HURRENGO EDIZIOA 2024KO AZAROAN HASIKO DA
TURISMO GASTRONOMIKOA
Murgildu turismo gastronomikoan gaur egungo erreferenteen bitartez, eta hobetu zure etorkizuna profesional egingo zaituen ikastaro honekin.
Espezializazio-ikastaro hau turismo gastronomikoaren sektorean sartzeko programa ezin hobea da. Turismo gastronomikoa, datozen urteetan turismo-industriaren barruan erroka eta aukera handiz beteriko arloa da
AUSARTZEN ZARA TURISMO GASTRONOMIKOAN ESPEZIALIZATUTAKO PROFESIONAL IZATEN?
Programa hau, turismo gastronomikoa interesatzen zaien pertsonei dago zuzenduta:
- Turismoaren arloko profesionalak diren eta espezializatu eta karrera profesionalean aurrera egin nahi duten pertsonak: turismo-ikasketak egin dituztenak, gidak, bidaia-agentzietako langileak, turismo-jardueretako enpresak, etab.
- Sukaldaritzaren arloko profesionalak diren eta turismo gastronomikoaren munduan sartu nahi duten pertsonak: hoteletako langileak, jatetxeetakoak, upeltegietakoak, elikagaien industriakoak, etab.
- Beste diziplina batzuetako profesionalak diren eta turismoa eta gastronomia gustatzen zaielako turismo gastronomikoaren munduan sartu nahi duten pertsonak: Marketina, Komunikazioa, Kazetaritza, Ekonomia, Enpresa, Geografia eta abar ikasi duten pertsonak.
* Ikasgai batzuk ingelesez izango dira, horregatik Masterrean izen emateko B2 maila izan beharko da (erdi-maila altu bat).
Ikastaroak honako modulu hauek ditu:
Moduluak | Izena | Ordua kopurua |
---|---|---|
M01 | Turismo gastronomikoaren hastapenak | 37,5 |
M02 | Turismo gastronomikoaren plangintza estrategikoa | 37,5 |
M03 | Turismo gastronomikoaren merkatua: profilak eta segmentuak | 37,5 |
M04 | Turismo gastronomikoko produktuak eta esperientziak diseinatzea | 37,5 |
M05 | Turismo gastronomikoaren marketina | 37,5 |
M06 | Laburpen-lana: turismo gastronomikoko produktu edo esperientzia bat sortzea | 37,5 |
Basque Culinary Center, Gastronomia Zientzia Fakultateko titulua.
Eskaeraren formularioaren bitartez, ikastaroari buruzko informazio zabala duen txostena lor dezakezu.
• IKASTAROKO ORDUAK: 225h
• ASTEKO DEDIKAZIOA: 12 ordu
• ZUZENEKO SAIOAK: Astean behin arratsaldetan 18etatik 19.30etara CET ordutegian
Ikastaroa hasi baino lehen 0 modulua egiteko aukera izango dezu, ikastaroaren metodologia eta ikaskuntza-plataformaren ezaugarriak ikasteko.
Zuzeneko eskolak grabatuko dira, nahi duzunean ikus ditzazun beharrezkoa den material guztia eguneko 24 orduetan eskuragarri izango da.
Basque Culinary Centerren, learning by doing metodoan oinarrituta ikastearen alde egiten dugu; hortaz, ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko aukera izango duzu.
Programa eta edukiak guztiz diseinatuta daude online prestakuntzarako eta honako elementu didaktiko hauek dituzte:
Eskarmentu eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek diseinatu dituzte ikastaro honen edukiak.
• Basque Culinary Centerreko kudeaketa arloko irakasleek zure ikaskuntza gidatuko dute.
• Ikastaroko tutore bat izango da zure esanetara, laguntzeko eta zure praktiken feedbacka emateko.
• Basque Culinary Centerreko irakasle gonbidatu adituek masterclass eta zuzeneko eskolak emango dituzte astero.
Onenekin ikasiko duzu!
"Soy de Japón y he vivido en Donostia-San Sebastián durante más de 20 años. Trabajo en turismo y en fomentar la relación entre Japón y el País Vasco, especialmente en términos de gastronomía. Escribí un libro sobre gastronomía en el País Vasco y Navarra, y he colaborado con varios otros autores, incluyendo la Enciclopedia de la Cocina Vasca. Este curso realmente me ha ayudado a profundizar mis conocimientos y prepararme para los desafíos que se avecinan en el sector del turismo gastronómico."
"Soy guía en una empresa de turismo especializada en el Camino de Santiago y en turismo cultural y de naturaleza. En este curso, he mejorado mis habilidades en un segmento turístico que está en auge y tiene infinitas posibilidades. Compartir esta experiencia con colegas de todo el mundo y de diferentes sectores ha sido verdaderamente enriquecedor."
"Tanto el contenido, entregado a través de una metodología atractiva, como la variedad de ponentes, muchos de ellos emprendedores o reconocidos expertos en turismo, proporcionaron un equilibrio sólido. Asimismo, la magnífica coordinación del curso, en términos de profesionalismo, dedicación y disponibilidad, garantizó que esta formación fuera una excelente experiencia. Aprendí, investigué y compartí, y gracias al curso, ahora estoy inmersa en el campo del turismo gastronómico. Actualmente trabajo como consultora de turismo y, sin duda, esto tiene todo que ver con el curso, Diseño de Experiencias de Turismo Gastronómico."
Ikastaroaren prezioa 2.575 €-koa da.
Ordainketa modua hurrengoa da:
• 150 € eskaera aurkeztean.
• Zenbatekoaren %40, hau da, 970 €, onartua izana baieztatuta, plaza erreserbatzeko.
• Zenbatekoaren gainerakoa, 1,455 €, ikastaroa hasi baina lehen.
Prezioaren barruan hau dago:
• Prestakuntza-ingurunean sartzea.
• Ikaskuntza-plataforma ezagutzeko prestakuntza.
• Laguntza teknikoa, egun osoz eta urte osoan.
• Prestakuntza behar bezala jarraitzeko behar den material didaktiko guztia.
• Alumni zerbitzuan sartzea ikastaroa gainditu ondoren.
markatutako eremuak beharrezkoak dira.