Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Donostia 2016k eta Basque Culinary Center-ek Europa mailako lehiaketa bat antolatu dute 30 urtetik beherako sukaldarientzat

12 Maiatza 2016

  • Lehiaketaren helburua sormena eta ekimen berriak sustatzea da, eta esperientzia profesionala bai, baina ostalaritzako negozio edo jatetxe propiorik ez duten Europako sukaldariei dago zuzenduta. Negozio edo jatetxe bat dutenek ere parte hartu ahalko dute, baldin eta hark hiru urtetik beherako ibilbidea badu
  • Lehiaketan parte hartzeko pop-up jatetxeen kontzeptuan oinarritutako proposamen gastronomiko bereizgarri, berritzaile, original eta paregabea aurkeztu beharko da idatziz (menu osoa bildu beharko du).
  • Hiru proposamen onenek Basque Culinary Center ikastegiko irakasle baten tutoretza eta aholkularitza izango dute hilabetez, proiektua amaitu arte. Proiektuak uztailean zehar Basque Culinary Centerren eskainiko diren bi afari bilduko ditu.

Donostia 2016 hiriburutzak eta Basque Culinary Center ikastegiak beren indarrak batu eta Etorkizun handiko sukaldari gazteak lehiaketa jarri duten martxan, Sukaldean sortzaile proiektuaren barruan. Ekimena maiatzaren 13an jarriko da abian. Europa mailako lehiaketaren xedea 30 urtetik beherako sukaldari gazteek proposamen gastronomiko berriak diseina ditzaten bultzatzea da, Europan gero eta sona handiagoa duten pop-up jatetxeen kontzeptuan oinarrituta betiere. Onenak diren hiru proposamenak sukaldari batek izan dezakeen saririk onena jasoko dute: bere proposamen gastronomikoa pop-up jatetxe batean garatzea, Basque Culinary Centerren bertan eta ikastegiko irakasleen tutoretzapean.

Proposamen paregabeak

Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztuko duen proposamen gastronomikoak paregabea, originala, jasangarria eta berritzailea beharko du izan, eta, horrez gainera, sormena eta kultura izan beharko ditu ardatz eta menu oso baterako aukerak bildu. Azken batean, balio berriak helarazteko hari eroalea izan beharko du proposamenak. Parte-hartzaileek, era berean, hainbat baldintza bete beharko dituzte. Horien artean, 30 urtetik behera izan beharko dituzte, esperientzia eta prestakuntza izango dute sukaldaritza munduan, eta ez dira ostalaritzako negozio baten edo jatetxe baten jabe izango, eta hala izanez gero, negozioak hiru urtetik beherako ibilbidea izan beharko du.

Proiektu honen bitartez, Donostia 2016k eta Basque Culinary Centerrek aukera berriak ireki nahi dizkiete sukaldari gazteei eta, horrez gain, kultura gastronomikoa sustatu eta sormena eta esperientzia berrien sorkuntza bultzatu nahi dute. Helburuetako beste bat kulturaren hainbat arloren artean sinergiak sortzea da; esaterako, gastronomiaren, artearen, literaturaren, dantzaren eta abarren artean.

Bezeroaren esperientzia

Gazteek proposamen gastronomiko osoa eta originala osatu beharko dute. Afari formatua izan beharko du eta menu oso baten osagaiak bildu. Proiektuaren, menuaren eta haren garapenaren deskribapenaz gain, proposamenak bezeroaren esperientzia, jangelako eskema, zerbitzuaren sekuentzia, ardo-uztartzea eta proiektuari balio erantsia emango dion beste edozer alderdi bildu beharko ditu.

Basque Culinary Centerreko hiru kidek osaturiko epaimahai batek baloratuko ditu jasotako proiektuak, eta haien sormena, berritasuna eta originaltasuna aztertuko ditu.

Lehiaketa maiatzaren 13an jarriko da abian eta parte-hartzaileek ekainaren 19ra arteko epea izango dute beren proposamenak aurkezteko.

Onenak diren hiru proposamenek bere proiektua gauzatzeko eta Basque Culinary Centerren pop-up jatetxe bat garatzeko aukera izango dute. Hautaturiko hiru proposamenak ekainaren 21an jakinaraziko dira, eta une horretatik aurrera, hiru finalistek hilabete izango dute beren proposamena gauzatzeko. Baina ez dira bakarrik ariko. Denbora-tarte horretan eta proiektua gauzatu arte, Basque Culinary Centerreko irakasle bat izango dute aholkulari. Amaierako emaitza bi zerbitzu izango dira, afari formatuan, astebetez eskainiko direnak uztailean zehar.

 

 

Desarrollado por: GureMedia