Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Gestión de personas y equipos en restauración

HURRENGO EDIZIOA: 2024ko urriak 7

Pertsona erakundearen erdigunean

Ikastaro hau aukera paregabea da jatetxeen eta gastronomiaren testuinguruan lidergo-trebetasunak hobetu eta eguneratu nahi dituztenentzako. Programan zehar, parte-hartzaileek sakon aztertuko dute industria honetako lantaldeen kudeaketa, hainbat gai landuz, hala nola talentua hautatzea eta atxikitzea eta lidergo-estrategia eraginkorrak ezartzea. Helburua da ikasleei lidergoaren ulermen integrala eskaintzea, gastronomiaren sektorean paradigma berriak mantendu, desafiatu eta sortu ditzaten ahalbideratuz.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Online formatua
  • Eskola-aldia: 2024ko urriak 7 – 2024ko abenduak 3
  • Ordutegia: 17:00etatik 20:30era (CEST ordutegia)
  • 20 plaza
  • Basque Culinary Centerreko Gastronomia Zientzien Fakultateko titulazioa
  • Informazio gehiago jasotzeko eta kontsultak egiteko: cursos@bculinary.com

PROGRAMAREN HELBURUAK

  • Lider gastronomikoei haien erakundeetan aldaketa kulturala bideratzeko eta zuzentzeko gaitasun garaikideak ematea.
  • Pertsonen kudeaketa aurreraturako beharrezko tresnak ematea
  • Lantaldea bikaintasunerantz bideratzeko beharrezko trebetasunak eskuratzea

IRTEERA PROFESIONALAK

Badakigu aukera profesionalak ezberdinak izan daitezkeela, ikasleen kokaleku geografikoaren eta norbanakoen lehentasunen arabera; hala ere, programa honekin, parte-hartzaileek ondorengo lanpostuetan eta arloetan izan ditzakete karguak eta eginkizunak bete:

  • Giza-baliabideen kudeaketako eginkizunak jatetxeetan, hoteletan eta gastronomiarekin lotutako enpresetan.
  • Zuzendaritzako postuak, ingurune gastronomikoetan lantaldeen eraginkortasuna eta produktibitatea gainbegiratzen.
  • Sukaldaritza-kudeaketako Aholkulariak. Graduatuek kudeaketako aholkularitza-zerbitzuak eskain ditzakete jatetxe-arloko industrian, lantaldeen lidergorako estrategiei eta negozio gastronomikoetan prozesuen hobekuntzari buruzko aholkularitza emanez.
  • Gastronomiaren arloko Hezitzaileak. Haien ezagupenak partekatu nahi duten pertsonak hezitzaile edo irakasle izan daitezke sukaldaritza-erakundeetan edo gastronomiako eskoletan, jatetxe-arloko testuinguruan lantaldeen lidergoko eta kudeaketako teknika aurreratuak irakatsiz.
  • Gastronomiaren Industriako Ekintzaileak. Gastronomiaren arloan ekiteko interesa duten graduatuek pertsonen kudeaketan dituzten trebetasunak aplika ditzakete, industrian haien negozio propioak ezartzeko eta zuzentzeko, lantaldeen eraginkortasunaren eta talentuaren kudeaketaren ikuspegitik.

IKUSTEA KONTATZEA BAINO HOBE DA!

Zorteko izan ginen, eta mahai-inguru bat izan genuen, non profesionalek pertsonen eta lantaldeen kudeaketaren inguruan eztabaidatu zuten, jatetxe-arloko gure industrian funtsezkoa den erronka baita. Solasaldi hartan, gure ikastaroan funtsezkoak izango diren eta adituei haien ikuspegi zolia entzutera gonbidatzen gaituzten funtsezko gaiak jorratu genituen.

 

NAZIOARTEKO IKASLEA ZARA? (zabaldu eta informatu zein bisa behar duzun)

3 hilabete baino gutxiagoko ikastaro batean matrikulatutako ikasleek, gehienetan, ez dute bisarik kudeatu behar. Kontsultatu hemen herritarrek bisatua kudeatu behar duten edo ez duten herrialdeen zerrenda (jaitsi I. eranskinera arte informazioa aurkitzeko).

