Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

ESKAERAK ETA ONARPENAK

SARTZEKO BALDINTZAK

Doktorego-programan sartu ahal izateko baldintzak:

    Oro har, doktorego-programa honetan sartzeko, beharrezkoa izango da unibertsitateko graduaren edo baliokidearen eta masterraren Espainiako titulu ofizialak izatea.

    Era berean, programan sartu ahal izango dira baldintza hauetakoren bat betetzen dutenak:

  1. Espainiako edo Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparruko beste herrialde bateko unibertsitate-titulu ofizial bat izatea, masterrerako sarbidea lortzeko gaitzen duena, eta unibertsitate-ikasketa ofizial guztietan 300 ECTS kreditu gainditu izana gutxienez; horietatik, gutxienez 30 kredituk master-mailakoak izan beharko dute.
  2. Espainiako gradu-titulu ofizial bat izatea, gutxienez 300 ECTS kredituko iraupena duena. 99/2011 Errege Dekretuaren 7.2 artikuluan ezarritako prestakuntza-osagarriak ikasi behar izan dituzte tituludun horiek ezinbestean, salbu eta gradu-tituluari dagokion ikasketa-planak barne hartzen baditu ikerketa-prestakuntzako kredituak, master-ikasketetatik datozen kredituen baliokideak direnak, prestakuntza-balioari dagokionez.
  3. Atzerriko prestakuntza-sistemetan eskuratutako titulu bat izatea; unibertsitateak aldez aurretik egiaztatuko du titulu hori Espainiako master-titulu ofizial baten prestakuntza-mailaren baliokidea dela eta emandako herrialdean doktorego-ikasketak egiteko gaikuntza ematen duela.
  4. Espainiako beste doktore-titulu bat izatea, unibertsitatearen aurreko antolamenduen arabera eskuratutakoa.

Gainera, doktoregaiek gauza izan beharko dute gaztelania eta ingelesa ulertzeko eta hizkuntza horietan hitz egiteko. Horretarako, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (CEFR) B2 maila dutela frogatu beharko dute, bi hizkuntza horietan.

SARRERA-PROFIL GOMENDATUA

Programa honetarako hiru sarrera-profil definitu dira, jarraian deskribatuko direnak.
Espainiako Unibertsitate Sistemako gradu-titulazio hauek hartzen dira kontuan (edota horien baliokide direnak, eduki eta konpetentziei dagokienez).
1. sarrera-profila:
Gastronomia eta/edo nutrizioaren alorreko titulazioak.

    Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako gradua

    Giza Nutrizioko eta Dietetikako gradua

    Nutrizioko gradua

    Gastronomiako gradua

    Gastronomia Mediterraneoko gradua

    Elikagaien Teknologiako gradua

    Elikagaien Zientzia eta Teknologiako gradua

    Elikagai Produktu eta Prozesuen Berrikuntzako gradua

2. sarrera-profila:

    Albaitaritzako gradua

    Biokimikako gradua

    Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako gradua

    Farmaziako gradua

    Biologiako gradua

    Bioteknologiako gradua

    Kimikako gradua

    Fisikako gradua

    Ingurumen Zientzietako gradua

    Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Teknologiako gradua

3. sarrera-profila:

    Arteko gradua

    Antropologiako gradua

    Soziologia Aplikatuko gradua

    Enpresen Administrazio eta/edo Zuzendaritzako gradua


Goi-mailako Hezkuntzako Espainiako Kualifikazio Esparruko (MECES) 3. mailako titulurik ez dutenez doktorego-programan zuzenean sar ezin daitezkeen ikasleek gutxienez 60 ECTSko unibertsitate-master bat izan behar dute, gastronomia-zientzien arlokoa eta ikerketarekin lotutakoa.

ZUZENEKO SARBIDEA

Goian aipatutako profilak dituzten eta Gastronomia Zientzietako unibertsitate-masterra edo eduki eta gaitasunetan baliokidea den bat egin duten tituludunak doktoregoan sartuko dira prestakuntza osagarririk egin behar izan gabe.

SARBIDEA PRESTAKUNTZA OSAGARRIAREKIN

Prestakuntza osagarria Gastronomia Zientzietako unibertsitate-masterreko irakasgai espezifikoetako edukiak dira. Zenbait modulu definitu dira ikerketa-lerro bakoitzerako. Doktorego-programaren batzorde akademikoak definituko du izangai bakoitzaren prestakuntza osagarria, aldez aurretik egin duen prestakuntzaren eta esperientzia profesionalaren arabera.
1. PROFILA MODULUA ECTS GZM SEIHILEKOA LINE 1 LINE 2
EZ DU GZM EGIN MODULE A MODULUA. OINARRI ZIENTIFIKO APLIKATUAK        
Gastronomia-ikerketaren metodologia 6 1 6 6
I+Gri aplikatutako estatistika 6 1 6 6
Zentzumenezko pertzepzioa 6 1 6 6
         
B MODULUA. PRODUKTUEN ETA ZERBITZUEN DISEINUA        
Produktuen eta zerbitzuen diseinua 6 1 6 6
Plater eta menuen diseinua eta arkitektura 6 2 6 6
HORECA sektoreko negozio-eredu berriak 6 1 6 6
         
