Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Berrikuntza sukaldaritzan, metodologia zientifikoarekin

LEHENENGO EDIZIOA: 2025ko AZAROA

EMAN IZENA HEMEN

Berritu metodo batekin, saihestu entsegua-akatsa

Sukaldaritza unibertsala da. Denok jaten dugu. Trebantzia hori abantaila garrantzitsua da sukaldaritza zientziaren arloarekin fusionatzeko. Kozinatzen baduzu, nolabait, zientzia egiten ari zara.  Denborarekin, gero eta gehiago elkartu dira elikagaien zientzia eta sukaldaritza-arteak. Diziplinen arteko lankidetzaz, sinergiez eta interaktibitatez betetako espazio bat sortu du horrek. Eta hurbilketa horrek jaten dugunaren inguruan dugun ulermena aberasteaz gain, sukaldaritzan berrikuntzarako bide berriak ere irekitzen ditu.

Sukaldaritzan Metodologia Zientifikoarekin Berritzeko Ikastaroak sukaldaritzan berritzeko metodologia zientifikoa nola aplikatu ikasteko oinarriak eskaintzen dizkizu. Egituratutako eta baliozkotutako ikuspegi batekin sortzen ikasiko duzu. Ulertuko duzu funtsa ez dela zientzia tradizionala soilik, baizik eta hura nola erabili sukaldean dituzun trebetasunak eraginkortasunez ulertzeko eta hobetzeko tresna gisa.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Aurrez aurreko formatua, Basque Culinary Centerren 
  • Eskola-aldia: 2024ko azaroak 4- 2024ko azaroak 29
  • Iraupena: 4 aste 
  • Ordutegia: zehazteke dago
  • 18 plaza
  • Basque Culinary Centerreko Gastronomia Zientzien Fakultateko titulazioa
  • Informazio gehiago jasotzeko eta kontsultak egiteko: cursos@bculinary.com

 

PROGRAMAREN HELBURUAK

Ikastaroaren helburu orokorra da sukaldaritzan sormenean eta berrikuntzan aplikatutako prozesu zientifikoaren oinarriak ezagutzea. Horrez gain, ondorengo helburuak ere izango ditu programak:

  • Ikasleei etorkizuneko garapen-prozesuetan aplikatu ahal izango duten metodologia zientifiko bat ezagutzeko aukera ematea
  • Elikagaien osagarriei buruzko oinarrizko funtsak ematea, eta osagai horiek elikagaien formulazioan nola eragiten duten azaltzea
  • Trebetasun organoleptikoak garatzea, platerak eta produktuak garatzerakoan zaporeei eta testurei buruz duten ezagutza txerta dezaten, berariazko helburuekin, kontsumitzaileentzako nutritiboak eta erakargarriak izan daitezen
  • Informazio zientifikoa bilatzen eta erabiltzen ikastea, horretarako bilatzaileak, atariak eta informazio-baliabide ezberdinak ezagututa
  • Hipotesiak eta laneko helburuak planteatzea, eta plan esperimental bat diseinatzea, hainbat tresna metodologiko erabilita
  • Sukaldaritzako eta elikadurako garapenei aplikatutako esperimentuak egitea, edozein sukalde profesionaletan egin daitezkeenak
  • Planteatutako hipotesia baliozkotzea, datuen tratamenduaren eta horien inguruko dagokion interpretazioaren eta eztabaidaren bitartez
  • Idatzizko ahozko komunikazioko oinarrizko baliabideetan trebatzea modu zientifikoan, berrikuntza-prozesu baten ondoren

APLIKAZIO PROFESIONALAK

Badakigu aukera profesionalak ezberdinak izan daitezkeela, ikasleen kokaleku geografikoaren eta norbanakoen lehentasunen arabera; hala ere, Ikastaro honekin, parte-hartzaileek ondorengo lanpostuetan eta arloetan izan ditzakete karguak eta eginkizunak bete:

Aplikazio-esparru orokorrak:

  • Gastronomiaren arloko I+Geko sailak (jatetxeak, lantegiak, unibertsitateak, sukalde nagusiak, zentro teknologikoak, etab.)
  • Elikagaien industriako enpresetarako, V. Gamarako, kolektibitateetako eta ekintzailetza propioetarako produktu-garapena.

