorrak sorrarazten ikasiko duzu.

Turismo gastronomikoko helmuga garrantzitsuenetariko bat den Donostian bezalako hiri batean master bat ikasteko esperientzia bizi ezazu!

HURRENGO EDIZIOA 2022KO URRIAN HASIKO DA

• Iraupena: 60 kreditu (1.500 ordu). 
• 6,5 hilabete (4 hilabete online eta 2,5 hilabete presentzial) + 3 hilabete praktikak egiten.
• Masterraren hurrengo edizioa 2025ko URRIAN hasiko da.
• Kontsultak eta informazio gehiago hemen: cursos@bculinary.com.
• Mondragon Unibertsitateak sortutako Master titulua.

 

10+1 arrazoi

HONA HEMEN ZEUK MASTER HAU EGITEKO ARRAZOIAK

Turismoaren eta gastronomiaren alorretan munduko erreferentzia diren Turismoaren Mundu Erakundeak eta Basque Culinary Centerrek babesten duten Master batean jardungo duzu.

Turismo gastronomikoaren ikuspegi globala izango duzu nazio eta nazioarteko mailetan.

Arloan espezializatutako maisu handien eskutik ikasiko duzu, eta soilik zuretzako tutoretzak izango dituzu

Sentitzeko eta bizitzeko diseinatua izan den programan esku hartuko duzu: dastamen gelak, ikasteko bisitaldiak, masterraren amaierako proiektua eta praktikak enpresetan.

Turismo gastronomikoaren arloko enpresak eta norakoak kudeatzeko eta sustatzeko metodoak eta teknika aurreratuak menderatuko dituzu.

 

Ardura postuak bete ahal izango dituzu esparru publiko zein pribatuan, eta planak egiteko eta kudeatzeko estrategiak formulatzeko beharrezkoak diren gaitasunak izango dituzu

Praktikak egingo dituzu jardunean diren erreferentziazko profesionalekin, esperientziak partekatuko dituzu haiekin formatu ireki, bizi eta hurbil batean..

Plan estrategikoak eta negozioari dagozkionak egiteko gakoak ezagutuko dituzu, eta horiek norakoetan eta enpresa gastronomikoetan aplikatzen ikasiko duzu. 

Master hau, era berean, produktu turistiko horren aurreko ikerkuntzari eta berrikuntzari emana da.

Ikas bidaiak egingo dituzu eskarmentu handiko eskualdeetara, esaterako. Azken edizioetan hurrengo bidaialekuak bisitatu dira: Errioxa, Araba, Katalunia, Donostia eta inguruak.

Zure laneko ibilbidean jauzi handia egingo duzu, eta egungo merkatuan nabarmentzeko xedearekin, aditu handia izango zara turismo gastronomikoan.

Bideratua / Programa

 

 

HARTZAILEAK

    Graduatuak, diplomatuak, unibertsitateetan lizentziatuak, ahal dela turismoari, ekonomiari, enpresa zuzendaritzari eta administrazioari, geografiari, kazetaritzari, komunikazioari, gastronomiari eta beste batzuei lotutako titulazioetan.

    Turismoaren edo gastronomiaren arloko profesionalak:

- Sektore publikoa: norakoak eta produktu turistikoak kudeatzen dituzten instituzioetako eta erakundeetako (udalak, aldundiak, turismo zuzendaritza nagusiak, garapen taldeak eta beste batzuk) turismo teknikariak.

- Sektore pribatua: turismoaren arloko enpresaburuak, produktu turistikoen gerenteak, batzorde arauemaileak, etab.

* Ikasgai batzuk ingelesez izango dira, horregatik Masterrean izen emateko B2 maila izan beharko da (erdi-maila altu bat).

 

Gastronomia eta turismoa gustatzen bazaizu, hau da zure masterra!

Aurretik izandako formakuntza edo esperientzia alde batera utzita, perfil bakoitza banaka baloratuko dugu. 

