19 Urria 2023
Oissy, Tokio-ko foodtech-startupa, zeinak adimen artifizialaren teknologiarekin, giza gustuaren zentzua erreproduzitzen duen Leo zapore-sentsorea erabiliz, elikagaien zaporeak aztertzeko, datu analitikoetan oinarritutako aholkularitza eta gustuari buruzko ikerketa bateratuak egiten dituen irabazi du foodtech-startupentzako Culinary Action! On The Road nazioarteko ekintzailetza-programaren hirugarren edizioko lehen geldialdia, Tokion ospatu dena Tokyo Food Institute eta Future Food Institu tokiko partner-ekin antolatua.
Ander López Delgado Basque Culinary Centerreko Ekintzailetza Arduradunak, Toshikazu Sawa Tokyo Food Institute-ko zuzendariak eta Sara Roversi Future Food Institute-ren sortzaile eta lehendakariak eman diote hasiera ekitaldiari.
Ander Lopez Delgado, Basque Culinary Centerreko Ekintzailetza arduradunak, esan du “On the Road leihaketak proiektuak eta hiriak lotzen ditu. Aurten ere Japoniako geldialdia errepikatu dugu, nazioarteko profesionalen ekosistema zabal eta askotarikoaren isla baita. Startup oso interesgarriak entzun ditugu, ziur asko industriaren etorkizuna markatzen lagunduko dutenak.”
Lehiaketan zehar, hiru mahai-inguru antolatu dira Japoniako gastronomiarekin eta ekintzailetza-ekosistemarekin erlazionatuta eta sektoreko profesionalekin. Hurrengo tituluekin “International Investors in Japan” Shun Nagao, White Star Capital-eko Venture Partner; Barry O’Neill, Value Create-ko kidea; Nachi Das, Novistra Capital-eko zuzendaria eta Asumi Ota, Design for Ventures-eko kidea. “Japan Gastronomy Players” Shuzo Nagumo, mixologist-a; Kenichi Tomi, Fuji Oil-ko saileko zuzendaria eta Ryuichi Suzuki Oissy-ko CEO. Azkenik, “Japan Ecosystem Agents” mahai inguruan Polina Oba, Gourmet Pro-ko CEO eta ko-sortzailea; Satoshi Umino, Sustainable Food Asia-ko CEO eta Kevin Suzuki, Food Companies aholkularia.
Bertaratutakoek Basque Culinary Center ekosistemako profesionalak ere entzun ahal izan dituzte “Gastronomy meets science and technology” mahai inguruan; Begoña Rodríguez, BCC Innovation –Basque Culinary Centerreko gastronomiako zentro teknologikoa– zuzendaria, eta Furqan Meerza eta John Regefalk chef ikertzaileek osatua.
Eduki saioa Hitoshi Hokamura, Scrum Venture-ko kideak, itxi du keynote speech batekin.
Ekitaldi hau Euskadi Japonia 2023 urtean kokatzen da, sektore anitzeko ekimena, Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak ikusarazi eta areagotzea eta Euskadi Basque Country Japonian sustatzea helburu dituena. Harremanak indartu eta proiektu eta lankidetza berriak sortu nahi dira erakundeen, enpresen, kulturaren, gastronomiaren eta turismoaren esparruan.
Hurrengo lehiaketak azaroaren 10ean Kopenhagen, abenduaren 6an Nueva Yorken, 2024ko urtarilean Tel Aviven, 2024ko otsailan Londresen eta Buenos Aires-en izango dira. Tokiko ekitaldi bakoitzeko startup irabazleen saria hau izango da: Donostiako LABe-Digital Gastronomy Lab startup-inkubagailuan hilabeteko egonaldi bat, Basque Culinary Centerrek kudeatutako berrikuntzako living lab ireki bat eta BCC Innovation Basque Culinary Centerren gastronomiako zentro teknologikoan 20 orduz ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egiteko aukera. Horrez gainera, startupek aukera izango dute denbora-tarte horretan GOe Community plataforma digitalean plan aurreratu bat egiteko, non Basque Culinary Centerreko aditu eta mentoreen sarearekin bat egiteko eta hartan sartzeko modua izango baitute, eta hainbat motatako laguntza jasoko baitute zenbait gairen inguruan (zentroko inbertitzaileen sarerako sarbidea, networka, tokiko ekosisteman sartzeko laguntza, etab.).
Azkenik, tokiko sei startup finalistek final handian lehiatuko dira —2024aren martxoan egingo da, Donostian—. Herrialde bakoitzeko startup irabazleak arituko dira lehian, eta hirugarren Culinary Action! On The Road lehiaketako startup irabazlea hautatuko da. Startup horrek LABe-Digital Gastronomy Lab-en urtebeteko egonaldi bat eta BCC Innovation zentro teknologikoan 25 orduz ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egiteko txartela irabaziko ditu.
Tokioko geldialdiko startup partehartzaileak
Booon-ek sistema bat garatu du, elikagaiak prozesatzeko hondakinak eta elikagaien hondakinak beharrezko baliabideak sortzeko erabil daitezen.
Cresava-k, bestalde, teknologia patentatu bat garatu du arropa-hondakinak ongarri bihurtzeko. Bildutako arropa txikitu, eho eta hartzitu egiten du pellet zilindrikoak (ongarria) ekoizteko. Pellet horiek ongarri gisa funtzionatzen dute, zelaietako lurzoruaren mikrobioak handituz eta laboreen hazkundea eta lurzoruaren baldintzak hobetuz.
Azkenik, Okarat, superelikagai baten funtsezko osagaiarekin lan egiten dute, gure gorputzarentzat zein ingurumenerako onurak dakartzana.