Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerren gastronomia-ikerketa aztergai izan dute Harvardeko biltzar batean

26 Urria 2017

Basque Culinary Centerren gastronomia-ikerketa aplikatuak jauzi kualitatiboa egin du, Harvardeko Unibertsitateko hitzaldi batean aztergai izan baita. Zehazki, Diego Pradok eman du hitzaldia Harvardeko Ingeniaritza eta Zientzia Aplikatuen Eskolan, ikasleen eta sektoreko profesionalen aurrean. Diego Prado BCulinaryLABeko, hau da, Basque Culinary Centerreko gastronomia-ikerketa eta -garapenerako laborategiko koordinatzailea da.

Ikertzaileak laborategiko jarduna azaldu du, nola uztartzen dituzten gastronomia eta zientzia aplikatua, horretarako, zientzia-artikuluetarako gai izan daitezkeen teknika eta produktu gastronomikoen adibide zehatzak eskainita. Pradok BCulinaryLABen lana aurkeztu zuen; zehazki, bi ikerketa-ildo hauek: hartzidurak eta gastronomia-balioa duten basalandareak. Horiei buruz, hauxe esan zuen: «Elikadura globalaren oraingo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko baliabideak dira».

Ikerketa-ildoak

Hartzidurei dagokienez, eta Basque Culinary Centerren jasangarritasun irizpideekin bat, esan zuen teknika hori hasiera batean «hondakin» gisa har daitekeen zerbait lehengai bihurtzean datzala; proteina- eta karbohidrato-iturri bihurtuta, gastronomia-produktuen garapenean erabil daiteke.

Gastronomia-balioa duten basalandareen gaineko ikerketa-ildoari dagokionez, Diego Pradok Espainiako penintsulako basalandareak katalogatzeko eta dokumentatzeko abian den lana azaldu zuen.

Proiektu horri esker, liburu batean jasoko da sukaldarien, botanikarien eta biltzaileen ezagutza. Datorren urtean argitaratuko dute, eta gastronomia-balioa duten Espainiako hirurehundik gora landareren datuak bilduko ditu: erabilerak, baldintzak eta espezie bakoitzaren hartzidurari loturiko teknika espezifikoak.

Amaitu aurretik, BCulinaryLABek aurtengo azaroan egingo duen sinposioa iragarri zuen ikerlariak. Basque Culinary Centerren egingo da eta basalandareek gastronomiarako duten balioa izango da hizpide nagusia.Punta-puntako botanikariek, kimikariek eta chefek parte hartuko dute.

Desarrollado por: GureMedia