 

PROGRAMA

Master honetan enpresen eta norakoen lehiakortasuna hobetzeko beharrezkoak diren ezagutzak, trebetasunak eta tresnak zeureganatuko dituzu, beharrezkoak diren gaitasunak zeureganatuko dituzu norakoak eta turismo gastronomikoari emanak diren enpresak planifikatzeko eta kudeatzeko, eta kulturaren ikuspegi dimentsio anitzaren arabera ulertuko duzu gastronomia.

Produktu eta esperientzia enogastronomiko sortzaileak eta berritzaileak diseinatzen ikasiko duzu, eta horiek xedeko merkatuetan kokatzen eta turista gastronomikoaren profil desberdinekin harreman arrakastatsuak eta iraunkorrak sorrarazten ikasiko duzu.

Lurralde bateko turismo enogastronomikoaren berezitasunak ulertuko dituzu, eta ulertuko duzu hartan esku hartzen duten eragile eta aktore guztiek, nola erakundeek hala balioaren katearen atal diren enpresa sektoreek, betetzen duten rola.

 

IRTEERA PROFESIONALAK

Master honek turismo gastronomikoari lotutako norako, erakunde eta enpresetako lan esparru hauetan karguak eta egitekoak betetzeko prestatzen ditu parte hartzaileak:

    Enpresa zuzendaritza eta turismo gastronomikoari lotutako turismo jarduerak.

    Turismo gastronomikoaren norakoen plangintza eta kudeaketa norakoak eta produktu gastronomikoak eta beste batzuk kudeatzen dituzten erakunde publikoetan.

    Turismo merkatuei buruzko ikerketa eta ezagutzaren garapena turismo gastronomikoaren esparruan.

Bculinary Alumni, Basque Culinary Centerren ikasle ohientzako zerbitzuak, aldizka turismo gastronomikoarekin erlazionatutako adierazitako irteera profesionalen inguruko lan eskaintzak argitaratzen ditu

 

EZAGUTZA ARLOAK

0 MODULUA: MERKATU TURISTIKOAREN EGITURA (Online)

1. MODULUA: TURISMO GASTRONOMIKOAREN SARRERA (Online)

2. MODULUA: TURISMO GASTRONOMIKOAREN PLANGINTZA ESTRATEGIKOA (Online)

3. MODULUA: TURISTA GASTRONOMIKOA EZAGUTU (Online)

4. MODULUA: PRODUKTUEN DISEINUA ETA TURISMO GASTRONOMIKOAREN ESPERIENTZIAK (Online)

5. MODULUA: TURISMO GASTRONOMIKOAREN MARKA ETA MARKETINA (Online)

6. MODULUA: KULTURA GASTRONOMIKOA (Online eta aurrez aurre tailerrekin, kasu praktikoekin eta ikasketa bidaiekin)

7. MODULUA: TURISMO ENOGASTRONOMIKO DESTINOEN KUDEAKETA (Online eta aurrez aurre tailerrekin, kasu praktikoekin eta ikasketa bidaiekin)

8. MODULUA: TURISMO GASTRONOMIKOEN ENPRESAK SORTZEA ETA KUDEATZEA (Online eta aurrez aurre tailerrekin, kasu praktikoekin eta ikasketa bidaiekin)

9. MODULUA: TURISMO IRAUNKORRA ETA EKONOMIA ZIRKULARRA (Online)

10. MODULUA: AZKEN PROIEKTUA

11. MODULUA: PRAKTIKA KURRIKULARRAK

 

 

Egutegia

 

ONLINE ALDEA: 2025ko urritik 2026ko urtarrilera

ALDE PRESENTZIALA: 2026ko otsailetik apirilera, astelehenetik ostiralera, 15:15etatik 20:15ak arte.*

PRAKTIKAK: 2026ko apirila- 2026ko uztaila

PLAZA KOPURUA: 20

Masterreko zuzeneko eskolak amaitzean egingo dira praktikak. 480 ordu iraungo dute.

Praktikak baliozkotzeko aukera du ikasleak, esperientzia profesionala duela egiaztatzen badu.

*Ordutegia astelehenetik ostegunera arte eta 15:15etatik 20:15ak arte bada ere, ikasteko bisitaldiak, dastamen gelak, marketing saioren bat, mintegi edo master class-en bat (salbuespen gisa) goizeko ordutegian edo finkatutako egunetan ez baizik eta asteko beste egunen batean eskaini ahal izango dira jarduerak hala eskatzen badu.