Nazionalitateagatik bisa behar bada, C motako bisa (Schengen) eskatu beharko da Espainian sartu ahal izateko.

Nazioarteko ikasleek ikastaroan matrikulatuta daudela egiaztatzen duten agiri ofizialekin eta kontratatutako aseguru medikoaren frogagiriarekin bidaiatu beharko dute. Aseguru horrek estaldura emango die Espainian dauden bitartean.

 

 

 

Ondorengo profilak dituzten pertsonei zuzenduta dago programa:

  • Jatetxe-arloko negozioen kudeatzaileak edo arduradunak
  • Jatetxeen sektorean espezializatu nahi duten Giza-baliabidetako profesionalak
  • Jatetxe-arloko operazioetako arduradunak edo zuzendariak
  • Jatetxe-arloko zonako arduradunak edo zuzendariak
  • Psikologian, lan-harremanetan edo Gastronomian graduatuak

Ikastaro hau jatetxeen sektoreko esperientzia profesionalaz baliatzen da. Hautagaiek esperientzia hori izan dezaten gomendatzen da, ikastaroari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Ez duzu zure profila islatuta ikusi goiko puntuetan eta ikastaroa interesatzen zaizu? Ez izan zalantzarik, eta jar zaitez gurekin harremanetan, ikastaroa koordinatzen duen lantaldeak zure prestakuntza eta esperientzia baloratuko ditu, eta emango dizugu erantzuna.

PRESTAKUNTZA-PROGRAMA

1. Modulua: Gastronomiaren munduan talentua erakartzea

  • Testuingurua: Talentua erakartzeko estrategia batek duen garrantzia txandakatzea murrizteko eta atxikipena hobetzeko.
  • Talentua Erakartzeko Plana: Erakartzeaz gain, talentuak epe luzera begira jarrai dezan sustatuko duen plan bat garatzea.
  • Talentua Erakartzeko Teknikak: Talentuak erakartzeko eta haiek interesatuta mantentzeko metodo berritzaile eta eraginkorrak.
  • Langileak Erakartzeko Marketin-estrategiak: Marketina erabiltzea, irudi erakargarri eta atxikitzaile bat sortzeko.
  • Employer Branding: Onenak erakarri eta atxikiko dituen marka enplegatzaile bat eraikitzea.
  • Antolaketa-kultura sortzea: Talentua baloratu eta atxikiko duen kultura bat sustatzea.

2. Modulua: Profil gastronomikoak errekrutatzea eta hautatzea

  • Beharren plangintza: Gaur egungo beharrak asetzeaz gain, leialtasuna sustatuko duten profilak identifikatzea.
  • Errekrutatzeko Berariazko Iturriak: Talentu gastronomiko konprometituak eta iraunkorrak aurkitzea.
  • Gaitasun-eredua: Atxikipenarekin bat datozen trebetasunak eta balioak dituzten hautagaiak aukeratzea.
  • Balioen araberako Ebaluazioa: Leialtasunari mesede egiten dioten balioak lehenestea.
  • Errekrutatzeko Prozesua: Hautagai leialak identifikatzeko teknikak txertatzea, Assessment Center kasu.
  • Kalibrazioa: Hazteko ahalmena duten eta epe luzean geldituko diren talentuak hautatzea.

3. Modulua: Langile berriei harrera egiteko plana

  • Harrera-plana: Lehendabiziko egunetik bertatik atxikipenera bideratutako integrazioa.
  • Harrera-plan On batek izan behar dituen Funtsezko Elementuak: Atxikipenerantz bideratutako misioarekin, ikuspegiarekin eta balioekin bat etortzea.
  • Eragite-modalitateak:
    • Leialtasuna sustatzeko eragite-estrategiak.
    • Enpresaren abantailak: Onurak eta hazteko aukerak nabarmentzea, talentua gera dadin sustatzeko.
  • Harrera Plana diseinatzea: Hasieratik atxikipena sustatuko duten planak sortzea.