Areagotu zure profilaren gaitasunak, eta bihur zaitez Chef Ikertzaile. Produktuen garapenean, plateren garapenean eta beste arlo batzuetan ikerkuntzako tresna metodologikoak erabiliz.  Hauexek dira aplikazio-eremu batzuk:

  • Lantegiak, industria eta sukalde nagusiak
  • Horeca kanalera bideratutako produktuen industriak
  • I+G (Jatetxeak eta enpresak batez ere)
  • Sukaldea
  • Kalitate departamentuak
  • Sukalde nagusiak
  • V. Gama
  • Kolektibitateak
  • Ekintzailetza propioak

 

NAZIOARTEKO IKASLEA ZARA? 

Sei hilabete baino gutxiagoko prestakuntza bat egiteko, ez duzu turista-bisa kudeatu beharrik, baina baliteke, zure jatorrizko herrialdearen arabera, C MOTAKO BISA (Schengen) edo Turista-bisa kudeatu beharra Espainian sartzeko.

Kontsultatu hemen turista-bisa kudeatu beharra duzun (ikusi I. eranskina).

Ikastaroan plaza erreserbatu ondoren kudea dezakezu izapide hau.

 

NORI ZUZENDUTA DAGO

Chef, Sukaldari eta Pastrychefei zuzenduta dago Espezializazioko Ikastaro hau. Ondorengo profilei, besteak beste:

  • Haien sukaldeetan jardunbide zientifikoak ezarri nahi dituzten Sukaldari, Pastry Chef eta Chef Korporatibo independenteei eta hoteletakoei
  • Plater eta sukaldaritza-teknika berriak sortzera bideratuta lan egiten duten I+Geko eta probaketetako sukaldariei, baita produktu-garapenean diharduten chefei ere.

Ez duzu zure burua profil hauetan islatuta ikusi eta ikastaroa interesatzen zaizu? Ez izan zalantzarik, eta jar zaitez gurekin harremanetan (cursos@bculinary.com), ikastaroa koordinatzen duen lantaldeak zure prestakuntza eta esperientzia baloratuko ditu, eta emango dizugu zure profilaren egokitasunari buruzko erantzuna.

 

PRESTAKUNTZA-PROGRAMA

1. Modulua: Zientzia eta sukaldaritza gaur egun

Zientzia sukaldera eramatea. Eta alderantziz.

  • Zientziaren eta sukaldaritzaren arteko sinergiak
  • Arrakasta izan duten kasuak

2. Modulua: Ikerkuntzarako iturriak eta baliabideak

Informazioa bilatzen eta baztertzen eta haren erabilgarritasuna baloratzen ikastea. Bilaketa-irizpide egokiak ezartzea, eta ezagutzaren hierarkia eta egiazkotasuna ulertzea. 

  • Ikerkuntzarako iturrien garrantzia
  • Datu-iturri motak
  • Bilaketa bibliografikoak
  • Aipuak eta erreferentziak
  • Idazketa zientifikoa

3. Modulua: Sukaldaritzari aplikatutako fisika-kimika 

Sukaldaritza-prozesuen atzean, erreakzio eta elementu fisiko-kimikoak daude.

  • Elikadura-osagaiak eta horien funtzionalitateak
  • Karbohidratoak, proteinak eta lipidoak

4. Modulua: Sormena eta Berrikuntza

Zer tresna erabiltzen duzu sormena sustatzeko, eta zein dira berrikuntzarako jarraitu beharreko prozesuak?

  • Berrikuntza-prozesuak
  • Sormenerako tresnak

5. Modulua: Sukaldaritzako esperimentuen diseinua

Nola diseinatu eta gauzatu esperimentuak: Sormen-ideiak metodologia zientifikoa erabilita lantzea

  • Prozesu zientifikoaren etapak
  • Laneko hipotesia
  • Plangintza eta diseinu esperimentala
  • Datuen tratamendua

6. Modulua: Elikaduran dituen aplikazioak

Berrikuntza sukaldaritzako aplikazioetan eta horien bitartez bistaratzea.

  • Elikagaien testurak
  • Hartzidurak
  • Beste formulazio batzuk

7. Modulua:  Ikastaro amaierako proiektua

  • Hipotesi bat planteatzea eta norbere diseinu esperimentala egitea.
  • Eskola-aldia: 2024ko azaroak 4 - 2024ko azaroak 29

Learning by doing metodologia erabiltzen da ikastarorako; metodologia horren oinarrian dagoen ideia da ikasteko modurik onena esperientzia praktikoa eta zuzeneko ekintza erabiltzea dela. Ikuspegi honek ikasleek ezagupenak eta trebetasunak sukaldean eta esperimentazioko espazioetan parte hartuta eurenganatu ditzaten bultzatzen du, metodo zientifikoa ingurune errealetako erronkei aplikatuz.  Funtsean: plater berritzaileak prestatzeko, gauzak pentsamolde zientifiko batekin ikustea, pentsatzea eta horren arabera jardutea.

