HARTZIDURA
Izen-ematea ireki da. Plaza kopuru mugatua.
Ikastaro honetan, hartziduraren mundua ulertuko duzu, elaborazioak aztertzeko eta prozesuak aplikatzeko, beharren edo espero dituzun emaitzen arabera.
ESPLORATU HARTZIDURAREN BIDEZ APLIKAZIO GASTRONOMIKO AURRERATUENAK!
Ikastaro hau sektoreko profesionalei zuzenduta dago, hain zuzen ere, gehiago jakin, espezializatu eta hutsa, presio altuak eta baxuak aplikatuz beren buruak bereizi nahi dituztenei.
Komeni da sukaldeko postuetan lan-eskarmentua izatea.
Ikastaroko prestakuntza-programak alderdi hauek jorratzen ditu:
Hartziduraren tresnak, makinak eta prozedurak.
Alkoholikoak
Azetikoak
Penicillium
Aspergillus oryzae
Rhizopus oryzae
Hemolaktikoak
Kefir SCOBYa
Kombucha SCOBYa
Ore ama SCOBYa
Gainera, ikastaroan ikasleak ikasitakoa praktikan jarriko du askotariko jardueretan, eta teknikak aplikatuko ditu. Jatetxe bateko benetako menu batean aplikatzeko moduko elaborazio berritzaileak sormenez egiteko aukera bikaina.
Ezagutza sakonak eskuratuko dituzu, sukaldaritzako prozesu bakoitzean zer gertatzen den ulertu ahal izan dezazun eta hori egiazko mundura bihurtzeko.
• IKASTAROKO ORDUAK GUZTIRA: 2025/01/14 - 2025/02/17
• ASTEKO DEDIKAZIOA: 10 ordu
• ZUZENEKO SAIOAK: Ostegun arratsaldetan GMT Madrilgo ordutegian **
* Zero modulua behin bakarrik egiten da, ikastaroaren metodologia eta ikaskuntza-plataformaren ezaugarriak ikasteko.
Basque Culinary Centerren, learning by doing metodoan oinarrituta ikastearen alde egiten dugu; hortaz, ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko aukera izango duzu.
Programa eta edukiak guztiz diseinatuta daude online prestakuntzarako eta honako elementu didaktiko hauek dituzte:
Ikastaroen metodologiari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, jo Gehiago ezagutu/Metodologia
Eskarmentu eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek diseinatu dituzte ikastaro honen edukiak.
• Basque Culinary Centerreko sukaldaritza eta zientziaren arloko irakasleek zure ikaskuntza gidatuko dute.
• Ikastaroko tutore bat izango da zure esanetara, laguntzeko eta zure praktiken feedbacka emateko.
• Basque Culinary Centerreko irakasle gonbidatu adituek showcooking eta zuzeneko eskolak emango dituzte astero.
Onenekin ikasiko duzu!
Ikastaroak 480 € balio du; zenbateko hori izena online emateko orduan osorik ordaindu behar da.
Prezioaren barruan hau dago:
• Prestakuntza-ingurunean sartzea.
• Ikaskuntza-plataforma ezagutzeko prestakuntza.
• Laguntza teknikoa, egun osoz eta urte osoan.
• Prestakuntza behar bezala jarraitzeko behar den material didaktiko guztia.
Prezioaren barruan hau ez dago:
• Sukaldeko makineria edo tresnak eta platerak prestatzeko produktua.
Matrikula irekia egongo da plazak agortu arte. Plaza kopuru Mugatua.
Online ikastaroa behar bezala jarraitu eta betetzeko, ikasle guztiek honako hau eduki behar dute:
• Basque Culinary Centerren online ikasteko betekizunak. Hemen dituzu ikusgai: Gehiago ezagutu/Ezinbestekoak
• Ikastaro hau egiteko behar diren produktu eta tresnak