Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Gastronomiako 250 profesional baino gehiago elkartuko dira Euskal Gastronomiaren Topaketaren bigarren edizioan, ekainaren 19an, Bizkaian

14 Ekaina 2023

Ekainaren 19an, astelehena, ‘Euskal Gastronomiaren Topaketa’-ren bigarrengo edizioa ospatuko da BBK Kliman (Urdaibai), jardunaldi honek euskal sektore gastronomikoa elkartuko du, ikuspegiak trukatzeko eta etorkizunari buruz hausnartzeko.

Gastronomiaren balio-kateko kideak (sukaldariak, ekoizleak, ekintzaileak, industria gastronomikoa eta erakundeak) elkartuko dira egun berezi horretan, zeinean komunitate gastronomikoak ezagutzak eta ikuspegiak partekatuko baititu, mahai-inguru, tailer eta kultura-emankizunen bidez. Ekitaldian gastronomiaren sektoreko 250 profesional inguruk hartuko dute parte.

Jardunaldiaren lehen zatia 10:15ean hasiko da, BBK Kliman (Urdaibai). Hainbat hitzaldi izango dira, haien artean hauenak: Julen Baz (Garena), Gorka Txapartegi (Alameda), Edorta Lamo (Arrea), Javi Rivero (Ama Tolosa), Basque Wine, Bisubi, Representante Lorra, Xabier Zabaleta (Jakitea), Roberto Ruiz (Mahaia), Jon Mikel (Kaitxo), Jone Markaida (Leku Ona), Aitor Etxenike (Sukalki), Amaia Arguiñano (BodegaK5), Lara Martin (Bisubi), Lorea Uribarri (BKHG), Álvaro Saiz (GBGE), Beatriz Amorena (Zaporeak), Myriam Gómez (Paris 365) eta Malen Sarasua (Esneki Leartike). Gainera, euskal kulturaren alorreko artista garrantzitsu batzuek ere parte hartuko dute, hala nola Amaia Elizaran dantzariak eta Alaia Martin bertsolariak.

Euskal Gastronomiaren Topaketaren bigarrengo edizioko jardunaldiaren amaiera gisa, parte-hartzaileek bazkari eder bat egingo dute Bisubi Fundazioko sukaldari eta ekoizleei esker, eta Gipuzkoako eta Arabako sukaldari gonbidatuekin batera. Kanpoan egingo dute bazkaria, eta “suak” antolatuko dira: babarrunak eltzean Jokin Salaberri (Cofradía de la Putxera), Xabier Zubiaga (Cofradía de la Putxera), Jon Andoni Martínez (Cofradía de la Putxera), Laura Muñoz (Urgora, Araba) sukaldariekin; patatak eltzean, Txema Llamosas (Casa Garras), Aitor Martínez (Cofradía de la Puxera), Jose Mari Aguirre (La Roca) eta Idoia Bilbaoren (talogile) eskutik; arroza marinel erara Sergio Ortiz de Záratek (Zarate) eskainia; arrain-parrilla Joseba Irustarekin (Gure Etxea); eta haragi-parrilla Oscar García Baldeón (Txakoli Simón) eta Xabier Zabaleta (Aratz, Gipuzkoa) sukaldariek emana. Gainera, abangoardiako sukaldaritzako lau pintxo dastatuko dira hurrengo sukaldariek eginak: Luiscar Sanz (Mugarra), Álvaro Garrido (Mina), Manuel Eduardo Rodríguez (Haritza) eta Josemi Olazabalaga (Aizian). Horrez gain, beste hainbat puntu ere egongo dira ogiarentzat (Euskal Ogiak), Euskadiko gaztentzat, postreentzat (Euskal Gozogileak eta Kaitxo), eta edarientzat (Basque Wine, ​​La Salve, Insalus, Boga Garagardoa eta Laugar Brewery).

Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendariak, eta Diego Valdivielsok, Bisubi Fundazioko koordinatzaile nagusiak, aurkeztu dute topaketa. Haietaz gain, Mantala eta Bisubi osatzen dituzten erakunde batzuetako ordezkariek ere parte hartu dute: Jokin Salaberri (Bisubi), Xabier Zabaleta (Jakitea), Mayre Modrego (Euro-Toques), Aitor Arregi (Mahaia) eta Imanol Zubelzu (Mantala).

‘Euskal Gastronomiaren Topaketa’ Basque Culinary Centerrek, Bisubi Fundazioak, Hazi Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatu dute, eta hauen laguntza ere izan dute: Mahaia Kolektiboa, Jakitea, Euskal Gozogileak, Euskal Gastronomia Akademia, Gastronomia Kofradien Federazioa (Fecoga) eta Euro-Toques. Insalus eta La Salvek babesten dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du.

2022an egin genuen lehen topaketa Basque Culinary Centerren. Hartan izan ziren, besteak beste, Pedro Subijana, Elena Arzak, Aitor Arregi, Telmo Rodríguez, Lorena Gómez, Xabier Zabaleta, Juanma Oribe, Julen Baz, Nagore Irazuegi eta Itziar Insausti, eta Alaia Martin eta Jon Maia bertsolariek ere parte hartu zuten.

 

EGITARAUA:

10:15 – JARDUNALDIAREN HASIERA

Mantala eta Bisubi

10:20 – ONGIETORRI INSTITUZIONALA

10:30 – 360º-ko gastronomia: sukaldetik haratago

Julen Baz (Garena), Gorka Txapartegi (Alameda) eta Edorta Lamo (Arrea) 

-Moderatzailea: Mantala

10:55 – Euskal gastronomiaren erronkak eta garapena

Basque Wine, Bisubi, Gorka Irazabal (Lorra), Xabier Zabaleta (Jakitea) eta Roberto Ruiz (Hika Txakolindegia)

-Moderatzailea: Hazi Fundazioa

11:20 – Kultura-emankizuna - Amaia Elizaran, dantzaria

11:30 – Gastro Gaztea: Erronkak, gazteen eta ekintzaileen ikuspegitik

Jon Mikel González (Kaitxo), Jone Markaida (Leku Ona), Javi Rivero (Ama Tolosa) eta Amaia Arguiñano (BodegaK5)

-Moderatzailea: Eneko Izcue

11:50 – Bisubi: Elkartasuna sukaldetik

Lara Martin (Mina), Lorea Uribarri (BKHG), Álvaro Saiz (GBGE), Beatriz Amorena (Zaporeak) eta Myriam Gómez (Paris 365)

12:15 – Kafe-ordua

12:40 – Bisubi, Gazteen erronkak

Bisubi Fundazioa

12:45 – Gazta-tailerra

Malen Sarasua (Esneki Zentroa Leartiker)

13:20 – Kultura-emankizuna - Alaia Martin, bertsolaria

13.25 – AMAIERA

Arantza Arza

13.30 – FERIA GASTRONOMIKOA

 

Desarrollado por: GureMedia