Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Profesionalentzako Ikastaroen Arreta eta Kudeaketarako Teknikaria

02 Abendua 2024

Deskribapena

Ba al duzu esperientziarik prestakuntzaren sektorean lan egiten? Zure burua bezeroarengana eta salmentetara oso bideratuta dagoela uste duzu? Sektore gastronomikoak liluratzen zaitu? Orduan, proiektu hau zuretzat da! 

Zure zeregin nagusia profesionalentzako ikastaroen arloan laguntzea izango da, ikasleak eta prestakuntza-ikastaroak kudeatuz, eta, horrela, arloaren eta ikastaroen garapen egokia ziurtatuz. 

Gure lan-ildo nagusiak honako hauek dira: 

  • Ikasleei arreta eskaintzea. 
  • Bezeroekin eta hornitzaileekin negoziatzea. 
  • Neurrira egindako formakuntzen funtzionamendua kudeatzea.   
  • Beharrezkoak diren materialak identifikatzea, horien erosketa kudeatzea eta ikasleen artean banatzea (maletak, mantalak, sarrera-txartelak, etab.). 
  • Ikastaroekin lotutako dokumentazioa kudeatzea.   
  • Ikastaroak aztertzea eta ebaluatzea, hobetzeko arloak identifikatuz eta etorkizuneko edizioak optimizatzeko ekintzak aplikatuz.

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara honako ezaugarri hauekin? 

  • Goi-mailako gradua duzu Marketin eta Publizitatean, Merkataritza Kudeaketan eta Marketinean, Nazioarteko Merkataritzan edo antzekoan. 
  •  Bezeroen kudaketan esperientzia duzu. 
  •  Euskara eta ingeles maila altua duzu (C1). 
  • Merkataritza- eta salmenta-trebetasunak dituzu, baita bezeroarenganako orientazio sendoa ere. 
  •  Pertsona dinamikoa eta proaktiboa zara. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Formakuntza kudeaketan eta salmentan esperientzia duzu.
  • CRM-arekin lan egin duzu.  
  • Argitalpen grafikoari buruzko oinarrizko ezagutza duzu. 
  • Sektore gastronomikoa gustuko duzu. 
  • Pertsona autonomoa zara beharrak kudeatzeko eta gorabeherak konpontzeko, bai maila nazionalean bai nazioartekoan. 

Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik? 

  • Etengabe hazten ari den proiektu aitzindari baten parte izatea.  
  • Amatasunagatiko ordezkapen-kontratua (6-7 hilabeteko iraupena). 
  • Konfiantzan oinarritutako giroan lan egitea. Independentzia eta malgutasun handia eskaintzen ditugu, helburuak lortzeari garrantzia emanez. 
  • Lan-giro ona izaten parte hartuko duzu. Gure taldeko pertsonez arduratzen gara. 

 Gure taldean lan egitea gustatuko litzaizuke? Ez izan zalantzarik izena emateko! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia