25 Iraila 2024
WSETek —Wine & Spirit Education Trust, edari-ziurtatzeen munduko liderra— ziurtatutako prestakuntza eman ahal izango dute Basque Culinary Centerrek eta EDA Drinks & Wine Campusek, APP (Approved Programme Providers) gisa onartu baititu WSETk. WSET kualifikazioak nazioarteko estandartzat aitortuak dira munduan, ardoari buruzko hezkuntzan bereziki, bai etaedari destilatuen, sakearen eta garagardoaren hezkuntzan ere. 15 hizkuntzatan ematen dira, 75 herrialde baino gehiagotan, eta 140.000 eskaera baino gehiago jasotzen dituzte urtero.
Basque Culinary Centerrek eta EDA Drinks & Wine Campusek beste urrats bat egin dute ardoaren eta edarien arloko prestakuntzan eta ikerketan erreferente gisa finkatzeko bidean. Erresuma Batuko WSET erakundearen hornitzaile ofizial gisa onartuak izan ondoren, mundu mailako ikastaro ziurtatuak ematen hasiko dira gaztelaniaz eta ingelesez.
WSET —Wine & Spirit Education Trust— munduko erakunde liderra da edarien arloko trebakuntzen ziurtatzeetan. Ardoari eta edariei buruzko ezagutzak garatu nahi dituztenak inspiratzeko eta ahalduntzeko diseinatuta daude haren ikastaroak, izan hasiberriak izan adituak, hala zale sutsuak nola sektoreko profesionalak. WSET kualifikazioak mundu osoan onartuta daude edarien arloko hezkuntzaren nazioarteko estandar gisa.
Gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza baten bidez —zeinaren egiaztatze-elementu nagusia WSET Systematic Approach to Tasting (SAT) baita—, dastatze-teknika, deskribatze-hiztegia eta ebaluazio-gaitasunak garatzen ditu, pausoka. Haren trebakuntzek, halaber, edariak deskribatzeko hizkuntza unibertsal bat estandarizatu dute, bai eta estiloa eta kalitatea ulertzeko funtsezko esparru bat ere.
Edarien munduko marka neutral independente gisa bost hamarkada baino gehiagoko esperientziaren ondoren, 1969an sortu zenetik milioi bat pertsonak baino gehiagok jaso dute gutxienez WSET kalifikazio bat mundu osoan.