Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Berrikuntzako eta erabiltzailean ardaztutako produktuen diseinuko metodologietako espezialista

01 Uztaila 2019

Deskribapena

Gastronomiaren eta bere balio-katearen munduan nazioartean aitzindaria den erakunde
baten parte izan nahi al duzu? Berrikuntza eta ikerketa gustuko al dituzu? BCC
INNOVATIONek, Basque Culinary Centerren (Donostia) diziplina arteko ikerketa- eta
berrikuntza-zentroak, honako profil profesional hau sartu behar du bere taldean:
A. Berrikuntzako eta erabiltzailean ardaztutako produktuen (human-
centered design) diseinuko metodologietako espezialista

Postuaren testuingurua eta helburu nagusia

Zeharka integratuko da BCCInnovation-eko jarduera-ildoetan, bereziki Berrikuntzako
eta Ekintzailetzako arloetan; eta haren eginkizuna izango da Erabiltzailean Ardaztutako
Diseinuaren (Human-Centered Design) ikuspegi metodologikoa eta tresna puntualak
txertatzea Zentro Teknologikoko berrikuntza-prozesuetan, produktu, zerbitzu,
esperientzia eta negozio-eredu berriak garatzeko proiektuetan eta, oro har,
arazo/erronkei sormenaren bidez irtenbidea bilatzerakoan.

Zentroaren egungo berrikuntza-prozesuak aztertu eta haien egoeraren berri emango du,
prozesu horiek egokitzeko/osatzeko; halaber, bere zereginen artean egongo da
departamentuko beste kide batzuen prestakuntza ere. Era berean, partner industrial
potentzialekin harremanetan jarriko da, bezeroekin berrikuntza-proiektuak garatu eta
eskaintzak landuko ditu, eta startupen/enpresa-proiektu berrien inkubazio- edo azkartze-
prozesuei laguntza emango die.

Betekizunak

  • Unibertsitateko titulua (Diseinuko unibertsitate-prestakuntza izatea kontuan izango da)
  • 3 urteko esperientzia izatea, gutxienez, ikerkuntza-zentroetan edo enpresetako I+G+b departamentuetan
  • Ezagutza teoriko eta praktiko zabala edukitzea Erabiltzailean Ardaztutako Diseinuaren ikuspegiari buruz, Design Thinkingaren prozedura eta tresnei buruz, eta esperientzia izatea prototipatze eta testatze/balidatze arineko prozesuetan.
  • «Lean» ikuspegi metodologikoa ezagutzea (management, startup...)
  • Esperientzia izatea merkatura ateratako eta ikuspegi/metodologia horiek aplikatuz egindako produktu eta zerbitzu berrien garapenean
  • Esperientzia izatea taldeen erraztaile-lanetan, eta, halaber, eskarmentua izatea lan-saioetan, lantegietan eta berrikuntzako eta arazo/erronkei sormenaren bidez irtenbidea bilatzeko prozesuetan
  • Bidaiatzeko prest egotea eta malgutasuna edukitzea
  • Berrikuntza-prozesuek etengabe izaten dituzten ziurgabetasuneko eta anbiguotasuneko egoeratara egokitzea eta malgutasuna edukitzea
  • Gastronomiaren eta elikaduraren munduarekiko gertutasuna eta pasioa edukitzea eta/edo eremu horretan lan-esperientzia izatea balioetsiko da
  • Nazioarteko esperientzia kontuan hartuko da
  • Lan-hizkuntzak: ingelesa, gaztelania eta euskara
  • Pentsamendu kritikoa
  • Pertsona arteko komunikazio-trebetasunak
  • Autolidergoa

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia