Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek Euskadiko jatetxe gastronomikoen Inkubagailuaren bigarren edizioa jarri du abian

04 Maiatza 2023

Culinary Action!-ek Euskadiko jatetxe gastronomikoen Inkubagailuaren bigarren edizioko izen-emate epea ireki du. Inkubazio-programa bat da ekintzailetza gastronomikoa indartzeko, eta Basque Culinary Centerren Culinary Action! ekintzailetza sustatzeko ekimenaren barruan oinarri teknologikoko ekintzailetza babesteko beste ekimen batzuk osatzen ditu. 

Culinary Action! ekimenak, Basque Culinary Center-ek, Euskadiko jatetxe gastronomiko berrientzako inkubagailuaren bigarren edizioa aurkeztu du. Inkubagailuaren helburu da jatetxe gastronomikoen belaunaldi berriak bideratzea eta erreferentzia bihurtzea. Hala, ideiak eta proiektuak sortzen lagunduko du, baldin eta berrikuntza, kalitatea eta plangintzaren ikuspegitik bereizgarriak badira. Inkubagailuak talentu ekintzailea indartu eta gaitu nahi du, eta, horretarako, lurraldeko izaera berritzailea indartzeko proposamen berriak garatuko ditu.

2022an, Euskadiko Jatetxe Gastronomikoen Inkubagailuaren lehen edizioan, Carlos Jordán Lasheras-en Soto del Prior proposamen gastronomikoa izan zen Inkubagailuan gehien aurreratu zuen ideia bezala hautatua. Inkubazio-prozesuko ideia berritzaileena, aldiz, Andoni, Julen eta Xabi Pérez Cuadrado anaien Kiska proiektua izan zen izendatua. Donostiako finalean ere izan ziren My Private Chef, José Ignacio Apostegui de la Torre-rena; Ignacio Aguirre-ren, Vardul Gastrobeer-a; Pablo Odriozolaren Muy Top proposamena;  Bihurri (Cocina miniatura), Itoiz Urretaren ideia, eta David Estévez eta David Martín-en Kalejira Gastroteka.  

Testuinguru horretan, Culinary Action! ekimenak jatetxe gastronomikoetarako inkubazio-programaren bigarren edizioa aurkezten du. Proposamenak uztailaren 15ra arte aurkez daitezke. “Hazi” egoeran balioa duten ideia eta proposamen berriak aurkeztu ahalko dira, betiere berritzaileak eta disruptiboak badira eta jatetxeen kontzeptuan kalitate- eta berrikuntza-bereizgarriak badituzte. 

 

Inkubazio Pertsonalizatua

Aurkeztutako proposamen guztien artean 10 aukeratuko dira, eta uztailaren 28an iragarriko dira. Inkubazio-prozesua Basque Culinary Centerreko LABe-Digital Gastronomy Lab, berrikuntza gastronomiko irekirako Living Lab eremuan egonaldia egin eta laguntza jasotzean datza bederatzi astez (2023ko irailetik azaroara). Bertan, sukaldaritzaren sektoreko adituek astero aholkularitza-lanetan eta bootcampetan jardungo dute, aholkulariek aholku pertsonalizatua emango diete, prestakuntza jasoko dute zenbait eremutan, hala nola marketinean eta salmentetan, finantzetan edo kudeaketan, eta ingurune berritzailean konponbideak testatze aldera proba pilotuak egingo dituzte, azkenean abiarazteko. Amaitzeko, Demo Day pribatu batean parte hartu ahal izango dute azaroaren 23an balio-proposamena Basque Culinary Center sareko inbertitzaileei eta korporazioei aurkezteko, eta bi proiektu irabazle hautatuko dira: Euskadiko Jatetxe Gastronomikoen Inkubagailuan gehien aurreratu duen ideia eta Inkubazio-prozesuko ideia berritzaileena.  

Gainera, prozesuan Culinary Action! ekimenaren laguntza eta expertise ekintzailea izango dute, Basque Culinary Centerren ekosistema guztiarenarekin batera. Ekimenaren partner-ak, Gipuzkoako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak eta AgroBankek babestuko dituzte, zenbait zerbitzu eman eta kolaborazio egingo baitituzte. Aipatzekoa da La Salvek aholkularitza eta ekipamendurako eman duen laguntza. Mentoria pertsonalizatuetan 1.500€ emango ditu, eta Aravenek bere aldetik, 2.000€-rainoko ekarpen ekonomikoa egingo du proiektu irabazleei. Era berean, Fagor Professional-ek 2.500€-ko ekarpen ekonomikoa emango die bi proiektu irabazleei eta aholkularitza eta aholkularitza eskainiko ditu bere proiektuak diseinatu eta garatzeko. Azkenik, tSpoonLab-ek hilabeteko proba eskainiko du, parte-hartzaile bakoitzarentzat jatetxeak kudeatzeko softwarearen lizentziaren gainean.

 

Adituak

Basque Culinary Center sareko estatuko eta nazioarteko aditu, aholkulari eta inbertitzaile batzuk honako hauek dira: Paulo Airaudo (Amelia jatetxea), Aitor Arregi (Elkano jatetxea), Gonzalo Parras (Basque Culinary Center), Enrique Fleischmann (Fleischmann’s Coocking Group), Mariasun Ibarrondo (Boroa jatetxea), Aitor Elizegi (GESCULINARY), Josean Merino (PerretxiCo) eta Eduardo Serrano (AIDABE) .

Culinary Action! ekimeneko inkubagailu berria honako hauen laguntzari esker gauzatu da: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingumen Saila, Hazi Fundazioa eta The Food Global Ecosystem. Bestetik, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, La Salve-k, Araven-ek, Fagor Professional-ek eta AgroBank-ek kolaboratzen dute.

 

Desarrollado por: GureMedia