Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Center eta IMAGOk lakindetza-hitzarmena sinatu dute gastronomia sozialaren ikerketa eta berrikuntza sustatzeko

01 Martxoa 2024

GOe, Basque Culinary Centerren prestakuntza aurreratua, ikerketa, berrikuntza eta ekimena ardatz dituen iniziatiba gastronomikoa, eta IMAGO, gizarte-gastronomiaren inguruko proiektuak sortu eta bizkortzea helburu duen diziplina anitzeko laborategia, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, mundu mailako gizarte-berrikuntzarekin lotutako proiektuak eta jarduerak elkarrekin lantzeko. Goi-mailako gastronomian trebatutako eta sektorean esperientzia handia duen diziplina arteko talde batekin IMAGOk tokiko jarduera indartzen lagunduko du, ikuspegi sozial batetik. Basque Culinary Centerreko ikertzaile, sukaldari eta ekintzaileen taldeekin elkarlanean arituko da IMAGAko taldea.

Hitzarmen honek bi erakundeen arteko lankidetza sustatzen du gastronomiaren garapenean, eta gizarte-berrikuntzan jartzen du arreta, elikadurarekin, gizartea aldatzeko bektore gisa. Ildo horretatik, gizarte- eta kultura-garapeneko proiektuak diseinatu eta garatuko dira, gastronomiari balioa emateko aktore espezializatuekin batera, gastronomiaren gizarte-ikuspegia zabaldu eta sustatzeko eta gizarte-ekimena ikusarazi eta indartzeko asmoarekin.

IMAGOk sukaldaritzako, aretoko, ikerketako, proiektu gastronomikoetako aholkularitzako eta elikaduraren balio-kateko beste aktore batzuetako adituekin egiten du lan. Profesional horiek GOe-ko taldearekin, sukaldariek eta ikertzaileek osatua, eta profesional-taldearekin elkarlanean arituko dira. Lankidetza horretatik sortuko diren proiektu eta ekimenek ekintzailetza, berrikuntza eta ikerketa sustatuko dituzte, ikuspegi sozialetik eta nazioarteko orientazioarekin. IMAGOren eta GOe-ren arteko lankidetzak erantzun eraginkorrak emango dizkie gastronomiak dituen erronkei, irtenbide eragingarriak eta sortzaileak eskainiz.

Asier Alea Basque Culinary Centerreko garapen globaleko zuzendariaren hitzetan, “hitzarmen hau GOe-n egingo den jardueraren isla da. Gastronomiako ikerketa eta berrikuntza aurreratuaren inguruko proiektuak jorratuko dira, eta lankidetzan landuko dira. IMAGOren gizarte-berrikuntzako edituei esker, GOe-ren ekosistema sendotu ahal izango dugu, eta etorkizuneko elikadura eraiki ahal izango dugu, hainbat aktore, profesional eta talenturekin batera.”

Laura Tejeda, IMAGOko zuzendariak, honakoa dio “pozik gaude GOe-rekin dugun lankidetza honen berri emateko, eta urrats garrantzitsua egin dugu IMAGOk elikadura-sistemen eta gastronomiaren barruan gizarte-berrikuntzako proiektuak bultzatzeko duen konpromisorantz. Lankidetza horri esker, sinergiak sortuko ditugu, etorkizuneko gastronomia garatzeko lankidetza-estrategiei jarraituz. GOe-k eta IMAGOk komunitate gastronomikoak eraikitzen lan egingo dute, tokiko eta nazioarteko sarearekin lan eginez. Akordio honen bidez, diziplinarteko lankidetza eta berrikuntza sustatu nahi dira, eta horrek eragin nabarmena izango du gastronomian.”

“Lurralde bat ekonomikoki, sozialki eta kulturalki eraldatzeko ahalmen izugarria duen tresnatzat hartzen dugu gastronomia. Sukaldarien eta GOe-ko ikertzaileen eta IMAGOko diziplinarteko taldearen lankidetza horretatik, ikerketa-, berrikuntza- eta ekimen-proiektuak sortuko dira, gastronomiaren ekosistema aldatuko dutenak”, Begoña Rodríguez, BCC Innovation, Basque Culinary Centerreko gastronomiako zentro teknologikoko zuzendaria.

 

Desarrollado por: GureMedia