 

Metodología

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak honako kontzeptu metodologiko hauek ditu oinarri:

    Kontzeptuak azaltzeko saioak: Saio hauetan modulu bakoitzeko ikasgaiari dagozkion funtsezko kontzeptuak azalduko dituzte adituek.

    Master Class-a: Turismo gastronomikoan erreferentzia diren profesionalek zuzenean aurkeztuko dituzte eredu eta benetako esperientzia arrakastatsuak.

    Kasu Praktikoen ikaskuntza: Kasu praktikoen eta adibide zehatzen berri emango da parte hartzeko formatuan eskainiko diren berariazko tailerretan.

    Dastamen gelak: Dastak, dastatzeak, tailerrak eta sukaldaritzari lotutako beste jarduera batzuk Basque Culinary Centerreko instalazioetan, programaren edukiak bertatik bertara esperimentatzeko. Adituek edo ikasleek berek sortutako jarduerak.

    Ikasteko bisitaldi teknikoak: Ikasgaien edukiak azalduko dituzten jarduera gastronomikoak eta bisitaldiak leku interesgarrietara: Errioxa, Bizkaia eta Bilbo, Euskal Kosta eta Donostiara eta inguruetara. Ikasleek ere unibertsitateak antolatutako Culinary Action! bezalako ekitaldietan parte hartzeko aukera edukiko dute,  eta baita Fitur bezelako kongresuetara joateko aukera ere. 

Ikaskuntza sendotu egiten da parte hartzaileen eta Basque Culinary Centerreko koordinatzaileen eta profesional adituen arteko bizikidetzarekin.

Zuzeneko eskoletatik kanpora, plataforma baten laguntza izango dute parte hartzailek. Zuzeneko eskola saioetarako ezagutzak berritzen lagunduko die irakurketa saioen, ariketen, kasuen eta beste bide batzuen bidez. 

MASTERRAREN AMAIERAKO PROIEKTUA

Masterraren Amaierako proiektuan Masterraren irakaskuntza aldian zehar jasotako ezagutzak, trebetasunak eta jokabideak txertatuko, aplikatuko eta garatuko dituen proiektu originala egingo da. Lan horrek, beraz, izaera integratzailea du, izan ere, titulazioari atxikiriko gaitasun orokorrak eta zehatzak biltzen ditu.

Banaka edo bikoteka egingo da proiektua, eta ikasleek norako baten edo nekazaritzako elikagaien enpresa baten turismo gastronomikoa garatzeko Plana eta berau sustatzeko marketinga prestatuko dituzte. 

PRAKTIKAK

Laneko orientabidea du Masterrak, eta 480 orduko eta 19 ECTS kredituko karga duten Praktikak egingo dira Enpresetan.

Hona hemen praktikak egiteko leku batzuk:

    Turismo gastronomikoaren produktua lantzen duten turismoa kudeatzeko erakundeak (erakunde publikoak, partzuergo turistikoak,  turismo gastronomikoari emandako elkarteak, produktuen elkarteak, etab.). OMT-rekin akordio bat daukagu gure ikasleek han praktikak egin ahal izateko. 

    Turismo Gastronomikoari emandako enpresak: agentzia espezializatuak, museo gastronomikoak, gela gastronomikoak, azokak, ardandegiak, sagardotegiak eta jarduera turistikoa garatzen duten beste industria batzuk, jatetxeak eta abar.

Azken urteetan, gure ikasleek bere praktikak hurrengo entitateetan egin dituzte: 

  • OMT
  • Basquetour
  • Acción y Comunicación
  • Lumen Proyectos Gastronómicos
  • Dinamiza Asesores
  • Promperú
  • Secretaría General Iberoamericana
  • Mimo
  • La Rioja Turismo
  • Asociación Mater Iniciativa
  • Conservatorio de la Cultura Gastronómica Mexicana
  • Opegui
  • Bodega Marqués de Riscal
  • ...

