Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Center-ek Eroski Seleqtia Produktuen kalitatea neurtuko du

01 Ekaina 2016

  • EROSKI-k ETA BASQUE CULINARY CENTER-ek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Seleqtia produktuen kalitatea dastarekin neurtzeko.
  • EROSKI SELEQTIA produktuen goi mailako usaina eta zaporea bermatuko dute chef profesionalek egindako dastatzeen bidez.
  • EROSKI SELEQTIA-k, kooperatibak elikagaietan erabiltzen duen gourmet markak, 170 produktu eskaintzen ditu gaur egun.

Basque Culinary Center-ek EROSKI SELEQTIA gourmet produktuen kalitatea neurtuko du hemendik aurrera. Horretarako, elikagaien analisi sentsorialean adituak diren zenbait profesional ariko dira produktu horiek dastatzen; profesional horietan dira gastronomia zientzien fakultateko irakasleak eta fakultatearekin hainbat programetan maiz aritzen diren chef gonbidatuak. Horrela, EROSKIk are gehiago bermatuko du bere goi mailako produktuen marka kalitate bikainekoa dela. 

"Gure produktuen balorazio sentsoriala egitea funtsezkoa da EROSKI Seleqtiarekin identifikatzen dugun aparteko kalitatea, bikaintasuna eta maila gorena bermatzeko. Alde horretatik, Basque Culinary Centerrekin ari diren profesional taldearen laguntzari esker, gure marka propioaren aparteko kalitatea are hobea izango da", esan du Ainhoa Oyarbidek, EROSKIren Marketin zuzendariak.

"Produktuen ezaugarri organoleptikoen balorazioa egiteko orduan, chef profesionalak ariko dira gure dastatze aretoan, eta zenbait alderdi ebaluatuko dituzte, hala nola ehundura, zaporea, aroma, itxura, osagaiak eta elikagaiak lantzeko modua; horrela, ziurtatu ahalko da EROSKI SELEQTIAren sortak aparteko gorentasun sentsoriala, dasta, usaina eta itxura dituela", azaldu du Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak, Joxe Mari Aizegak.  

Kontsumitzaileek modua izango dute Basque Culinary Centerrek dastatutako eta ontzat emandako produktuak zein diren jakiteko, fakultatearen logotipoa ekarriko baitute ontziek; hain zuzen ere, sukaldaritza zientzien munduan dagoen onenetarikotzat jotzen da fakultate hori. Basque Culinary Centerren zigilua pixkanaka sartuko da, EROSKI SELEQTIAren sorta osatzen duten oraingo produktuek eta produktu berriek ziurtagiria eskuratu ahala.

Basque Culinary Centerrek hogei sukaldari profesional hautatuko ditu proiektu honetan dastatzeak egiteko. "Batzuetan, geure taldeak osatzeko, produktu jakin batzuk dastatzen adituak diren eta gaitasun profesionala duten chefak gonbidatuko ditugu. Zenbait janarirekin —hala nola olioak eta kafea—, eskarmentu handiko adituak ekarriko ditugu", esan du Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak.

EROSKI Seleqtiari buruz

EROSKI SELEQTIAk kalitate goreneko produktuen sorta zabala biltzen du; sorta horretako produktuek, aroma eta zapore ezaugarri apartak dituzte, eta, gainera, oso itxura dotorea dute. Kooperatibaren gourmet produktuen markan, gaur egun, 170 produktu daude, eta horietatik 27k Jatorri Izenak eta Adierazpen Geografiko Babestuak dituzte. Eskualde askotakoak dira, hala nola Euskal Autonomia Erkidegokoak, Nafarroakoak, Kataluniakoak, Andaluziakoak, Gaztela Mantxakoak, Alacantekoak eta Italiako Modenakoak eta Grana Padanokoak.

EROSKIren marka propioko gainerako produktuek bezala, ez dute transgenikorik, ez kontserbagarri eta koloragarri artifizialik, ez landare-gantz partzialki hidrogenaturik, eta ontziaren aurrealdean semaforo nutrizionala dakarte, hots, nutrizio kalitatearen arloan dagoen etiketarik aurreratuena eta kontsumitzailearenganako gardenena.  

Desarrollado por: GureMedia