Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

GOe eraikitzeko lanek azken faseari ekin diote

14 Apirila 2025

"GOe errealitate bat da, gero eta ukigarriagoa eta hurbilagoa", adierazi du Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendariak, proiektua bultzatzen duten erakundeetako ordezkariekin batera GOe-Gastronomy Open Ecosystem-era egindako bisitan. Aizegak berretsi duenez, GOek ateak irekiko ditu urrian, prestakuntza espezializatua, ikerketa eta berrikuntza gastronomikoa, ekintzaileentzako laguntza programak eta herritarrentzako jarduera programa zabal bat eskainiz.

Bisitan parte hartu dute Eneko Goia, Donostiako alkateak, Ane Oyarbide Berdintasunako, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziarekin batera;  Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusiak; Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, eta Joxe Mari Aizegak berak, espazio desberdinak bisitatu dituzte: laborategiak, sukaldeak, auditorioa, coworking guneak, herritarrentzako jarduerei eskainitako gelak, eta abar. Bisitariek lanen aurrerapen maila nabarmendu dute.

Eneko Goia Donostiako alkateak adierazi duenez, Basque Culinary Centerren egoitza berriaren proiektuak "gure hiriaren erreferentzialtasuna indartuko du mundu mailako ezagutza eta berrikuntza gune gisa, baita gastronomiaren esparruan ere". Gainera, eraikin berriaren lanek "hobekuntza urbanistiko nabarmenak" ekarriko dituztela adierazi du, "Zemoriako parkearen goiko aldearekin altuera gaindituko duen igogailu bat erantsita, baita Okendoko Kultur Etxea zaharberrituta ere. Udala horren proiektua lantzen ari da dagoeneko, eta errealitate bat izango da datozen hilabeteetan”. Hori guztia, alkatearen ustez, "hobekuntza argia izango da, Gros auzoari mesede egingo diona, kalitate handiagoko ekipamendu eta gune urbanistiko hobeak izango baititu". 

Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Eider Mendoza Larrañagak, azpimarratu du GOe-k gure lurraldean eta herrialdean berrikuntzan egingo duen ekarpen handia, hain zuzen ere elikadura eta gastronomia bezalako indargune ugari ditugun arlo batean. Mendozak adierazi du Gipuzkoak, oro har, “apustu berritzaileak” egiten ari dela, dagoeneko gauzatzen ari direnak eta “datozen hamarkadetan enplegua eta jarduera ekonomikoa bermatuko dituzten sektore ekonomikoak indartzera” bideratuta daudenak. “Belaunaldi baten talentuari eta lanari esker, euskal sukaldaritza berria medio, gastronomiak ate berriak ireki zizkion gure herrialdeari, gure produktuei eta gure ekonomiari. Instalazio hauek elkarlana, talentua eta berrikuntza sustatzeko topagune izango dira, euskal gastronomiari eta elikadura osasungarriari bultzada berria emateko,” azpimarratu du.

Bestalde, Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak adierazi duenez, “Eusko Jaurlaritzan EDA Drinks & Wine Campusekin garatzen ari garen berrikuntza eta ikerkuntza ildoak, eta laster GOe-k indartuko dituenak elikadura osasuntsu eta iraunkorra sustatzeko, jarduera ekonomiko handiagoa ekarriko du, gazte espezializatuentzako enplegua eta Euskadiko nazioarteko erreferentzia izango da elikagaien nazioarteko sektorean. Hori guztia Lakuatik abian jarri dugun ezinbesteko lankidetza instituzional eta enpresarialaren barruan".

Eraikuntza prozesuaren garapena aurreikusitako exekuzio planaren arabera doa, eraikinaren egitura amaitu ondoren, barrualdeko lanak jorratzen ari dira: instalazioen ixtea, barne banaketa eta akaberak, eta  kanpoaldean, estalki berdeak eta fatxada egiten ari dira. Aldi berean, azken fasea abiatuko da, eraikinaren bukaera osoa, barrutik zein kanpotik, instalazio eta akabera guztiak barne.

GOe prestakuntza espezializaturako, ikerketarako eta berrikuntza gastronomikorako diseinatutako espazioa da, zortzi ikerketa eta prestakuntza sukalde, analisi sentsorialerako gela, hamar laborategi, sormen espazioa, ikus-entzunezko produkziorako estudioa, 1000m²-ko coworking gunea, enpresentzako espazioak, ikasgela eta sukalde polibalenteak, 200 pertsona baino gehiagorentzako auditorioa, esperimentazio eta test-etarako jatetxea eta kantina bat izango ditu.

Bisitan aurreratu da GOeren inaugurazioa hainbat ikuspegitatik planifikatzen ari dela, herritarrei irekitako inaugurazio batekin abiatuko dela, interesa duten pertsonek bertatik bertara ezagutu ahal izan ditzaten eraikina, instalazioak eta bertan egingo diren jarduerak, eta, ondoren, inaugurazio instituzionala egingo da profesionalei zuzendutako ikuspegi batekin.

Basque Culinary Centerren proiektu estrategikoetako bat da GOe, eta haren helburua da gastronomiaren eremutik etorkizun gozo bat lortzen laguntzea, talentuaren, ezagutzaren eta berrikuntzaren bidez, erakunde publikoekin eta enpresa pribatuekin lankidetza estuan arituz eta elikadura zaporetsu, osasungarri eta jasangarria sustatuz. GOe-k ezagutza, berrikuntza eta talentuaren nazioarteko komunitate bat osatuko du, Gastronomiako Zentro Teknologikoaren ikerketa eta berrikuntza jarduera, berrikuntzari bultzada emateko eta ekintzaileei laguntzeko programak, master eta etengabeko prestakuntza espezializatuen eskaintza, erreferentziazko topaketa eta ekitaldien antolaketa, eta herritarren integrazioa ikerketa, berrikuntza eta gastronomia kultura sustatzeko prozesuetan bilduko dituena.

Bjarke Ingels Group (BIG) estudio ospetsuak diseinatutako eraikina da, eta Construcciones Amenabar enpresak gauzatzen ari da. 

 

Desarrollado por: GureMedia