Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Jasangarritasun Alorreko Ikertzailea

05 Abendua 2023

Deskribapena

Gastronomia funtsezko aldaketa-tresna al da zuretzat, ekoizpenetik kontsumoraino prozesu jasangarria lortuz?

Guk horrela usten dugu, eta ikuspegi horretatik aldaketa positiboa sortu nahi dugu pertsonen etorkizunerako, gizarte osasungarriagoa, iraunkorragoa eta erresilienteagoa eraikitzen lagunduz. Horregatik, BCC Innovationek gastronomia-elikadura sistemaren erronka nagusiei aurre egin nahi die, hala nola elikaduraren balio katearen iraunkortasuna eta eraginkortasuna handituz.

BCCInnovationen iraunkortasunaren arloan pertsona bat behar dugu gure lantaldea indartzeko.

Gure lan-ildo nagusiak honako hauek dira:

  • Gastroelikagaien sektoreak ingurumenean, ekonomian eta gizartean duen eraginaren ebaluazioa egitea.
  • Ekonomia zirkularrean oinarritutako konponbideak bilatzea, sektorearen eraginkortasuna hobetzeko.
  • Horeca sektorearen jasangarritasuna ebaluatzeko eta hobetzeko metodologiak eta tresnak garatzea.
  • Administrazioei eta enpresei elikadura-sistemaren eraginkortasuna hobetzen lagunduko dieten politikak eta estrategiak garatzea.
  • Eragile guztien kontzientziazioa eta parte-hartzea hobetzeko estrategiak eta metodoak sortzra, elikadura-sistema jasangarriago baterantz bideratzeko.

Gure taldearekin bat egiten baduzu, egunerokoa honakoa izango da:

  • Iraunkortasunaren arloko berrikuntza-proiektuen garapenean parte hartzeaz gain, Nazioko, Europako eta Nazioarteko deialdi publikoen garapenean ere esku hartzea (Life, Horizon Europe, PRIMA edo antzekoa)eta enpresekin egindako berrikuntza-proiektuen garapena kontuan hartuz.
  • Irtenbide berritzaileak garatzeko helburuarekin, elikagaien xahutzea eta ingurumen-inpaktua kuantifikatzeko metodologiak ikertu.
  • Irtenbide berritzaileak garatzea elikagaien eta Horeca establezimenduetan gertatzen diren prozesuen ingurumen-inpaktua murrizteko.
  • Gastroelikagaien balio-katean gertatzen diren prozesuek ekonomian eta gizartean duten eragina neurtzea eta hobetzeko neurriak aplikatzea.
  • Gastroelikagaien sektoreko diagnostikoak egitea.
  • Gastroelikagaien sektorearen iraunkortasuna hobetzeko metodologiak eta tresnak garatzea.
  • Proposamenak egitea, txostenak egitea eta proiektuen emaitzak zabaltzea.

Betekizunak

Gure lankide berrian bilatzen ditugun ezaugarriak…

  • Ingurumen Zientzietan Gradua edukitzea, Elikagaien Industrietan, Biologian, Kimikan, Ingeniaritzan edo antzekoan.
  • Masterreko titulua izatea, batez ere lanpostuarekin zerikusia duten gaietan.
  • Gutxienez azken 3 urteetan lanpostuarekin zerikusia duten gaietan berrikuntzako ikerketa- edo aholkularitza-proiektuetan lan egin izana.
  • Datuen analisiari, estatistika-metodoei eta datu-baseen erabilerari buruzko ezagutzak izatea, eta funtzio horietarako Excel erabiltzera ohituta egotea.
  • Bizi-zikloaren analisian eta SIMAPRO edo OPENLCA bezalako kalkulu-softwarearen erabileran ezagutza izatea.
  • Jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren kontzeptuekin ohituta egotea, bereziki elikaduraren arloan.
  • Eroso sentitzea gaztelaniaz, ingelesez (C1) eta euskaraz hitz eginez. 

BCCn nabarmenduko zara…

  • Lanpostuarekin lotutako gaietan Doktoretza baduzu.
  • Finantzaketa publiko eta pribaturako proposamen tekniko-ekonomikoak diseinatu badituzu, bai eta ingurumen-aholkularitzako, ikerketako, garapeneko eta transferentzia teknologikoko proiektuetarako ere.
  • Europako Proiektuetan parte hartu baduzu.
  • Partaidetzarako tresnak eta metodologiak erabili badituzu, gizarte-berrikuntzako proiektuetan, teknologia eta elikadura-prozesuen arloan eta HORECA kanalean ezagutza eta esperientzia edukiz.

Zer eskaintzen dizugu?

Ikerketatik eta ezagutzatik iraunkortasuna eta garapen jasangarria maite badituzu, proiektu hau oso erakargarria da zuretzat: 

  • Taldean, sormenez eta ekimenez lan egitea.
  • Autonomiaz organizatzeko aukera.
  • Ikaskuntzara bideratua dagoen proeiektu batean parte hartzea.
  • Entrega-datei erantzunez zu planifikatzeko eta antolatzeko aukera edukitzea.
  • Emaitzetara bideratuta egotea.

Gainera, BCC Innovationeko kide gisa:

  • Gastronomiaren arloan kalitatezko ikerketa eta berrikuntza garatzearekin konprometituta dagoen profesional-talde dinamiko baten kide izatea.
  • Jarduera, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean garatzea.
  • Mundu mailako erreferentziazko zentro batean lan egingo duzu, inpaktu-proiektuetan parte hartuz.
  • Lanpostuarekin eta esperientziarekin bat datorren ordainsaria eskaintzen dugu.
  • Ordutegi malgua eta telelana egiteko aukera.

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia