Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

BERRIKUNTZA, IDENTITATEA ETA JASANGARRITASUNA, ARDOAREN MUNDUKO GAKOAK BASQUE CULINARY CENTERREN BILDUTAKO TALENTU GAZTEEN ARABERA

14 Uztaila 2023

Berrikuntza, identitatea, jasangarritasuna, lurraldea, ekintzailetza eta belaunaldien arteko errelebua dira ardoaren arloko profesional gazteek Basque Culinary Center-en egindako jardunaldi batean sektoreari buruzko ikuspegiak partekatzeko hausnartu dituzten gaietako batzuk. Topaketa EDA Drinks and Wine proiektuaren barnean kokatzen da, ardoaren eta edarien sektorea eraldatzen lagundu nahi duena.

Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko Zuzendari Nagusiak, honako gogoeta hau egin du: “gazteak ardogintzan protagonista izaten ari diren mugimendu ekintzaile eta berritzaile garrantzitsua, kultura, nortasuna eta tradizioa modernitatearekin lotzen dituena”. Bertaratutakoei EDA Drinks and Wine Campus proiektua ere aurkeztu die: “Ardoaren eta edarien sektorea aldatzen lagundu nahi du EDAk, zientzia teknikoak, kudeaketa, kultura, sukaldaritza eta abegitasuna bilduko dituen diziplina anitzeko ikuspegi baten bidez”. EDA Drinks and Wine Campus 2026an gauzatuko da; egoitza bat izango du Gasteizen, Arabako Errioxako ardoaren egoitza bat eta esperimentaziorako lursailak. Joxe Mari Aizegak azaldu duenez, 2023 zehar, proiektuaren oinarri estrategikoak eta prestakuntza, berrikuntza eta ekintzailetzako eduki eta programak definitzen eta baliozkotzen ari dira. Gainera, aurten EDAren egoitzen kokaleku zehatzak zehaztuko dira, eraikuntza-prozesua aktibatuko da eta proiektuaren aliantzen eta akordioen estrategia diseinatuko da. 2024an eta 2025ean, eraikinak eraikiko dira eta ekitaldi sektorialak antolatzen joango dira. Aldi berean, ekintzailetzari laguntzeko eta prestakuntzarako jarduerak hasiko dira. Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntza instituzionala du EDAk.

Ekitaldiaren inaugurazioan, Eduardo Aguinaco, Arabako Foru Aldundiako Arlo Estrategikoen Zuzendariak honakoa adierazi du: “ardoaren sektorea garapen ekonomikoaren motorra da, eta munduari ateak zabalik dituena. Proiektu berriak elkartu, entzun, eraiki eta erakartzeko tokia izatea da EDAren helburua. Palanka bat izatea nahi dugu, zuek bezalako gazteek, izaera geldiezina eta konformagaitza duzuenok, zuen balioak helaraz ditzazuen, lurraldea eta nortasuna eraikitzeko asmotan”.

Aldiz, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, hau helarazi du: “ezagutzarekin, estrategiarekin eta tresna egokiekin, kanpora iritsi nahi dugu. Kontakizunari lotuta eta gure kulturari lotuta dagoen bikaintasunik handiena bultzatuko dugu. EDAren helburua da sektoreari laguntzea. Bikaintasunari lotutako nortasuneko produktuak garatuko ditugu, guztion artean kokatzen lagunduko duen nazioarteko sare baten bidez”.

Eguneko lehen mahai bilduan, “Ardoaren munduan ekintzaile izan eta bizirik irautea: zailtasunak eta sariak” tituluarekin, Óscar Mestre (Bodega Óscar Mestre y Bodegas Riko), Josu Amatria (Bodega Amatria Vinos y Viñedos), eta Jade Gross (Jade Gross Wines) izan ditugu. Mahaia Aitor Irazuk (Makatzak Wild Wines) moderatu du. Irabazi eta berrinbertitzea ekintzailetzaren hazkunde-prozesua dela azpimarratu dute. Proiektu berri batekin hastean, grina, arriskuak, finantziazioa eta sakrifizio jarraituaz ere hiz egin dute.

Jarraian Roc Gramona (Gramona Wines), Carlos López de la Calle (Bodega Artadi, Izar Leku), Alain Quintana (Bodega Quintana) eta Álvaro Loza (Bodega Álvaro Loza) izan dira “Bitikultura, lurraldearen babesa eta etorkizuneko erronkak” mahai inguruan. Gazteak bat etorri dira esatean uzta-biltzaile nekazariak eta ardo-ekoizleak bodega txikietan enfokatua izan behar duela. Eta eskaera handiegia dagoela, arautu beharrekoa. Yolanda Ortiz de Ari kazetariak moderatu du elkarrizketa.

Hurrengo mahai inguruan, Eduardo Eguren (Bodega Cuentaviñas), Judit eta Juan Valdelana (Bodega Valdelana), Juan Príncipe (Bodega César Príncipe) eta Martina Prieto Pariente (Bodegas Prieto Pariente y José Pariente) izan ditugu, eta identitate kontzeptuaren beharra defendatu dute “Zer ardo egin nahi ditugu gazteok?” titulua duen mahai inguruan. Horrez gain, ibilbide-orri baten diseinua, elaborazio berriak eta desberdinak nabarmendu dituzte ardoaren munduan hasten diren gazteentzat erakargarri gisa. Lorea Mendizabal, Basque Culinary Centerreko alumni eta irakasleak dinamizatu du mahai ingurua. 

“Marketina eta komunikazioa aro digitalean” izan da topaketaren azken mahai ingurua. Estela Lecea (Bodegas Lecea), María Santolaya (Bodegas Roda, La Horra), Bertol Izagirre (Bodega Gorka Izagirre) eta Pablo Nietok (La Lagareta) hartu dute parte. Bitarteko digitalen eta komunikazio pertsonalaren konbinazioan eragin zuten parte-hartzaileek. Azken-publikoa, hurbileko kudeaketa eta irudia argi izatea izan dira protagonistek landutako beste gai batzuk. Mahai ingurua EDA Drinks and Wine Campus-eko Elisa Ucar zuzendariak aurkeztu du.

 

Desarrollado por: GureMedia