Jabetu koktelgintza modernoaz eta koktelgintzan aplikatutako abangoardiako sukaldaritzako azken teknikez
Unibertsitate-titulu hori gaur egungo tabernari bihurtzeko ikastaro osoa eta osatua da.
2 hilabeteko programa trinkoa: ikasteko bisitak, erreferentziako tabernariekin egindako master class-ak, ikastaro bukaerako proiektua tutoretzapean eta praktikak enpresetan.
Mondragon Unibertsitatearen eta Basque Culinary Center Gastronomia Zientzia Fakultateko titulu propioa.
Ostalaritzako, gastronomiako eta beste diziplina batzuetako tituludunak, koktelgintzan espezializatu nahi dutenak, bai eta berritzeko eta gehiago ikasteko interesa duten sektoreko profesionalak (tabernariak, aretoko langileak...) ere.
• Barraren, bezeroarekiko arretaren eta talde-kudeaketaren eta -motibazioaren inguruko funtsezko ezagutzak ikastea.
• Barrari lotutako produktu nagusiak sakon ezagutzea: alkoholik ohikoenak (pattarrak, likoreak eta hartzituak), ardoa eta kafea. Besteak beste, lehengaiak, ekoizpen-eremu nagusiak, prestatzeko sistemak, ezaugarriak, deribatuak eta zerbitzua.
• Koktelgintzako ohiko eta abangoardiako teknikez jabetzea.
• Egile-koktelak eta elaborazio propioak (alkoholak, bitterrak eta abar) prestatzeko sormena eta zentzumen-trebeziak garatzea.
• Sukaldaritza-aukerak ezagutu eta koktelgintzan aplikatzea, bai gozogintzan bai uztarketa gazietan.
• Ekoizpen-prozesuak (plangintza, hornikuntza, kostuak...) zehaztu eta aztertzea, zerbitzu motaren arabera, negozio motaren arabera eta bezeroen aurreikuspenen arabera (ekitaldi handiak, bezeroaren aurreko showak, serieko koktelak...).
IRTENBIDE PROFESIONALAK:
Berme osoz har dezake tabernari eta barra-buru kargua, besteak beste.
Beste irtenbide batzuk: koktelgintza-eskaintzaren aholkularitza, marketarako “brand ambassador” eta produktu berrien garapena.
Ikuspegi globala emango dizun ikasketa-plana, koktelgintzako alderdi teknikoez jabetu eta establezimendu horietako negozioa eta bezeroak ulertzeko. Programa ikusi
ESKOLA ALDIA: urritik abendura
ORDUTEGIA: astelehenetik ostegunera, 15:15etatik 20:15etara.
IKASLE KOPURUA: 18
IZEN EMATEA: 2023ko maiatzan irekiko da
• Oso praktikoa: showcookingak, showak, alkohol-dastatzeak, frutak, koktel-ontziarekin jardutea, nahasketak, lantegi praktikoak eta sorkuntza-saioak.
• Master class-ak erreferentziako tabernari gonbidatuekin.
• Ikasteko bisitak: Destilategi bat bisitatuko dugu, prestakuntza-moduluetan ikasitako alkohol askoren destilazio- eta prestaketa-prozesua bertatik bertara ikusteko. Ildo beretik, prestakuntza-edukiekin lotutako produkzio-zentroak ere bisitatuko ditugu.
• Proiektua: establezimendu baterako koktel-eskaintza sortzea. Koktelen fitxa teknikoa: produktua, zerbitzua, uztarketa eta kostuak. Tutoretzapeko proiektua.
Honako hauek izango dira irakasleak:
• Aditu Ikastaroren koordinatzailea eta irakasle titularra: Patxi Troitiño, Espainiako 2009ko txapelduna.
• Basque Culinary Centerreko sukaldaritzako, gozogintzako eta jangelako irakasleak.
• Zentzumen-azterketako eta sorkuntzako adituak.
• Adituak alkoholetan eta nahasketetan: enologoak, mixologoak, tabernariak, Brand ambassadorak eta abar.
• Adituak kostuetan, talde-kudeaketan eta bezeroarekiko arretan.
Koktelgintzako master class-a
Ikastaroan zehar, tabernari ospetsuek ikasleekin partekatuko dute koktelak prestatzen, txapelketetan, negozio-ereduaren sekretuetan eta abarretan duten ezagutza eta eskarmentua.
Ikasketa-programa sektoreko aditu talde batekin kontrastatu da. Honako hauek dira adituok:
• Javier de Las Muelas. Dry Martini, Bartzelona.
• Pepe Dioni. Europe IBAko lehendakariordea, Donostia.
• Marc Alvarez. Director fundador Drink´s Atelier.
• Carlos Moreno. Bar Manager Coctelería Catarsis,Grupo Larrumba, Madril.
• Javier Caballero. Liquid Experience, koktelgintza ebolutiboa.
• Juan Vals. Bar Manager El Niño Perdido Cocktail Bar.
Ikastaroan zehar, aditu horietako batzuek eta erreferentziako beste tabernari batzuek esperientzia, sorkuntza-metodoak eta arrakastaren gakoak partekatuko dituzte ikasleekin.
Programak 5.500 euroko prezioa izan du eta honela ordainduko da:
• 150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).
• Zenbatekoaren % 40, hau da, 2.140 euro, hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua erreserbatzeko.
• Gainerako zenbatekoa, 3.210 euro, programa hasi baino bi aste lehenago.
Prezioak honako hauek hartzen ditu:
• Material akademikoa
• Prestakuntzako bisitak
Basque Culinary Centerrek finantzaketa-baldintza bereziak hitzartu ditu hainbat finantza-erakunderekin.
Dirulaguntza jasotzeko aukera (zati bat edo osorik ordaintzeko) Fundación Tripartitaren bidez.
Fakultateko ikasleentzako informazio-bulegoan, ostatua eta partekatutako etxebizitzak aurkitzeko informazioa eta laguntza eskainiko zaie ikasleei.
Basque Culinary Centerrek ikasleak onartzeko sistema bat du; izan ere, gure ikasleek ikasketa plan berritzaile eta zorrotz bat arrakastaz gainditzeko ezinbestekoak diren gaitasun pertsonalak eta maila akademikoa badituztela ziurtatzea du xede.
Onartzeko Batzorde bat izango da onartutako hautagaiak aukeratzeaz arduratuko dena.
Ikastaroan sartzeko baldintzei edo prozesuari buruz inolako galderarik izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan admisiones@bculinary.com helbide elektronikoan.
Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.
Nabarmendu beharreko ezaugarriak:
MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).
Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.
Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.