Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Onarpen Prozesuen Teknikaria

13 Otsaila 2025

Deskribapena

Gastronomiaren eta formakuntzaren sektoreak gustuko dituzu? Ikasleak erakartzen esperientzia duzu? Orduan, proiektu hau zuretzat da! 

Zure eginkizun nagusia Basque Culinary Centerren formakuntzaren bat egin nahi duten pertsonak onartzeko prozesuak gidatzea izango da. 

Unibertsitate Graduko onarpen prozesuen, masterren eta espezializazio ikastaroen arduradun bihurtuko zara.  

Zure egunerokotasunean... 

  • Inskripzioak gure tresna digitaletan kudeatuko dituzu, pertsona bakoitzak bere prozesua behar bezala osatzen duela ziurtatuz. 
  • Etorkizuneko ikasleak gidatuko dituzu onarpen prozesu osoan, laguntza emanez eta haien zalantzak argituz. 
  • Balorazio elkarrizketak koordinatzen lagunduko duzu, ikasleak hautatzeko prozesu antolatu bat erraztuz. 
  • Beharrezko dokumentazioa berrikusi eta baliozkotuko duzu. 
  • Emaitzen txostenak egingo dituzu. 
  • Proiektu berritzaileetan parte hartuko duzu, hala nola CRMaren optimizazioan, eta Salesforce eCommerce plataformen garapenean. 

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara ezaugarri hauekin? 

  • Goi Mailako Gradua duzu Administrazioan eta Merkataritzan, Marketinean edo antzeko arloetan. 
  • Gutxienez 3 urteko esperientzia  duzu administrazio, merkataritza edo antzeko lanpostuetan. 
  • Komunikatzeko gaitasuna duzu  
  • Euskara eta ingeles maila ertaina duzu (B1). 
  • Zure denbora planifikazioarekin eta autonomiarekin kudeatzen duzu, zereginak modu eraginkorrean gauzatuz. 

Gure arreta piztuko duzu... 

  •  Formakuntzaren sektorean lan egin baduzu. 
  • Pertsona analitikoa bazara, datuak interpretatzen ohitua dagoena.  
  • Sektore gastronomikoarekiko interesa baduzu. 
  • Pertsona malgua bazara, eta hainbat testuingurutara egokitzeko gai dena. 
  • CRMaren funtzionamendua ezagutzen baduzu. 
  • % 33ko edo hortik gorako desgaitasun-ziurtagiria baduzu. 

Zer eskaintzen dizugu Basque Culinary Centerren? 

  • Etengabe hazten ari den proiektu aitzindari baten parte izatea, gastronomia berrikuntzaren motor gisa hartuta. 
  • Lanaldi osoko kontratu mugagabea. 
  • Konfiantzazko ingurune bat, independentziaz eta malgutasunez lan egiteko aukera emanez.  
  • Telelana egiteko aukera.  
  • Pertsonen zaintzan eta talde lanean oinarritutako lan giroa.

Taladearen parte izatea gustatuko litzaizuke? Ez izan zalantzarik eskaintzan izena emateko! Zain gaituzu! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia