Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Gastronomiak bere beldurrei aurre egiten dio eta eraldaketak bizitzen ditu Dialogos de Cocina-n

04 Martxoa 2025

Donostia, 2025eko martxoaren 4a.- "Etorkinen semea izanik Euskal Herrian, ez nekien nire nortasuna definitzen. Beldurra eta lotsa sentitzen nituen. Desberdina izatearen beldur nintzen, baina beldur horiek gainditzeak hona ekarri nau". Horra hor nola eman dion hasiera Jon Maia bertsolariak 2025eko Diálogos de Cocina biltzarrari, zeinean beldurrari buruzko gogoetak egin baitituzte zenbait diziplina eta jatorritako adituek, bai eta haren antidoto posibleei buruzkoak ere. 

 

Beldurrari aurre egiteko eman beharreko lehen pauso horri gehiago gehitu zaizkio; Ulertezina zaigunarekiko beldurraz aritu da Paco Plaza, beldurrezko zinema-zuzendaria, zeinak baieztatu duen “ez dela iluntasuna beldurra ematen diguna, baizik eta kontrolatu ezin duguna eta zentzumenekin nahiz logikarekin mugatu ezin duguna”.

Besteen sufrimenduaren aurrean ikuspegia eta sentiberatasuna galtzeko beldurraz, Ekialde Hurbileko berriemaile Nuria Tesónekin eta Global Humanitaria-ren sortzaile eta sukaldari Andrés Torresekin hitz egin dugu. “Bada ukiezina eta izendatu ezin den beldur bat: gosearen beldurra, zure seme-alaben gosearena”, adierazi du kazetariak, entzuleen isiltasun sakonaren aurrean. Egoera hauen aurrean, lehendabiziko gauza “ahoa zabaltzea da", adierazi du Andrés Torresek.

Ideia horri Juan Soto Ivarsek bat egin dio, tabuan eta esan ezin dugunaren inguruan aritu baita: “Txikitan, jakin egiten genuen hitz batzuek beste batzuek baino indar gehiago zutela. Zer egin dezakegu gizartean elkar- bizitzeko? Ezin ditzakegu gorrotoak eta beldurrak aldatu, baina bai ume bezala jokatzeari utzi, eta egiten dugunaren eta esaten dugunaren erantzukizuna hartu”.

TRADIZIOA ETA ALDAKETA GAITASUNA

Aurtengo Diálogos de Cocina-ko edizioa aukera bikaina eskaini du beldurraren funtzionamendua azaltzen duen mekanismoa ezagutzeko (eta aitortzeko). Greta Alfaro artistak azaldu duenez, “haur-beldurra kultura-beldurra da, ipuinek, kondairek eta gehiegikeriek sortutakoa. Horregatik, basapiztiei beldur diegu, otsoari beldurra diogu; jango gaituenaren beldur gara”.

Bere aldetik, “aldaezintzat" bezala jotzen dugunaren aldatzearen aurrean sentitzen dugun beldurraz, Xavier Medina antropologoak hau adierazi du: “Tradizioek kultura kohesionatzen duten elementu bat dira eta, hortaz, talde bezala batu egiten gaituzte. Horregatik, beldur gara haiek aldatzeaz", azaldu du. Eta aldaketaren beldurratik, elikaduraren inguruko hiperinformazioak sortzen dituen beldur eta paranoiaetara, joan da Juan Revenga nutrizionista.

Kasu honetan, antidotoak ondo informatuta egotearen balioari egin dio erreferentzia, eta ulertzen laguntzen digu elikaduraren arloan gezurrei aurre egiten dela desinformazioari aurpegia jarriz: "Une bat iritsi da non ez dakigun nola jan", adierazi du Revengak. Jakinduria horrekin berriz konektatzeko aukeren inguruan, zail ikusten duela adierazi du: "Desalfabetatze horren lehen arrazoiak tradizioekin duten deslotzea dira".

Ziurgabetasunez beteta, etorkizuna atean ageri da. Bere etorrera aurreikusita, ikuspegi desberdinak hartzen dira. Badira, René Redzepi (Noma jatetxeko sukaldaria) kasu, etorkizuna asmatzea erabakitzen dutenak, hara iristeko beharrezkoa izango dena irudikatuz: «Gastronomiak eraldaketa sakona bizi du, munduan gertatzen denaren isla gisa, eta batzuetan mingarria da. Jatetxe bat izateaz harago, sormena eta jakin-mina babestea da kontua. Hortxe dago benetako aldaketa, eta gogorra eta konplexua da. Baliteke etorkizunean Redzepirik gabeko NOMA bat izatea, eta, agian, dagoeneko ni gabe ere existitzea». Beste batzuk, Bittor Arginzoniz (Asador Etxebarri jatetxeko sukaldaria) bezala, jarraitutasunaren eta iraunkortasunaren ikuspegitik begiratzen diote etorkizunari, beren markaren etengabeko bilakaeratik: «Desagertzeko beldur naiz, baina etorriko da, eta hori ere onartua daukat; bizitza zikloak dira. Etxebarriren hasiera izan zen, eta orain bizi dudan hau nirekin bukatuko da».

 

BELDURAREN AURREAN, AUSARDIA

Entzuleen artean arrakasta izan du ausardiaren ideiak, beldurrarekin estu lotuta dagoena. Hori egiaztatu du Pep Gatell zuzendari artistikoak (La Fura del Baus), zeinak gaixotasun latz baten ondoren bizitzaren gozamena defendatu duen, biziraupenerako elementu gisa. Barreak ere izan dira garrantzitsuak, Julián Otero sukaldariak esan duenez, "umorea gure defentsa-tresna izan behar da". Era berea, Morgan musika taldeko kideentzat pasioa da garrantzitsuena beldurrari aurre egiteko: "beldurrei aurre egiteko antidotoa da egiten dugunaren pasioa bizirik mantentzea, eta ez uztea kanpoko zaratak deskonektatzea". Beraiek izan dira Jumitus Tupupa musikariakin batera, Diálogos-en agertokiara musika ekarri dutenak.

Azkenik, goraipatzekoa izan da badaudela gurekin pizten diren beldurrak, eta urrunago heltzen laguntzen digutenak ere. Leila Guerriero kronikari argentinarrak argi adierazi du: "Uste dut beldurrak bere oskoleko erdigunean garbitasun eta indar zaindari bat gordetzen duela, eta ez nago beldur hori uzteko prest. Aurrera egiteko tresna bat da, esna mantentzen nauena".

 

Desarrollado por: GureMedia