4. Modulua: Plantilen planifikazioa eta kudeaketa

  • Plantilen Planifikazioa Gastronomiaren Negozioan: Langileen egonkortasunera eta epe luzera begirako hazkundera bideratzea.
  • Planifikazioan Eragina duten Faktoreak: Talentuaren atxikipenean inpaktua duten alderdiak kontuan hartzea.
    • Plantilen plangintza
    • Egungo egoeraren ebaluazioa
    • Analisia eta interpretazioa
    • Etorkizuneko beharrak hautematea
  • Plantilak Planifikatzeko tresnak: Produktibitatea eta langileen gogobetetasuna maximizatzea.

 

5. Modulua: Garapenaren zirkulua

  • Autoebaluazioa eta jardunaren ebaluazioa
  • Kalibrazioa
  • Jarduna ebaluatzeko komunikazioa
  • Banakako garapen-plana
  • Development center
  • Garapen-plana berrikustea eta eguneratzea

6. Modulua: Leialtasuna lortzea

  • Lantaldearen rolak: Norbanakoen beharrak ulertzea eta asetzea, atxikipena hobetzeko.
  • Denboraren Kudeaketa eta Konpentsazio Plana: Gogobetetasuna eta leialtasuna sustatuko dituzten estrategiak.
  • Motibazioa eta Laneko Giroa: Lan-ingurune positiboa eta atxikitzailea sortzea.
  • Etengabeko Komunikazioa: Elkarrizketa ireki bat mantentzea, leialtasuna indartzeko.

7. Modulua: Offboarding - Irteteko plana

  • Offboardingaren kudeaketa: Irteerak atxikipen-estrategiak hobetzeko aukera bihurtzea.
  • Komunikazioa eta Irteerako Elkarrizketak: Feedcacka lortzea, etorkizunean atxikipena hobetzeko.
  • Irteera Planifikatzea: Trantsizioak leunak izan daitezen ziurtatzea, egungo eta etorkizuneko langileek irudi positiboa izaten jarrai dezaten.

Ikastaro amaierako lana

Programa osatzeko, ikastaro amaierako lan bat egin beharko dute ikasleek; ikasle bakoitzak bere errealitatera aplikatu ahal izango den epe labur eta ertainerako ekintza-plan prestatu beharko du.

  • Eskola-aldia:  2024ko urriak 7 – 2024ko abenduak 3
  • Plataformara sarrera (0 modulua): eskola-aldiaren hasieran, ikastaroaren metodologia eta ikaskuntza-plataforma ezagutu beharko du ikasleak
  • Ikasgela birtuala noiz itxiko den: 2025eko urtarrila
  • Zuzeneko eskolak astean: Astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 20:30era (CEST ordutegia)
  • Amaierako lanaren defentsa: 2024ko abenduak 3

Learning by doing metodologia erabiltzen da programarako; metodologia horren oinarrian dagoen ideia da ikasteko modurik onena esperientzia praktikoa eta zuzeneko ekintza erabiltzea dela. Teorian eta irakaspen pasiboan soilik oinarritu beharrean, ikasleek ezagupenak eta trebetasunak jarduera praktikoetan eta benetako proiektuetan modu aktiboan parte hartuta eurengana ditzaten sustatzen du metodologia honek. 

Jarraian, metodologiaren osagai nagusiak xehatzen dira:

  • Saio online-ak: prestakuntza teorikora  eta trebetasun praktikoak garatzera bideratuta daude. Ikaskuntza-prozesuan, sektoreko hainbat adituk hartuko du parte, eta haien esperientzia pertsonalak kontatuko dituzte –porroteko zein arrakastazko esperientziak–, ikasleen trebetasun teoriko eta praktikoak sustatzeko ingurune errealetan.
  • Ikastaro amaierako proiektua: Amaierako proiektu bat landuko dute ikasleek tutore aditu baten orientazioarekin; kasu praktiko bat jorratu beharko dute proiektu horretan, industria gastronomikoari aplikatutako talentuaren kudeaketaren arloan. Proiektu horrek ikastaroan eskuratu dituzten ezagupenak eta trebetasunak modu integralean praktikan jartzeko aukera emango die ikasleei.
  • Inspirazio-saioak: Behin aurrez aurreko prestakuntza-saioak amaitu ondoren, eta proiektuaren garapenak irauten duen bitartean, inspirazio-saioak programatuko dira. Saio horietan, gastronomiaren sektoreko adituek haien bizipenak, ezagupenak eta abileziak partekatzen jarraituko dute, ikasleen pentsamolde kritikoa estimulatzen jarraitzeko.
  • Ezagupenak aktibatzeko lanak: Aukerako irakurketa eta jarduera sorta zabal batek osatzen du saio bakoitza. Helburua da ezagupenak barneratzea, ikasleek ingurune errealak simulatzen dituzten askotariko testuinguruetan aplikatu ahal dezaten ikasitakoa. Programa honek, trebetasunak bilatu baino, kontzeptuen norbere interpretazioa sustatu nahi du; era horretan, ikasle bakoitzak lider izateari buruzko bere ikuspegia eraikiko du.

Ikas ezazu Industriako Esperientziadun Adituengandik! 

Dagokien esparruan ibilbide luzea duten profesionalengandik ikasteko aukera izango dute ikasleek, haien eragin akademiko, intelektual eta sozialagatik, zein egin dituzten ekarpen txundigarriengatik ezagunak diren profesionalengandik. Gastronomiaren arloan espezializatutako ezagupenak dituzten sukaldaritzako esperientzia handiko adituz osatutako irakasle-taldea du programak.

 

Pablo Hernández Gutiérrez

IKASTAROAREN KOORDINATZAILEA ETA TUTOREA

Talentuaren kudeaketako eta lantaldeen garapeneko irakaslea, ostalaritzaren eta hotelen sektoreetan 10 urte baino gehiagoko esperientzia duena. Talenturik onena identifikatzera, erakartzera eta atxikitzera bideratzen du bere lana, bai eta lidergoa eta kolaboratzaileen hazkunde profesionala sustatzera ere.

Gaur egun, Irakasle Elkartua da Basque Culinary Centerren, bai eta hainbat unibertsitate publiko eta pribatutan ere; ezagupenak ematen ditu eta talentuaren eta giza-baliabideen kudeaketaren esparruko esperientzia baliagarriak partekatzen ditu ikasleekin.

Aurrez, Castilla Termal Hoteles kateko Giza Baliabideen eta Talentuaren Zuzendari Korporatiboa izan zen. Postu hartan, talentuaren kudeaketako, prestakuntzako eta langileen garapeneko ekimenak zuzendu zituen, horrela hotel-taldearen hazkundeari eta arrakastari lagunduz.

Gainera, VIPS Taldeko Operazioetako eta Giza Baliabideetako Eskualde arduraduna izan zen, eta Líderes programa pilotuaren zati bat osatu zuen. Programa horren helburua zen erakundearen barruan lider izan zitezkeenak identifikatzea eta trebatzea, lan-giro kolaboratiboa sor dadin eta lidergoko trebetasunak gara daitezen sustatuz.

Hori baino lehen, rol garrantzitsua bete zuen Cafestore katean; Operazio eta Giza Baliabideetako Arduraduna izan zen sei urtez, merkatu eta kolektibitate berrietarako. Bere agintaldian, funtsezko papera jokatu zuen kateko hainbat kontzepturen irekieran, ezarpenean eta garapenean, ospitaleetatik jatetxe-frankizia modernoetaraino.

Inspirazio-saioak izango dituzu, pertsonen eta lantaldeen kudeaketan adituak diren profesionalekin, hala nola: 

Sandra Sanz

Sandrak 20 urteko esperientzia du jatetxeen sektoreko Alsea talde liderraren Jatetxeen Operazio Antolatuetan. Operazioen eta Berrikuntzaren arloko Executive Masterra du ESADE Business & Law School erakundean, Jatetxeen Zuzendaritzari eta Kudeaketari buruzko Masterra, eta Giza Baliabideetan Goi-mailako Teknikaria da San Pablo CEU Unibertsitatean.