Honako hauek dira programa honen ikaskuntza-prozesuak eskaintzen dituen ezaugarrietako batzuk:

  • Saio Teoriko-Praktikoak:  teoria eta praktika uztartzen dira, metodo zientifikoa sukaldaritzan aplikatzera bideratuta
  • Ariketa eta Kasu Praktikoak: sukaldaritza-berrikuntzan eta arazoak esperimentazioaren bitartez konpontzean oinarritutako jarduerak
  • Sukaldaritza-berrikuntza eta esperimentazioko tailerrak: plateren diseinuari buruzko saio praktikoak eta esperimentazioa sukaldaritza-funtzionalitateekin
  • Ezagutza Aktibatzeko Jarduerak: sukaldean pentsamolde zientifikoa aplikatzea eta horren inguruan hausnartzea sustatzen duten ariketak eta irakurketak
  • Showcookingak: sukaldaritzako zuzeneko erakustaldiak, sukaldari adituen eskutik.
  • Dastaketak: platerak eta jakiak dastatzeko eta esperimentuen emaitzak sentsorialki analizatzeko
  • Ikaskuntza-bisita Sukalde Esperimentaletara: Learning Journey irteera bat ikastarorako esanguratsua eta garrantzitsua den espazio batera (lantegi pilotu bat, elikagai-industria, sukaldaritza-laborategiak edo ikerkuntzako sukaldeak)

Ikas ezazu Industriako Adituen eta diziplina arteko Irakasle Talde baten eskutik!

Dagokien esparruan ibilbide luzea duten profesionalengandik ikasteko aukera izango dute ikasleek, haien eragin akademiko, intelektual eta sozialagatik, zein egin dituzten ekarpen txundigarriengatik ezagunak diren profesionalengandik. Programa honek edizio bakoitzaren arabera alda daitekeen irakasle-multzo bat du, Sukaldaritzaren eta Zientzia Gastronomikoen arloetan esperientzia handia duten adituz osatuta dagoena.

 

Laura PérezAbad

Ikastaroaren koordinatzailea

 

Elikagaien industrian duen esperientzia eta ibilbide akademiko nabarmena konbinatzen ditu Laurak. Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziaduna da Zaragozako Unibertsitatean, eta Nekazaritzako Kimikan egin zuen doktoretza Madrilgo Unibertsitate Autonomoan; arrautza eta esnearekiko elikadura-alergiak aztertu zituen bereziki CSICen egin zuen egonaldian. Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Graduko Elikagaien Garapen eta Teknologia espezializazioko irakasle koordinatzailea da, baita BCC Innovationeko ikertzailea ere; arlo horretan, elikagaien inguruko zientziak eta teknologiak gastronomian txertatzearen inguruan oinarritzen da bere lana, horrela produktu berriak eta elikadura-katean soluzio berritzaileak garatzeko.

 

Honako hauek dira programaren ohiko kolaboratzaileetako batzuk:

Haien aniztasunagatik nabarmentzen diren profesionalak, programa akademikoki aberasten laguntzen dutenak. Espezializazio-espektro zabala hartzen dute:

  • Jatetxeetako I+Geko sukaldariak: jatetxe-inguruneen barruan ikerkuntza- eta garapen-ikuspegi sakona duten profesionalak
  • Ekoizpeneko Zuzendaritzako chefak: exigentzia handiko inguruneetan sukaldeko lantaldeak zuzentzeaz eta ekoizpen gastronomikoa ikuskatzeaz arduratzen diren profesionalak
  • Industriako sukaldariak: haien esperientzia eta ezagupenak elikagaien industrian aplikatzen dituzten profesionalak, elikadura-produktuen diseinuan eta garapenean lan eginez
  • Elikagaien teknologoak, bibliotekonomian adituak eta beste

3.070 €koa da ikastaroaren kostu osoa, eta honela ordaindu beharko da:

  • 150 € hautagaitza aurkezterakoan (kopuru hori osorik itzuliko zaio hautagaiari, ikastarorako onartua ez bada).
  • Zenbatekoaren % 40, hau da, 1.168 €, hautagaiari onartua izan dela baieztatzen zaionean, plaza erreserbatzeko kontzeptu gisa.
  • Zenbatekoaren gainerakoa, 1.752 €, programa hasi baino 2 aste lehenago.

