Gastronomiaren eta haren balio-katearen arloan nazioartean aitzindaria den erakunde bateko kide izan nahi duzu? Berrikuntza eta ikerketa gustoko dituzu? BCC INNOVATION, Basque Culinary Center-eko (Donostia) diziplinarteko ikerketa eta berrikuntza zentroak, profil profesional hau gehitu behar dio bere taldeari: Berrikuntzako aholkulari juniorra.
Enpresekin ditugun lan-ildoak, gastroelikaduraren balio-katekoak zein teknologikoak, honako hauek dira: sukaldaritza-zientzia, osasuna, iraunkortasuna, analisi sentsoriala eta eraldaketa digitala.
Sartzen den pertsona zentroko ikerketa- eta berrikuntza-taldeari laguntza emateaz arduratuko da, eta bere zeregin nagusiak honako hauek izango dira:
• Enpresekin berrikuntza- eta ikerketa-proiektuak garatzen laguntzea (kanpoko informazioa/datuak biltzea eta aztertzea, egoeraren diagnostikoa egitea, txostenak idaztea eta emaitzak aurkeztea, produktu eta negozio berrien bideragarritasuna aztertzea, bezeroarekin batera sormen saioak antolatzea eta hauen laburpena).
• Gastronomia lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialaren ardatz den erakunde/erakundeentzako plan estrategikoak diseinatzeko aholkularitza-proiektuetan zereginak garatzea.
• Zentro teknologikoaren zeregin orokorretan laguntzea: eskaintzak idaztea, barne-prozesuak egituratzea, kalitate-kontrolaren jarraipena.
• Unibertsitate-titulazioa, ahal dela enpresen administrazioan edo karrera teknikoetan (elikagaien teknologia, ingurumen-zientziak, ingeniaritza)
• Gutxienez 2 urteko esperientzia profesionala.
• Ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz hitz egiteko gaitasuna.
• Diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko pertsonak bilatzen ditugu, harremanetarako eta komunikaziorako trebetasun handia, etengabeko ikaskuntzarako irekitasuna, gaitasun analitikoa, proaktibitatea eta jarrera erabakitzailea dutenak.
• Data science, jarduerak modu paraleloan garatzeko gaitasuna eta berrikuntzarako grina kontuan hartuko dira.