Gaur egun, hainbat jatetxetako operazioen eta lantaldeen kudeaketaren arduraduna da Sandra.  Gainera, hezitzaile lan egiten du, eta Alseako operazio-hobekuntzako hainbat proiekturen definizioa eta ezarpena zuzendu du. Aldi berean, bere esperientzia eta ezagutza eskaintzen ditu ESADEn, aholkulari solidario gisa.

Juan Apresa

Aditua talentuaren kudeaketan eta eraldaketa kulturalean. Psikologian lizentziaduna da, Giza Baliabideen zuzendaritzan eta kudeaketan Masterra du, eta gradua Customer Centricity estrategian. Gaur egun, Talentuaren Kudeaketako eta Erakundeen Garapeneko Zuzendaria da Palladium Hotel Group taldean, eta hizlari gisa kolaboratzen du Estatuko zein nazioarteko hainbat hezkuntza-erakunderekin.

Bere ibilbide profesionalean, hezitzaile, edukien garatzaile, Aholkulari eta errendimendu handiko lantaldeen dinamizatzaile lan egin du. Erakundeetan eraldaketa kulturala bideratzen eta metodologia arinen erabileran espezializatuta dago, eta talentua negozioaren elementu bereizle gisa garatzea da bere pasioa.

Norbert Monfort

Psikologian lizentziaduna da Bellaterrako Unibertsitate Autonomoan, Giza Baliabideen inguruko masterra egin zuen Hegoaldeko Karolinako Unibertsitatean, eta Erakundeen Garapenean masterra, Israelgo GR Institutuan. Gaur egun, irakasle dihardu ESADEko Pertsonen eta Antolaketaren Zuzendaritzako Departamentuaren Executive Education programan. Y-Consulting Cookie Box aholkularitza-enpresaren sortzaileetako bat Bazkide-Zuzendari ohia da, baita Monfort AMBIENT MANAGEMENT Erakundeen Garapenerako eta Berrikuntzarako Aholkularitza-enpresaren sortzailea ere. Hainbat proiektu solidariotan hartzen du parte Indian, Aldaketaren Kudeaketako Aditu gisa.

Norbert managementeko gaietan espezialista da, hala nola lidergoa, aldaketaren kudeaketa eta Pertsonen zuzendaritza. Bi liburu idatzi ditu; “Próxima Parada” aldaketaren kudeaketari buruzko liburu disruptiboa managementaren munduan; eta “Fosforescencia”, eraginaren kudeaketari buruzko nobela. 

1.990 €koa da ikastaroaren guztizko prezioa, eta honela ordaindu beharko da:

  • 150 €, hautagaitza aurkezterakoan
  •  Zenbatekoaren % 40, 736 €, zure plaza baieztatzen dizugunean 
  •  Zenbatekoaren gainerakoa, 1.104 €, programa hasi baino 2 aste lehenago.

Prezioan sartzen dira:

  •  Material akademikoa.
  •  Prestakuntza-programan sartzen diren mintegiak eta masterclassak.
  •  Titulua/diploma ematea eta bidaltzea.
  •  Basque Culinary Center-eko egresatuentzako Bculinary Alumni zerbitzuan alta ematea.

Dirua itzultzeari eta ikastaroa ezeztatzeari buruzko politika:

Kontsultatu itzulketei eta ezeztapenei buruzko informazio xehatua.

 

Ikastaroaren hurrengo edizioan parte hartzeko urrats hauek egin behar dira:

  1. Izena ematea eta inskripzio-tasaren 150 €ordaintzea.
  2. Bidali honako dokumentazio hau admisiones@bculinary.com helbidera:
  • Curriculum vitaea
  • Txartelaren neurriko argazkia
  • NAN edo pasaportearen fotokopia
  • Motibazio-gutuna
  • Egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa (espedientea, diploma edo ziurtagiria)
 
Periodo lectivo: por confirmar
Modalidad: online de por confirmar
20 plazas
1.990 €
Basque Culinary Center
Catalogo

GESTIÓN DE PERSONAS Y EQUIPOS EN RESTAURACIÓN IKASTAROA egitea interesatzen zaizu?

Zure datuak eman Ikastaroaren buruzko informazio osoa izateko
Bidali
Desarrollado por: GureMedia