Ikastaroaren prezioaren barruan sartzen dira:

  • Material akademikoa.
  • Learning Journey irteera (garraioa, bisiten kudeaketa)
  • Prestakuntza-programan sartzen diren mintegiak eta masterclassak
  • Fakultateko Liburutegiaren 5.000 erreferentzia baino gehiagotarako sarbidea.
  • Titulua/diploma ematea eta bidaltzea.
  • Basque Culinary Centerreko egresatuentzako Bculinary Alumni zerbitzuan alta ematea.

Banku-finantzaketako aukerak:

Ikastaroa finantzatzeko hitzarmenak ditugu banketxe hauekin: Banco Sabadell, Caixa Bank eta Caja Rural. Eskatu informazio gehiago cursos@bculinary.com helbide elektronikora idatzita.

*Eskaintza hauek Espainian bizi direnentzako baliagarriak dira. Kontsultatu hautagaiaren jatorrizko herrialdean zure konfiantzazko erakundeekin finantzatzeko aukerak. 

Dirua itzultzeari eta ikastaroa ezeztatzeari buruzko politika:

Kontsultatu itzulketen politikari buruzko informazio xehatua.

Kolaborazioa Fakultateko departamentuetan:

Kolaborazio kopuru mugatu bat egin ahal izango duzu Fakultateko departamentu ezberdinetan, prestakuntzarekin bateragarriak direnak eta ikasturte akademikoan zehar Fakultateko ikasleek soilik  sarbidea duten BCC Students aplikazioan argitaratuko direnak. Kolaborazio horiek matrikularen kostuari aurre egiteko laguntza ekonomikoa dira, hainbat arlotan gaitasun profesionalak garatzeko aukera bat izateaz gain.

 

Helburu bikoitza du Basque Culinary Center-en onarpen-sistemak:

  • Izangaiek ikasketa-plan berritzaile eta zorrotz bat arrakastaz gainditzeko beharrezko maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak dituztela ziurtatzea.
  • Masterrak izangaien prestakuntza-beharrei eta -kezkei erantzuten diela egiaztatzea.

ONARPEN-PROZESUA

 

  1. Online izen-ematea egitea, eta inskripzio-tasa ordaintzea.
  2. admisiones@bculinary.com helbide elektronikora ondorengo dokumentazioa bidaltzea:
    • Curriculum Vitae-a
    • Karnet tamainako argazki bat
    • NANaren edo pasaportearen argazkia
    • Motibazio-gutuna
    • Aukerazkoa: egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa (espedientea, diploma edo ziurtagiria)
  3. Onarpen-batzordeak aurkeztutako hautagaien agiriak baloratuko ditu, prestakuntzari eta/edo esperientziari dagozkien gutxieneko eskakizunak betetzen diren egiaztatzeko.  Profila ikastaroa egiteko egokia baldin bada, online bidez elkarrizketa bat egiteko hitzordua jarriko zaio hautagaiari, eta ikastaroan plaza erreserbatzeko jarraitu beharreko urratsen berri emango zaio. Onartua izan ez bada, erabakiaren arrazoiak azalduko zaizkio, eta inskripzio-tasa itzuliko zaio.
  4. Nazioarteko ikasleen kasuan:
    • 3 hilabetez azpiko guztizko iraupena duen prestakuntza-programa bat egiteko, kasu gehienetan ez da bisa behar izaten. Nazionalitateagatik (kontsultatu herrialdeen zerrenda) bisa beharrezkoa bada, C motako bisa eskatu beharko da Espainian sartu ahal izateko. Iraupen laburreko prestakuntza-ekintza hauetarako, ikastaroan matrikulatuta dagoela egiaztatzen duen dokumentazioarekin eta Espainian dagoen bitartean estaldura emango dion mediku-aseguruaren frogagiriarekin bidaiatu beharko du ikasleak.

Basque Culinary Centerrek bisa kudeatzeko beharrezkoa den ondorengo dokumentazio akademikoa emango die ikasleei:

  • Matrikularen ziurtagiria, Basque Culinary Centerrek sinatuta eta zigilatuta
  • Prestakuntza-programa eta Egutegia, Basque Culinary Centerrek zigilatuta

 

Catalogo

BERRIKUNTZA SUKALDARITZAN, METODOLOGIA ZIENTIFIKOAREKIN IKASTAROA egitea interesatzen zaizu?

Zure datuak eman Ikastaroaren buruzko informazio osoa izateko
Bidali
Desarrollado por: GureMedia