C MODULUA. BERRIKUNTZAREN KUDEAKETA ETA BERRIKUNTZA        
Gastronomia-proiektuen kudeaketa 6 2 6 6
Jakintzaren transferentzia 6 2 6 6
         
D MODULUA. SOZIOLOGIA GASTRONOMIKOA        
Gastronomiako joeren ondorio soziokulturalak 6 2 6 6

LINE 1: ELIKADURA-ZIENTZIEN LERROA (gutx. 6 eta geh. 30 ECTS)

LINE 2: KUDEAKETA, GIZARTEA ETA KULTURA LERROA (gutx. 12 eta geh. 30 ECTS)

2. PROFILA MODULUA ECTS GZM SEIHILEKOA LINE 1 LINE 2
EZ DU GZM EGIN A MODULUA. OINARRI ZIENTIFIKO APLIKATUAK        
Gastronomia-ikerketaren metodologia 6 1 6 6
I+Gri aplikatutako estatistika 6 1 6 6
Zentzumenezko pertzepzioa 6 1 6  
         
B MODULUA. PRODUKTUEN ETA ZERBITZUEN DISEINUA        
Produktuen eta zerbitzuen diseinua 6 1 6 6
Plater eta menuen diseinua eta arkitektura 6 2 6  
HORECA sektoreko negozio-eredu berriak 6 1   6
         
C MODULUA. BERRIKUNTZAREN KUDEAKETA ETA BERRIKUNTZA        
Gastronomia-proiektuen kudeaket 6 2 6 6
Jakintzaren transferentzia 6 2 6 6
         
D MODULUA. SOZIOLOGIA GASTRONOMIKOA        
Gastronomiako joeren ondorio soziokulturalak 6 2   6

LINE 1: ELIKADURA-ZIENTZIEN LERROA (gutx. 12 eta geh. 30 ECTS)

LINE 2: KUDEAKETA, GIZARTEA ETA KULTURA LERROA (gutx. 12 eta geh. 30 ECTS)

3. PROFILA MODULUA ECTS GZM SEIHILEK LINE 1 LINE 2
EZ DU GZM EGIN A MODULUA. OINARRI ZIENTIFIKO APLIKATUAK        
Gastronomia-ikerketaren metodologia 6 1 6 6
I+Gri aplikatutako estatistika 6 1 6 6
Zentzumenezko pertzepzioa 6 1 6  
         
B MODULUA. PRODUKTUEN ETA ZERBITZUEN DISEINUA        
Produktuen eta zerbitzuen diseinua 6 1 6 6
Plater eta menuen diseinua eta arkitektura 6 2 6  
HORECA sektoreko negozio-eredu berriak 6 1   6
         
C MODULUA. BERRIKUNTZAREN KUDEAKETA ETA BERRIKUNTZA        
Gastronomia-proiektuen kudeaketa 6 2 6 6
Jakintzaren transferentzia 6 2 6 6
         
D MODULUA. SOZIOLOGIA GASTRONOMIKOA        
Gastronomiako joeren ondorio soziokulturalak 6 2   6

LINE 1: ELIKADURA-ZIENTZIEN LERROA (gutx. 18 eta geh. 30 ECTS)

LINE 2: KUDEAKETA, GIZARTEA ETA KULTURA LERROA (gutx. 18 eta geh. 30 ECTS)

Onartuak izanik heziketa osagarria egin behar duten ikasleek programaren lehenengo urtean gainditu beharko dute prestakuntza osagarri hori. Aipatutako epean ez gainditzeak programatik kanpo geratzea izango du ondorio.

SARTZEKO BALDINTZAK

Doktorego-programan sartu nahi duten izangaiek merezimenduen zerrenda bat aurkeztuko dute Basque Culinary Center Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultateak ezarritako epean. Doktorego-programaren batzorde akademikoak merezimenduen hasierako balorazioa egingo du eta elkarrizketa baterako deituko ditu izangaiak. Batzorde akademikoak irizpide hauen arabera baloratuko ditu eskaerak:

    1. irizpidea
Izangaien aurreko titulazioetako espediente akademikoak % 40ko pisua izango du. Espediente akademikoaren batez besteko nota kalkulatzeko doktorego-ikasketetara sartzeko baldintza guztiak lortzeko egin diren ikasketa guztiak hartuko dira kontuan, baremo honen arabera: Nahikoa = 1. Oso ongi = 2. Bikain = 3. Ohorezko matrikula = 4.

    2. irizpidea
Izangaiaren lan eta/edo ikerketako esperientzia: % 30..

    3. irizpidea
Elkarrizketa pertsonala programaren arduradunarekin edo horrek eskuordetutako pertsonarekin eta, beharrezkoa bada, batzorde akademikoko kideekin, lan-proposamenaren edukietan sakontzeko (% 30).

Izena eman

Harremanetarako Formularioa

(Beharrezkoa) markatutako eremuak beharrezkoak dira.

4.200€ el primer año y 3.150€ los años sucesivos - Bonificación del 50% para las tesis que se hagan en los centros tecnológicos asociados
Basque Culinary Center
Desarrollado por: GureMedia