Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerreko Patronatuak GOe eta EDA sustatu ditu, proiektu estrategikoak gastronomiaren etorkizunerako

15 Ekaina 2023

Gaur egin da Basque Culinary Center erakundeko organo nagusiaren Patronatuaren sei hilean behingo bilera. Basque Culinary Centerren egin zen topaketa, eta 2023ko lehen seihilekoaren balantze positiboarekin amaitu da.

Erakundearen bi ekimen estrategikoren aurrerapenak aurkeztu dira bileran. GOe-ri (Gastronomy Open Ecosystem) dagokionez, eraikuntzaren epeen betetze-maila, azarorako aurreikusitakoak,  eta proiektua garatzeko hurrengo urratsak aztertu dira. Gainera, proiektuaren eta eraikuntza-prozesuaren berri ematen duen mikrogune bat aurkeztu da. Hemendik sar daiteke webgunera: http://goe.bculinary.com. Gastronomiarekiko grina eta talentua, ikerketa, berrikuntza eta ekimena uztartzen dituen proiektua da Goe. Nazioartean talentua berritzeko eta erakartzeko ekosistema bat, non eragile global nagusiek esku hartzen duten diziplina anitzeko proposamen bakar batean.

Era berean, EDA Drinks & Wine Campus-i buruz, erreferentzia zentro bihurtzeko helburuarekin sortutako ardoaren eta edarien mundua ikertzeko, prestatzeko eta sustatzeko zentroa, proiektuan ezarritako epeak betetzeko lan-planaren garapena baliozkotu da. Eta biak, Basque Culinary Center-en etorkizuna zehazten duten bi proiektu eragile dira.

 

Halaber, sektorearen beharrei erantzuten dieten eta jatetxeen kudeaketan, pertsonen kudeaketan eta jatetxe-arloko talentuaren garapenean arreta jarriko duten prestakuntza-programa berriak aurkeztu dira. BCC Innovationek jarduera sendotzen jarraitzen du osasunaren, jasangarritasunaren, zentzumenen analisiaren eta digitalizazioaren arloetan.

 

Saioaren berrikuntzetako bat AgroBank Basque Culinary Centerren Patronatuan sartzea izan da. Ekimen ezberdinak Agrobanken, CaixaBanken nekazaritzako elikagaien sektorean espezializatutako dibisioa eta sektoreko lehen finantza entitatearen eskutik, gauzatuko dira. Aliantza estrategiko bat da, gastronomiaren eta nekazaritza eta elikagai sektorearen artean sinergiak sortzea duena helburu. Besteak beste, esperientziak bultzatzea, sektorearen ikusgaitasuna areagotzea, gazte talentuari laguntzea eta beste zenbait proiektu eta ekimen sustatzea izango du oinarri estrategia horrek  Etorkizuneko apustu bat da, zenbait ekimenen bidez nekazaritzako elikagaien sektorea kualifikatzea helburu duena.

Basque Culinary Centerren egindako bilera bukatu eta Donostian GOe proiektua gauzatuko den lursailera bisita egin ondoren, Patronatuko kideek hamaiketakoa egin dute Zelai Txiki jatetxean, zeina Basque Culinary Centerreko ikasle ohiek gidatzen baitute.

 

Desarrollado por: GureMedia