Praktikak baliozkotu ahal izango dira masterrean finkatutako gaitasunen gutxienez urte bateko eskarmentu profesionala egiaztatzen baldin bada.

 

Irakasleak

Antolakuntzaren aldetik, Batzorde Tekniko batek, Programa Zuzendari batek, ikasgaien programaren modulu nagusi bakoitzeko aditu-koordinatzaile batek, Basque Culinary Centerreko irakasleek eta arloko irakasle adituek osatuta dago Masterraren egitura.

Era berean, saio bakoitzean, gonbidatuak izango ditugu, erreferentziazko profesionalak, eta profesional horiek beren eskarmentua transmitituko diete ikasleei, ikasleekin batera talde txikitan jardunez.

Onenekin ikasiko duzu!

Programaren araberako gaietan adituak diren profesionalak:

    Antropologoak, historialariak, elikagaien teknologoak.

    Turismo gastronomikoan eta enoturismoan, norakoen kudeaketan, produktu turistiko gastronomikoen diseinuan eta beste gai batzuetan adituak diren aholkulariak.

    Norakoen kudeatzaileak eta turismo enogastronomikoari emandako enpresak.

    Marketing eta komunikazioan, ekitaldi gastronomikoen ekitaldietan eta beste batzuetan adituak.

    Master class-a nazio eta nazioarte mailan norako gastronomikoak sortzen eta sustatzen adituak diren gonbidatuekin.

    Enpresaburu arrakastatsuak, turismo gastronomikoaren alorreko jardunbide egokiak lehen eskutik ezagutzeko.

 

 

Matrik. / Laguntzak

Masterrak 11.580 €  euroko prezioa du. Ordainketa honela egingo da:

    150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).

     2.857,5 €(%25) hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua erreserbatzeko. 

    Gainerako zenbatekoa  2.857,5 € kuotatan urrian, abenduan eta otsailean. 

*Prezio honek aldaketak izan ditzake datorren edizioan.

FINANTZAKETA-AUKERAK

Fakultateak finantzaketarako hitzarmen bereziak ditu hainbat finantza-erakunderekin (gehienez 6 urtetan finantzatzeko aukera).

DIRULAGUNTZA JASOTZEKO AUKERA

Dirulaguntza jasotzeko aukera (zati bat edo osorik ordaintzeko) Fundae bidez.

IKASLEARI ENPLEGUA BILATZEN LAGUNTZEA

Ikasleei lanpostua bilatzen laguntze aldera, ikasketek iraun bitartean edo ondoren, fakultatean jasotzen diren lan-eskaintzen berri emango zaie Masterreko ikasleei.

Era berean, egonaldian zehar, fakultateak eskaintzen dituen ikasketa-lan eskaintzetara aurkezteko aukera izango dute, Unibertsitateko sailetan aritzeko: I+G, operazioak, kafetegia, etab.

 

 

 

 

 

Onarpena / Baldintzak

Basque Culinary Centerrek ikasleak onartzeko sistema bat du; izan ere, gure ikasleek ikasketa plan berritzaile eta zorrotz bat arrakastaz gainditzeko ezinbestekoak diren gaitasun pertsonalak eta maila akademikoa badituztela ziurtatzea du xede.

Onartzeko Batzorde bat izango da onartutako hautagaiak aukeratzeaz arduratuko dena.

1.- BEHIN-BEHINEKO IZEN EMATEA

Interesa duten ikasleek behin-behineko izen ematea egin behar dute eta izena emateko tasa ordaindu behar dute.
Gainera, honako dokumentazio hau igorri behar da admisiones@bculinary.com helbidera:
    Curriculum Vitaea.
    Argazki 1, nortasun agiriko argazkiaren neurrikoa.
    NAN edo pasaportearen fotokopia.
    Prestakuntza programa egiteko Motibazio Gutuna.

