Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

HOST biltzarraren 9. edizioan 200 pertsona inguru elkartu dira aretoko eta zerbitzuko mugimendu berri baten inguruan gogoeta egiteko.

12 Azaroa 2024

HOST Basque Culinary Centerren Aretoko eta Zerbitzuko Joera eta Berrikuntzei buruzko Biltzarrak 200 pertsona baino gehiago elkartu ditu gaur, aretoko eta zerbitzuko mugimendu berriari buruzko gogoeta egiteko. Duela gutxi izandako aldaketek sektoreko jardunbideak, ikuspegiak eta balioak aldatu dituzten une honetan, biltzar honek balio izan du etorkizunera begiratzeko eta abegitasunaren rola birpentsatzeko trebakuntzaren eta lantaldeen motibazioan oinarrituta; gainera, konpromiso kolektiboa bultzatu nahi da bezeroak erakartzeko eta gogobetetzeko, estandar tradizionalak gaindituz. Inspiratu, trebatu eta sektoreko joerak aztertu nahi dira hizketaldien, mahai-inguruen, lantegien eta proposamenen bidez. Horretarako, zenbait diziplinatako adituek beren ikuspegiaren berri eman dute jarduera horietan, eta erakutsi dute aretoa produktuak zerbitzatzeko espazio bat baino gehiago dela: elkartzeko, gogoeta egiteko eta esperientziak sortzeko tokia da, eta jatorduen osteko hizketaldiak garrantzia hartzen ari dira. Gainera, sektoreko joera eta erronka berriei lotutako gaiak landu dira biltzarrean: gai horien inguruan eztabaidatzeaz gainera, eraldaketa-mugimendu bat bultzatu nahi da, zerbitzuaren eta bezeroen arretaren irudia sukaldaritzako mugimendu berri baten ardatz gisa indartzen dituen balio berriak sustatuz.

Saioaren hasieran, Rafa Tonón Basque Culinary Centerreko kolaboratzailea eta Vocento taldeko Guillermo Elejabeitia izan dira,aretoaren eta zerbitzuaren egungo egoeraz kanpoko begirada batetik hausnartu dutenak. Azaldu duten moduan, aretoko langileen figura, zerbitzariena, tradizioz zokoratua izan da , eta  “jatetxe baten arrakastaren oinarria, arlo guztien arteko harmonia hori bilatzean datza”. Goizeko beste gai nagusietako bat izan da aretoko zuzeneko salmentak izan duen bilakaera eta bezeroarekin interakzioan aritzeko dagoen ahalmena. Gonzalo Parras Basque Culinary Centerreko areto-koordinatzailea, Esteban Valle Munduko Areto Zuzendari Onena izendatua 2023an eta Domaine De Châteauvieux jatetxeko zuzendaria, eta Jorge Dávila MABEL Hospitality Taldeko zuzendaria hizketan aritu dira, eta aretoan benetako konexio pertsonalizatua sortzeko esperientziak eta ikuspegiak partek tu dituzte, eta salmentateknika motibatzaileak sustatu dituzte, aretoko taldearekin eta b zeroarekin tresnak eta elaborazioak erabiliz. Landa-eremuko esperientzien berri eman digute Amaya Sarasak (Pirinioetan sortua da, eta ezinbesteko figura da Vidocq jatetxean) eta espazio horretako chef Diego Herrerok. Beren proiektuanzentzu guztietan jasangarriak izatearen garrantzia aldarrikatu dute, “giza kapi ala baita enpresaren gauzarik garrantzitsuena”.

Bestalde, Manel Bueno (HIP azokako eta NEBEXT taldeko zuzendaria), Antonio Llorens (zerbitzaria, maîtrea eta Aretoko Profesionalen Espainiako Elkarteko —PROSA— bultzatzailea) eta Óscar Carrión (Gastrouniko zuzendaria) aretoko zerbitzuaren kalitatea eta elkar-bateratzea areagotzeko hainbat tokitan garatzen ari diren funtsezko ekintzez aritu dira. Eta goiza amaitzeko, Joan Clotet humanista digitalak hitzaldi bat eman du, giza balioa eta balio teknologikoa bateratuta aretoan aldaketa positiboak lortzeari buruzkoa. Basque Culinary Centerreko ikasleek eskainitako koktelaz gozatzeko tartearen ondoren, eta bertaratuak une batez networkingean aritu ostean, "Schweppes unea" iritsi da (ekitaldiaren sustatzaile nagusia), Mario García León, Schweppes®-eko Marketing arduraduna, José María Sanz-Magallón, Marqués de San Adrián eta Real Academia de Gastronomía Española-ko kidea, eta Borja Cortina bartenderaren eskutik. Espainiako 2015eko Bartender Onena eta Schweppes etxeko Brand Ambassadora da Cortina, eta bazkalondoak izandako bilakaeraz aritu da, nabarmenduz: “bazkalostearen negozio-aukerak eta prestigioa oso interesgarriak dira, ez bakarrik fakturazioari dagokionez, baita irudi eta marka-balioari dagokionez ere; hala ere, zaila da benetan bazkalostea sustatzen duten establezimenduak aurkitzea.”

