HURRENGO EDIZIOAREN HASIERA: 2025ko martxoak 1
11 de marzo - 3 de julio 2025
jueves 18:00h (CEST)
Espezializazio ikastaroa
1.790 €
Online modalitatea
HURRENGO EDIZIOAREN HASIERA: 2025ko martxoak 1
11 de marzo - 3 de julio 2025
jueves 18:00h (CEST)
Espezializazio ikastaroa
Gaztelera
Online modalitatea
HURRENGO EDIZIOA: 2025ko Martxoa
Kalitate- eta diseinu-maila handiko postreetarako teknika aurreratuak.
Programa honek gozogintzaren munduan murgiltzeko aukera ematen die ikasleei. Online ikastaro honetan zehar, gozogintzaren sektoreko postre goxoen atzean dauden teknikak eta sekretuak esploratuko dituzte ikasleek. Gozogile adituen eskutik, maila handiko ezagupenak eta trebetasun praktikoak eskuratuko dituzte ikasleek, oinarrizko sorkuntzetatik hasita maila handieneko lanetaraino, existitzen diren postreak prestatzeaz gain, eurenak eraikitzeko aukera ere emango dietenak.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
- Online formatua
- Izena emateko azkeneko eguna: 2024ko urriak 15
- Datak: 2024ko urriak 22 - 2025eko otsailak 20
- Zuzeneko eskolak: ostegunak, 18:00etatik 19:30era (CEST ordutegia)
- Plaza mugatuak
- Basque Culinary Centerreko Gastronomia Zientzien Fakultateko titulazioa.
- Kontsultak egin eta informazio gehiago eskuratzeko, idatzi helbide elektroniko honetara: cursos@bculinary.com.
PROGRAMAREN HELBURUAK
- Goi-mailako jatetxeetan postre bikainak sortzeko erabiltzen dituzten gozogintzako teknika aurreratuak menderatzea
- Osagaien eta horiek gozogintza gastronomikoan aplikatzearen inguruko ezagutza sakona eskuratzea, oinarrietatik hasi eta sorkuntzarik sofistikatuetaraino arakatuz.
- Bezeroak liluratuko dituzten eta esparru gastronomikoan nabarmenduko diren postreak diseinatzeko eta aurkezteko trebetasun praktikoak garatzea
- Izen handiko chef gozogileen tailer praktikoetan eta masterclassetan parte hartzea, ikaskuntza-esperientzia aberasteko
IRTEERA PROFESIONALAK
Badakigu aukera profesionalak ezberdinak izan daitezkeela, ikasleen kokaleku geografikoaren eta norbanakoen lehentasunen arabera; hala ere, programa honekin, parte-hartzaileek ondorengo lanpostuetan eta arloetan izan ditzakete karguak eta eginkizunak bete:
- Gozogilea: Graduatzen direnek gozogile lan egin lezakete okindegietan, gozotegietan, jatetxeetan, hoteletan, edo haien gozogintza-negozioa ireki.
- Sukaldaritzako aholkularia: sukaldaritza-aholkularitzan interesa dutenek gozogintzan espezializatutako aholkularitza-zerbitzuak eskain diezazkiekete jatetxeei, cateringeko enpresei, edo aholkulari independente gisa ere jardun dezakete.
- Ekintzailea Gozogintzan: haien gozogintza-negozioari ekin nahi dioten ikasleek ikastaroan eskuratutako trebetasunak erabil ditzakete, gozogintzako aparteko kontzeptuak garatzeko eta haien enpresa arrakastaz zuzentzeko
Ondorengo profilak dituzten pertsonei zuzenduta dago programa:
- Gozogintzako egungo proposamena hobetu nahi duten sukaldaritzako profesionalak. Besteak beste:
- Sukalde-burua
- Jatetxeko gozogintzako partidako buruak
- Sukaldariak
- Gozotegia duten edo gozotegi batean lan egiten duten eta jatetxeko gozogintza egin nahi duten gozogileak, era horretan haien egungo negozio-ildoak areagotuz edo eraldatuz.
- Lantegi batean lan egiten duten edo gozogile prestakuntza jaso duten eta jatetxe batean lan egin nahi duten gozogileak.
Ez duzu zure profila islatuta ikusi goiko puntuetan eta ikastaroa interesatzen zaizu? Ez izan zalantzarik, eta jar zaitez gurekin harremanetan (cursos@bculinary.com), ikastaroa koordinatzen duen lantaldeak zure prestakuntza eta esperientzia baloratuko ditu, eta emango dizugu zure profilaren egokitasunari buruzko erantzuna.
Hona hemen ikastaroa osatzen duten moduluak:
1. Modulua. Oinarrizko gozogintza
- Lehengaiak I
- Lehengaiak II
- Betegaiak
- Mousseak
- Ore harroak eta tiratuak
- Ore galdarraztatuak eta legamiatuak
- Postrea platerean
- Historia eta bilakaera
- Petit four direlakoak
2. Modulua. Txokolategintza eta bonboigintza
- Sarrera eta Historia
- Zer da kakaoa?