2.- AUKERATZEKO PROZESUAREN FASEAK GAINDITZEA

1. fasea: Prestakuntza eta eskarmentua egiaztatzea
Honako hauek balioetsiko ditu ikasleak onartzeko batzordeak:  
    Prestakuntza turismoaren eta/edo gastronomiaren alorrean.
    Laneko esperientzia turismoan eta/edo gastronomian.
Ostalaritzan eskarmenturik ez duten ekintzaileei dagokienez, honakoak balioetsiko dira:
    Prestakuntza.
    Laneko esperientzia.
2. fasea: Egiaztatzeko elkarrizketa (Meet bidez)
Curriculumean eskainitako datuak egiaztatzeko xedean, banakako elkarrizketa bana egingo da hautagai bakoitzarekin.
Elkarrizketa horretan, era berean, hautagaiaren egokitasuna balioetsiko da, haren motibazioaren eta ikasteko helburuen arabera.
3. fasea: Norberaren motibazioaren eta gaitasunen balorazioa  
Ikasleak aukeratzeko batzordeak prestakuntza prozesu hau arrakastaz gainditzeko motibazioa eta gaitasun pertsonalak balioetsiko ditu. Horretarako, aintzat hartuko du aurkeztutako motibazio gutuna.
Aukeratzeko prozesuaren 3 faseak amaitzean azken puntuazioa lortuko dute ikasleek. Puntu gehien bildu dituzten 20 ikasleak onartuko dira.

3.- PLAZAREN ERRESERBAREN ORDAINKETA

Gutxi gorabehera hilabeteko epean jakinaraziko zaio hautagaiari Masterra egiteko egokia den ala ez, eta onartua den ala erreserban geratzen den jakinaraziko zaio era berean.
Onartuei eskatuko zaie matrikula egiteko plazaren erreserbaren zenbatekoa ordaintzeko.
Garrantzitsuak dira kontu hauek:
    Hautagaitzak aurkezteko epea plazak amaitu arte egongo da zabalik. Gehienez ere 20 ikasle onartuko dira.
    Ikasleak atzerritarrak badira, behin plazaren erreserba ordaindu eta gero emango dira matrikularen egiaztagiria eta bisatua izapidetzeko beharrezkoak diren erraztasunak oro.

Kontsultak eta informazio gehiago hemen: admisiones@bculinary.com  

 

 

Alojamientos

Culinary House
LIVENSA LIVING DONOSTIA, OSTATU-KONTZEPTU BERRITZAILEA

Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.

Nabarmendu beharreko ezaugarriak:

  • Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
  • Ikuztegia
  • Gimnasioa
  • Sukalde komunak edo txokoak
  • Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
  • Musika entseatzeko gelak
  • Coworking guneak
  • Aparkaleku pribatua

Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.

Ostatuari buruzko informazio gehiago hemen

BESTE ALOJAMENDU AUKERAK


Erlojiosoen Ikasle-Egoitzak

Ikasle-egoitza hauek txikiak dira eta sarrera ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo binakakoak izan daitezke eta denek dute bainugela. Litekeena da mantenu osoa eskaintzen dutenek, asteburuetan otordu guztiak ez eskaintzea. Egoitza hauetan onartua izateko elkarrizketa pertsonal bat egin behar da familiarekin.

Arraian agertzen ditugun prezioak gutxi gorabeherakoak dira.

EMAKUMEZKOENTZAKO Egoitzak:
RESIDENCIA COMPAÑÍA DE MARÍA
Camino de S. Bartolomé, 24
Tel 943 464795
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 625€
ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN
Avda. Gral. Zumalakarregi, 11
Tel 943 210800
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 580€-615€
Ikasleek egoitza utzi egin behar dute asteburuetan, azterketa garaian izan ezik.
MISIONERAS DEL SAGRADO CORAZÓN
Paseo de la Fe, 34
Tel 943 456072
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado 350€-490€
RESIDENCIA VILLA ALAIDI E.A.M.
Paseo de Heriz, 95
Tel 943 210866
Regimen mantenu erdia edo mantenu osoa
Precio aproximado hilean 450€-tik 590€-ra
No se ofrecen comidas durante el fin de semana aunque hay una cocina a disposición de las residentes.
RESIDENCIA EL CARMELO PASIÓN
Ilumbe, 8
Tel 943 456600
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 540€-605€
COLEGIO MAYOR JAIZKIBEL
C/ Aldapeta, 49
Tel 616 369 815
Regimen Pensión completa
Precio aproximado 932€/mes
No hay cocinas disponibles para las residentes pero las estudiantes de BCC podrán realizar prácticas de cocina.
RESIDENCIA CET ORIA
Paseo de Ayete, 25
Tel 943 242400
Regimen pensión completa
Precio aproximado 370€
El precio del alojamiento y pensión se costea trabajando en el servicio de alimentación. Admisión mediante entrevista.
GIZONEZKOENTZAKO EGOITZAK:
COLEGIO MAYOR AYETE
Pº Ayete, 25
Tel 943 21000
Regimen Pensión Completa
Precio aproximado 1.055€/mes
RESIDENCIA LA SALLE
Pº Maddalen Jauregiberri,2
Tel 943 454400
Regimen habitación y desayuno
Precio aproximado 320€-380€/mes