Ondoren, aretoaren inguruko hiru lantegi partizipatibo egin dira, aurrekoak baino  espezifikoagoak: alde batetik, Enma Fernandez Vila Viniteca etxeko sommelierrak eta espazio bereko Eva Vila gazta-adituak gazta jatetxeko salmenta-produktu gisa aurkeztu dute; bigarren lantegia Aponienteko Jorge Poncek (maìtrea) eta Francisco Fuentesek (host manager-a) eman dute non jatetxeko esperientziaren kontzeptua lantaldeari transmititzearen garrantzian jarri da arr ta, gero bezeroari helarazi ahal izateko, eta horretarako prozesuan funtsezkoak diren te nika batzuk partekatu dituzte; eta, azkenik, Gonzalo Parrasek eta Esteban Vallek bezer aren aurrean egindako elaborazioen bidez liluratzeko tresnak eta teknika berriak azaldu dituzte, eta joera horrek gorantz jarraitzen du Aretoko eta zerbitzuko profesionalen ekitaldi bikain honekin amaitzeko, Eduardo Serrano eta Xabi Iturralde, Basque Culinary Centerreko kudeaketa-trebatzaileak dira biak, sakon azaldu dute aretoko esperientzia nola kudeatzen den modu integralean tresna digitalen bidez; edari-garatzaile aditua eta BCC Alumni den Esther Merino NoLo edarien potentzial gastronomikoari buruz hitz egin eta dastaketa bat eskaini dut.

Amaiera gisa, HOST Awards sarien 3. edizioa ere egin da. 2019an sortutako sari berezi batzuk dira horiek, aretoa eta zerbitzua profesionaltasunez eta lehiakortasunez hornitzeko helburua dutenak. Horretarako, aretoko, zerbitzuko eta bezeroarentzako arretako pertsona edo proiektu inspiratzaile edo eraldatzaileen lorpenak aintzatesten dira. Oraingo honetan, HOST Awards sariek sektoreko 5 profesionalen lana aintzatetsi dute: Israel Ramirezek Saddle aretoan egin duen lana aintzatetsi da, URTEKO ANFITRIOIA kategorian; Edorta Lamoren ARREA! taldeak PROIEKTU INSPIRATZAILEAren aintzatespena jaso du; Luis Baselgak ARDOEN ETA EDARIEN ESPERIENTZIAren saria jaso du, Smoke Roomeko bezeroen esperientzian edariak integratzen egindako lanari esker; Sara Fortek (Paco Roncero jatetxeko areto zuzendaria da gaur egun) bizitza osoan aretoak artatzen egindako lanaren aintzatespena jaso du IBILBIDE PROFESIONALA kategorian; eta, azkenik, BAZKALONDOAREN TENPLUARI eskainitako HOST by  Schweppes sariak Retiro da Costiñako Manuel Costiñaren lana aintzatetsi du; jatetxe horrek Michelin izar bat eta bi Repsol Eguzki ditu, eta Galiziako helmuga gastronomiko esklusiboenetako bat da. Aurtengo ekitaldian, industriako eta sektoreko profesionalek eta erakundeek hartu dute parte Host sarien irabazleak hautatzeko prozesuan, eta estatuko aretoko eta zerbitzuko espezialistak izendatu dituzte zenbait kategoriatan. Bestalde, Basque Culinary Centerreko lantalde batek lan zorrotza egin du profilak bilatzen eta egiaztatzen eta ebaluazio teknikoan; hala, kontu handiz identifikatu eta hautatu dira sarituak. Ekitaldiaren babesleak hauek dira: Schweppes, bazkide nagusi gisa; Mahou San Miguel, laguntzaile gisa, eta Lavazza, kafe ofizial gisa.

HOST. BILTZARRA

HOST biltzarra Basque Culinary Centerrek antolatzen duen topagune bat da, aretoko jardunbide egokienak eta joera berriak erakusteko eta inspirazioari lagunduko dioten errealitateak identifikatzeko pentsatua. Gastronomia puntako sektore bihurtu da, eta anfitrioia funtsezko pieza da mahaikideen esperientzia globalean. Esperientzia honetan, bat egiten dute profesional handien sormenak eta berrikuntzak, betiere aretoak eskaintzen dakien harreraren eta arretaren bidez. 2014az geroztik, HOST biltzarraren asmoa aretoko eta zerbitzuko profesionalen bilgune eta lantoki izatea izan da, baita komunitate bat ere, azken zortzi urteotan zenbait ekintzaren bidez garatu dena eta edizio berri honetarako helburu gehiago proposatzen dituena. Zerbitzuaren kudeaketan eta bezeroentzako arretan eboluzionatu nahi duten pertsona guztiei zuzendutako ekitaldia da.

 

 

Desarrollado por: GureMedia