- Kakaotik txokolatera
- Txokolate motak
- Txokolatea gozogintzan
- Bonboigintza
- Mozteko bonboiak
- Moldeko bonboiak
- Higienea eta kontserbazioa
3. Modulua. Izozkien formulazioa
- Sarrera
- Azukreak
- Oinarri zuriko izozkia
- Izozkia prestatzea
- Esnegainezko izozkia
- Gorringo-oinarridun izozkiak
- Alkoholdun izozkiak
- Txokolatezko izozkiak
- Fruitu lehorrez egindako izozkiak
- Sorbeteak
4. Modulua. Berrikuntza gozogintzan
- Lodigarriak
- Xantana goma eta efektu esekitzailea
- Garrofin goma eta ore faltsua
- Inulina eta krema testura koipetsuarekin
- Kuzua eta Salda suflatua
- Almidoi naturalak eta tapioka kurruskariak
- Almidoi eraldatua eta hotzez loditutako krema
- Gelifikatzaileak
- Agar-agarra eta kabiarra
- Karragenatoa eta Kappa Velo
- Iota Karragenatoa eta Esne-gelatina
- Alginatoa eta esferifikazioa
- HM Pektina eta ardo beltz konpota
- LM Pektina eta fruten itsasketa
- Animali-gelina eta film jangarria
- Gellan goma eta estaldura
- Emultsionatzaileak/aireztatzaileak
- Albumina eta merenge lehorra
- Esnearen proteinak eta ingeles krema-apar harrotua
- Mono-diglizeridoak eta emultsioa
- Lezitina eta toffea
- Sukroestereak eta aire alkoholikoa
- Proiektu berriak
- Gari-destrina eta tenpura
- Obulatoa eta karamelo fina
- Kakao-gurin atomizatua eta estaldurak
- Eskola-aldia: 2025ko urriak 22 - 2025eko otsailak 20
- Plataformara sarrera (0 modulua): eskola-aldiaren hasieran, ikastaroaren metodologia eta ikaskuntza-plataforma ezagutu beharko du ikasleak
- Ikasgela birtuala itxiko den eguna: 2025eko martxoak 20
- Astero eskaini beharreko gutxi gorabeherako denbora: 12 ordu
- Zuzeneko eskolak astean: ostegunak, 18:00etatik 19:30era (CEST).
- Zuzeneko eskolak grabatu egingo dira, norberak nahierara ikusi ahal izan ditzan. Ikastaroak irauten duen bitartean, eguneko 24 ordutan egongo da eskuragarri material didaktikoa plataforman.
Praktikan oinarritutako ikaskuntza-metodologia baten aldeko apustua egiten dugu Basque Culinary Center-en; horrela, ikastaroan ikasi dituzun kontzeptu guztiak esperimentatu eta barneratuko dituzu, sukaldaritzako teknikak bikain landu eta aplikatu ditzazun.
Edukiak izateaz eta adituekin eskolak jasotzeaz gain, praktikak egingo dituzu produktuekin, bideolanak, eta zure tutorearen feedback pertsonalizatua jasoko duzu.
% 100 online bidezko prestakuntzarako diseinatutako edukiez osatutako prestakuntza-programa, zuk nahi duzun lekutik egin ahal izango duzuna.
Treba zaitez Gastronomiako ikasketetan erreferente den unibertsitatean, eta nabaria izango da aldea.
Jatetxeko Gozogintzari buruzko online ikastaroaren edukiak gozogintzan esperientzia handia eta gaitasun pedagogiko bikaina duten profesionalek diseinatu dituzte.
- Basque Culinary Centerreko gozogintza saileko irakasleek lagunduko dizute zure ikaskuntzan, ikastaroari ahalik eta etekinik handiena atera diezaiozun.
- Zure eskura izango duzu tutorea; hark lagun egingo dizu, zure zalantzak argitu eta egindako praktikei buruzko feedbacka emango dizu.
- Astean behin, zuzeneko eskola bat izango duzu Basque Culinary Centerreko irakasle adituen eskutik, eta kontsultak egiteko eta zure ikaskideak ezagutzeko aukera izango duzu.
1.790 €koa da ikastaroaren kostu osoa, eta honela ordaindu beharko da:
- 150 € online bidez izena ematen duzunean.
- Zenbatekoaren % 40, hau da, 656 €, hautagaiari onartua izan dela baieztatzen zaionean, plaza erreserbatzeko kontzeptu gisa.
- Gainerakoa, 984 €, ikastaroa hasi baino bi aste lehenago.
Prezioan sartzen dira:
- Prestakuntza-ingurunerako sarbidea.
- Ikaskuntza-plataformaren hastapenei buruzko prestakuntza.
- Jaitsi daitezkeen edukiak: errezetak, material teorikoa, etab.
- 100 showcooking eta masterclass baino gehiago.
- Elaborazioen eta tekniken bideoak, urratsez urrats.
- Zure sukaldean/gozotegian/lantegian egiteko jarduerak eta praktikak.
- Zure prozesua ebaluatzeko ariketak.
- Zuzeneko eskola bat astean, ostegun arratsaldetan (CET ordutegia).
- Ikaskuntza-prozesuaren tutoretza.
- Ikastaroa gainditu ondoren, Basque Culinary Centerren Alumni komunitatera sartzeko aukera.
- Basque Culinary Centerrek emandako ziurtagiria.
Ez dira prezioan sartzen platerak prestatzeko sukaldeko makinak edo tresnak eta produktuak.
Dirua itzultzeari eta ikastaroa ezeztatzeari buruzko politika:
Kontsultatu itzulketei eta ezeztapenei buruzko informazio xehatua.