EGOITZA LAIKOAK

Estas residencias son mixtas y son de mayor tamaño que las residencias religiosas. Generalmente no tienen horarios de entrada.

EGOITZA MISTOAK:
NUMAD STUDIOS
Paseo de Miramón, 162
Tel (+34) 943 56 91 28
Regimen alojamiento en estudio con cocina equipada y baño privado
Precio aproximado desde 600€ hasta 880€/mes
A tan solo un paso de Basque Culinary Center. Instalaciones equipadas con un amplio espacio de cocina dedicado a prácticas culinarias, salas de estudio, gimnasio y zona lounge para socializar con otros residentes.
fachada
estudio
COLEGIO MAYOR OLARAIN
Pº Ondarreta, 24
Tel 943 003300
Regimen alojamiento y desayuno, media pensión o pensión completa
Precio aproximado desde 498€ hasta 1.090€/mes
El precio incluye la limpieza del uniforme de cocina. No hay cocinas disponibles para los residentes aunque los estudiantes de BCC podrán hacer prácticas de cocina en un espacio debidamente equipado para ello.
RESIDENCIA MANUEL AGUD QUEROL
Pº Berio, 9
Tel 943 563000
Regimen alojamiento
Precio aproximado desde 403€ hasta 690€/mes
Residencia de la Universidad de País Vasco; alojan prioritariamente a los estudiantes de la UPV pero pueden tener plazas disponibles desde la reciente ampliación.

BIZILEKUA PARTEKATUTAKO ETXEETAN


Interesdunek aldez aurretik baimena emanda, BCCko ikasleen bulegoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu ikasleak etxea alokatzeko antolatu daitezen. APP BCC Students app-aren bidez, gainera, jabeek jakinarazita alokagai dauden etxe/gelen berri ematen diegu onartutako ikasleei. Donostian, batez beste 350 € ingurukoa da ikasle batek hilean partekatutako etxe batean ordaindu behar izaten duen prezioa

Bidaiaren aurreko tramiteak

Europar Batasuneko, Norvegiako, Suitzako, Liechtensteingo eta Islandiako ikasleei ez zaie bisarik eskatzen Espainian bizitzeko.


Nazioarteko gainerako ikasleek epe luzerako ikasketa-bisa eskatu behar dute, 180 egunetik gora Espainian bizitzeko baimena emango diena.


Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatuetan eskatu behar dute bisa. Garrantzitsua da beharrezko dokumentazioaren berri izatea, lehenbailehen prestatzen joateko; izan ere, bi hilabete arteko epea dute agintariek bisa-ematea jakinarazteko.


Donostiara iritsi ondoren, ikasleek hilabeteko epea dute atzerriko ikasleen txartela izapidetzeko Donostiako Atzerritarren Bulegoan. BCCko ikasleen bulegoak emango die ikasleei izapide horren berri.


Kirol-zerbitzuak

MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).

Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.

Deportes
Deportes
Deportes

Bizi Kostuaren Info

Ondoren, Donostiako BIZI KOSTUARI buruzko informazioa emango dugu.

