Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

COVID-19 neurriak Basque Culinary Center

Basque Culinary Centerren prest gaude gure ikasleek aurrez aurreko jarduerei ingurune seguruan berrekin diezaieten. Gure instalazioak egokitu eta lantaldeak hezi ditugu, ikaskuntza-esperientzia eraldatzaile, berritzaile eta segurua eskaintzen jarraitzeko.

Gastronomiaren sektoreak zure talentua behar du, orain inoiz baino gehiago. 

 

A. HEZKUNTZA-EREDUA 

Gauden egoera gorabehera, Basque Culinary Centerra ez da geldirik geratu. Hezkuntza-metodologia eta -eredua aldatu ditugu, gure ikasleek prestakuntza-esperientzia oso-osoa bermatuta izan dezaten egoera guztietan. 

 

  • Hezkuntza-eredu aurreratua, metodologia puntakoenekin, XXI. mendera egokitua eta ikaskuntza praktiko eta esperientzialean oinarritua (learning by doing). Gure ereduaren bereizgarri dira ikaskuntza-jardueren transdiziplinartasuna, talde txikien bidezko ikaskuntza, eta ikaskuntza formala, ez-formala eta informala konbinatzea. 
  • Gure ikaslea zentroan dago ikaskuntza-prozesu osoan; beraz, konpetentzia profesionalez gain, konpetentzia pertsonalak ere eskuratzen ditu.
  • Gurean, prestakuntzaren foku nagusia campuseko aurrezko aurreko jarduerak izango dira aurrerantzean ere. Aurrez aurreko prestakuntza online prestakuntzarekin osatzen dugu, esperientzia osoagoa izan dadin, ikaskuntza pertsonalizatu, eta prestakuntzaren jarraitutasuna ziurtatzeko, ingurunea edozein dela ere
  • Ikasleek, berrogeialdia egin behar badute, prestakuntzarekin jarraitu ahal izatea bermatzeko, eskolek online jarraitu ahalko dute eta, gainera, prestakuntza indartuko da errefortzu-saioak eskainita, beharrezkoa bada. Prozesu akademiko osoa berrikusten ari gara, normaltasun berrira egokitzeko. 
  • Basque Culinary Centerreko talde akademikoak ikasturtean zehar suerta daitezkeen egoeretarako jokaerak zehaztu ditu. Ikaslea matrikulatuta dagoen programa eta egoerok suertatzen diren unea zein diren, batera edo bestera jokatuko da. Aurtengo ikasturtean bizi izan dugunaren aurrean, ikasle komunitateari berme osoa eskaintzen diogu; alegia, ikasketekin jarraitu ahalko dute, Basque Culinary Centerren hezkuntza-ereduaren funtsezko elementu guzti-guztiekin.​

B. SEGURTASUNA, OSASUNA ETA HIGIENEA

IInstalazioak eta pertsonak prest etapa berrirako. Gure lehentasuna Basque Culinary Centerren ikasi eta lan egiten duten guztien segurtasuna eta osasuna dira. Protokolo zorrotzak jarri ditugu martxan campusean kutsatze-arrisku oro ekiditeko. 

 

 

Betiere, Basque Culinary Centerra espazio segurua dela ziurtatzeko:

  • Basque Culinary Centerrek trakzio-rola hartu du bere gain eta askotariko segurtasun eta higieneko protokoloak diseinatu ditu BCC-ko ikasle eta langileentzat. Neurri aipagarrienak:
    • Espazio eta eremu komunen edukiera berrikustea: ikasgelak, sukaldeak, tailerrak, kafetegia, liburutegia, auditoriuma, etab.
    • Toki gehiago, eremu gehiago, ikaskuntza-ekintzak gauzatzeko.
    • Seinaleak eta komunikazio-ekintzak, prebentzio-neurriak eta horiek betetzearen garrantzia uneoro ikusgai egon daitezen.
    • Pertsonen sarrerak eta ibilbideak berregituratu dira Basque Culinary Centerren, instalazioetan barrena ahalik eta biderik laburrena egiteko
  • Ikasle guztiek jatetxe-enpresetarako berariaz diseinatutako bi ikasketak egingo dituzte, eta ziurtagiri bat jasoko dute, arlo hauen gaineko ezagutzaren erakusgarri:
    • Elikagaien higiene eta segurtasuna COVID-19aren aurka jatetxe-enpresetan. Sartu protokolorako esteka. 
    • Jatetxe-enpresen prozesuak COVID-19ra egokitzeko moduak.
  • Basque Culinary Centerrek, Euro-Toquesekin elkarlanean, Jatetxe-zerbitzuen COVID-19aren aurreko prebentzio eta segurtasuneko protokolo berezia esparru-agiria osatu dute, jatetxeetan COVID-19aren arriskuak desagerrarazteko ezarri behar diren neurriak zehazten dituena. Esaterako, gure kafetegian eta jatetxe-eremuetan, neurri horiek betetzen ditugu. Sartu protokolorako esteka.
  • Ikasle guztiei berariazko norbera babesteko ekipamenduak emango zaizkie. Basque Culinary Centerrek 60.000 maskara bermatuta ditu urte amaierara bitartean, bai ikasleek, bai irakasle nahiz langile laguntzaileek erabiltzeko.
  • Gel hidroalkoholiko puntuak jartzea ikasgela, tailer eta espazio komun guztietan. 
  • Instalazioak, giroak eta materialak desinfektatzea, prestakuntza-saioak amaitu edo ikasle taldea aldatu ondoren. Arreta berezia instalazioen garbiketa, higiene eta desinfekzioko protokoloetan eta garbiketa indartua eraikinaren espazio komunetan. 
  • Betiere, gure ikasleen arreta pertsonalizatua eta segurtasuna bermatzea helburu:
    • Irakasleei eta langile laguntzaileei kontrol-testak egingo zaizkie aldian behin.
    • Telefonozko edo bideo-dei bidezko orientabide medikoen doako zerbitzua, egunean 24 orduz, astean 7 egunez, ikasle guztientzat, kontsulta medikoak egin, eta aholku sanitarioak jaso ahal ditzaten. 
  • Basque Culinary Centerrek gomendatzen dituen ostatuek garbiketa eta higieneko kontrol zorrotzak gainditu behar dituzte, gure ikasleei espazio seguruak erabiltzea bermatzeko.

C. ALDERDI EKONOMIKOAK

 

 

  • 2020/2021 ikasturteko itzulketa eta ezeztatzeen politika malgutuko da. Basque Culinary Centerrek egungo eta etorkizuneko ikasleen ongizatea eta ikaskuntza bermatzea du xede. Horretarako hartu dituen neurrietako bat da itzulketa eta ezeztatzeen politika malgutzea.
  • Malgutasuna ordainketetan, aldizkako kuoten bidez (hilekoak gradu-ikasketan, kasuan kasuko maiztasunekoak masterretan).
  • Finantza-neurri bereziak. Matrikulen finantzaketa. Basque Culinary Centerrek hitzarmenak egin ditu finantza-erakunde batzuekin zure gradu-ikasketak finantzatu ahal izan ditzazun, kuoten itzulketa lan-merkatuan sartu arte atzeratzeko aukerarekin.
    • Kontsultatu informazio hori interesatuta zauden hezkuntza-programako matrikulen eta laguntzen atalean. 
    Beka propioen programa. Basque Culinary Centerrek beka propioen programa bat du, Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak graduko ikasleei zuzendua. Kontsultatu informazioa
Desarrollado por: GureMedia