Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerreko Nazioarteko Kontseiluak “Etengabe aldatzen den gutun bat. Etorkizuneko sukaldarientzako gutuna” aurkeztu du

20 Ekaina 2024

Sukaldaritza, gaur egun, inoiz baino gehiago, etengabe aldatzen ari den eremu bat da, eta diziplina ugarik parte hartzen dute bertan. Horregatik, Basque Culinary Centerreko Nazioarteko Kontseiluak, Perun urtero egiten duen bileran, 2011n Liman aurkeztutako “Etorkizuneko sukaldarientzako gutuna” eguneratu du, eta beste hau aurkeztu: “Etengabe aldatzen den gutun bat. Gaurko eta etorkizuneko sukaldarientzako gutuna”. Idatzi horretan, gastronomiaren ikuspegi garaikidea eta etengabe aldatzen ari den sektore baten erronkak eta aukerak aztertzen dira.

 

Nazioarteko Kontseiluko kide diren sukaldariek —hainbat belaunalditakoak eta jatorritakoak dira— uste dute elikatzeko beharrari gizakiak ematen dion erantzuna baino zerbait gehiago dela sukaldaritza, zoriontasuna bilatzea baino gehiago dela. Sukaldea eraldatze-tresna ahaltsua da, eta munduko elikadura alda dezake, sukaldarien, ekoizleen eta mahaikideen arteko elkarlanari esker. Gastronomia komunitate handi bat da, hainbat sektore, errealitate eta lanbide biltzen dituena, eta hura osatzen duten guztiek dute aukera laguntzeko eta lankidetzan aritzeko. 

Komunitate gastronomikorako inspirazio-iturri izan nahi du gutunak. Hauek izan dira Nazioarteko Kontseiluaren bileran parte hartu duten eta gutuna sortu duten chefak: Joan Roca (Espainia), Gastón Acurio (Peru), Pía León (Peru), Dominique Crenn (Frantzia/AEB), Yoshihiro Narisawa (Japonia), Manu Buffara (Brasil), Elena Reygadas (Mexiko), Trine Hahnemann (Danimarka), Thitid Tassanakajohn (Thailandia), Josh Niland (Australia), Narda Lepes (Argentina) eta Mauro Colagreco (Argentina/Frantzia). Kontseilua osatzen duten kideek sukaldaritzaren eta gastronomiaren errealitate desberdinetatik elkarrekin lan egitearen alde egiten dute, ekosistema gastronomikoa indartzeko.

 

“Etengabe aldatzen den gutun bat. Gaurko eta etorkizuneko sukaldarientzako gutuna” bost ardatzek osatzen dute: natura, jakintza, gizartea, balioak eta sektorea. Bost ardatz horietan, gastronomiaren ikuspegi eta hausnarketa desberdinak azaltzen dira. 

 

GUTUNAREN BILAKAERA

 

2011n, Perun bertan, Basque Culinary Centerreko Nazioarteko Kontseiluak gastronomiari eta etorkizuneko garapen-dimentsioei buruzko bere ikuspegia azaldu zuen “Etorkizuneko sukaldarientzako gutun”ean. Hurrengo urteetan, berretsi egin ziren ideia horiek. 2021ean, 10 urte geroago, Basque Culinary Centerreko ikasketak bukatu berri zituzten gazte batzuek beren ekarpenak gehitu zituzten. “Etorkizuneko sukaldarien gutuna” zen. Eta, 2024an, Kontseilua Perura itzuli da, hura eguneratu eta hau aurkeztera: “Etengabe aldatzen den gutun bat. Gaurko eta etorkizuneko sukaldarientzako gutuna”.

Gutuna Liman (Peru) aurkeztu da, T´impuy ekitaldian, 600 parte-hartzaile baino gehiagoren aurrean. Basque Culinary Centerrek antolatu du ekitaldia, Gastón Acurio (Acurio Restaurantes eta PUCA) eta Pía León (Kjolle eta MIL) anfitrioien laguntzarekin, Peruko Unibertsitate Katoliko Pontifikalaren (PUCP) babes instituzionalarekin —bazkide akademikoa—, eta honako hauen sostenguarekin: Hotel Belmond, Explora, Filo, LATAM, Turibus eta BEevents. Gainera, PUCPko hitzorduak tokiko sustatzaileak ere izan ditu: Andea - agua mineral de manantial de Cusco, Barsol Pisco, Blue hielos % agua, Bombilla Tostaduría, Qaya Ecoenvases, VCC Tecnología para eventos eta Enorme komunikazio-agentzia. 

“Etengabe aldatzen den gutun bat. Gaurko eta etorkizuneko sukaldarientzako gutuna” osorik, HEMEN.

Desarrollado por: GureMedia