Entretenimentua

Garraioa

Hiri-barruko autobusen sarea erabiltzea da hirian batetik bestera joateko modurik onena. Donostiako Tranbia Konpainiak eskaintzen du zerbitzu hori.


www.dbus.es web-orrian ibilbideei, ordutegiei eta tarifei buruzko informazio guztia eskaintzen du. Gainera, bi tokiren arteko autobus-ibilbidea ikusi eta iraupena kalkulatzeko aukera ere ematen du.


Ikasleek hileko garraio-bonoak erabil ditzakete, autobusaren kostua merkatzeko.
 

Eguneroko erosketak

Ostatua

Egoitzak eta ikastetxe nagusiak ere badira Donostiako ostatu-eskaintzan. Mota horretako ostatua nahi izanez gero, erreserba lehenbailehen egitea komeni da.


Hirian diren egoitza batzuei buruzko informazioa biltzen duen dokumentua duzu honako hau:


Behera kargatu: Ostatua Donostian


 


Donostia - San Sebastián

Donostia Gipuzkoako administrazio hiriburua da, Euskadi osatzen duten lurraldeetako bat, non bi hizkuntza ofizial bizikide diren: gaztelania eta euskara.

Kantauri itsasoaren ertzen, Donostia aparteko edertasuna duen inguru natural bateko hiri txiki bat da. Erregeen eta jaunen opor-leku, Belle Epoque garaian, tradizioa eta modernotasuna bizikide diren jaun-hiri bihurtu zen Donostia.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
Bere edertasun ikusgarriaren parekorik badago, bertako gastronomia da hori: “euskal sukaldaritza berriaren” sorleku, sukaldaritzako abangoardiaren muin eta pintxoen munduko hiriburu, Donostia biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria da munduan. Bere jatetxeen garrantziak, elkarte gastronomikoek eta bertako lehengaien kalitateak, mundu mailako gastronomia erreferente bihurtzen dute Donostia. Which aldizkari britainiarrak, ez zuen halabeharrez hautatu Donostia munduko helburu gastronomikorik onena gisa.

Azken urteetan, berrikuntza eta iraunkortasuna Donostiaren garapenaren ardatz nagusi izan dira, eta ekimen horrek aparteko leku bihurtu du bai oinezkoentzat bai bizikletaz dabiltzanentzat.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
ZERGATIK IKASI GASTRONOMIA DONOSTIAN?
  • Donostian, Euskadiko gainerako lekuetan bezala, gastronomia gizartearen parte delako eta edozein gertaera eta ospakizunetan mahaiko gauza goxoekin gozatzen delako. Donostiak, 185.000 biztanleko hiriak, 120 gastronomia elkarte ditu.
  • Espainian hiru Michelin izar dauzkaten zortzi jatetxeetatik lau Euskadin daudelako, eta horietatik hiru Donostian daudelako.
  • Bere eskaintza kulturalagatik, mundu mailako aitorpena duten zinema eta jazz jaialdiengatik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dute.
  • Bertako hondartzengatik, aukera-aukerakoak dira urte osoan surfa egiteko.
  • Mendiagatik, 2,5 ordutara daude Pirinioak.
  • Hiri segurua, eskuragarria eta erosoa delako.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
NOLA IRITSI DONOSTIARA
Donostia Espainiako hiri nagusienekin lotuta dago autobus, tren eta hegazkin bidez.

Donostiako aireportua hiritik 20 km-ra dago. Aireportu txikia da, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi zuzenak dituena. Autobus zerbitzua eskaintzen du hiriaren erdiguneraino.

Bilboko nazioarteko aireportua, Donostiatik ordubetera dago, eta hiriarekin lotuta dago, aireportutik abiatzen den maiztasun handiko autobus zerbitzu baten bidez.

Biarritzeko nazioarteko aireportua, Donostiatik 45 minutura dago, baina bertara zuzenean iristeko autobus bakarra eskaintzen du eta egunean behin.
donostia Donostia Turismok utzitako irudiak


BCC Students

Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.


Catalogo

TURISMO GASTRONOMIKOAN Masterra interesatzen zaizu?

Zure datuak eman Masterraren buruzko informazio osoa izateko
Bidali
Desarrollado por: GureMedia