Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerren ikasketak burutu dituztenen laneratzea ia erabatekoa da, eta haietako % 24 ardura-postuetan ari da lanean

08 Ekaina 2017

Basque Culinary Centerreko lehen bi promozioen laneratze-datuek emaitza ezin hobeak erakutsi dituzte duela zortzi urte abiarazi zen Estatuko lehen Gastronomia Zientzien Fakultatearen jarduerari buruz. Ikastetxearen ikerketa departamentuak burutu duen azterlan batek ikuspuntu hori egiaztatzen duten bi zio erabakigarri nabarmendu ditu. Alde batetik, Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Graduko lehen eta bigarren promozioetan ikasketak burutu zituztenen ia ehuneko ehun ari dela lanean. Eta bestetik, haietako % 24 ardura-postuetan ari dela bere enpresan. Aipatutako bi datu horien garrantzia areagotu egiten da kontuan hartzen badugu zein azkar lortu dituzten tituludun horiek lanpostuak eta, ondorioz, nolako etorkizun oparoa duten aurretik ikasle horiek beren lan-ibilbidean. Bestalde, are esanguratsuagoa da datu hori, gogoan izanik Euskadin zein Estatuan gazteen langabezia % 24 eta % 43koa dela, hurrenez hurren.

Basque Culinary Centerrek bi erakunde ditu oinarri: Gastronomia Zientzien Fakultatea, MONDRAGON UNIBERTSITATEAri atxikita dagoena eta XXI. mendeko sukaldaritza-sektoreko profesionalak prestatzeko kualifikazio handiko prestakuntza eskaintzen duena; eta Elikadura eta Gastronomiaren arloko Ikerketa eta Berrikuntza Zentro bat. Izatez, munduan ikastetxe bakarra da fakultate bat eta I+G+b zentro bat biltzen dituena.

BBVAk eta Ikerketa Ekonomikoko Institutu Valentziarrak argitaratu berri duten U-ranking txostenaren emaitzek azaltzen dute MONDRAGON UNIBERTSITATEA Estatuko hirugarren unibertsitatea dela laneratze-ratioen arabera; bi egun geroago argitaratu den Basque Culinary Centerren azterlanak berretsi egin du ikuspuntu hori, eta berariazko datuekin jantzi du unibertsitate-txosten nazionalak adierazten zuena.

Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiaren ustez, «datu horiek bermatu egiten dute Gastronomiako Graduko geure ikasleei ematen ari gatzaizkien hezkuntza». «Gure fakultatean –dio ikastetxearen arduradun nagusiak– beti izan dugu argi zein garrantzitsua den uztartzea kualifikazio goreneko hezkuntza, ikasketa-prozesua sendotuko duten ezagutza teorikoekin hornitua, eta prestakuntza praktikoa, ikasleak lan-merkatuan azkar eta malgutasunez sartzeko aukera emango diena.  Jasotako datu horiek gure eredua bermatzera datoz».

Azterlana Eskatu

 

Desarrollado por: GureMedia