Iraupena: seihileko 1.
Geografia-eremua: Bertako eta nazioarteko eremua.
Gradu Bukaerako Lanaren ezaugarriak: Benetako proiektu bat (enpresek eskatua) edo aukeratutako ibilbideari lotutako ekintzailetza proiektu bat.
Graduko ikasleen proiektuak gastronomia munduko eremu desberdinetan garatzen dira. Proiektu hauek Graduko ibilbideak hartzen ditu kontuan, hau da, Sukaldaritza abangoardia, Berrikuntza, negozioa eta ekintzailetza eta Elikagaien industria.
Hauek dira Gradu Bukaerako Lanetan garatu diren gaien adibide batzuk:
• Modelo osasungarri eta jasangarriagoa lortzeko eskoletako jangelen kudeaketa
• Hiri-upategi baten marketin planaren ezarpena
• Eremu eta eskaintza gastronomiko berrien sorkuntza eta garapena
• Aquafaba oinarri duen plateren diseinua, ikerkuntza eta sorkuntza
• Landare basatiei buruzko koaderno baten prestakuntza
• Glutenik gabeko eta okintzara bideratutako produktu osasungarriagoen produktuen sorkuntza
• Limoi jatorriko fibraren ateratze eta erabilera
• Bentzaldehidoaren pertzepzio sentsorialaren ikerketa
• Peruko Andeetako arbasoen sukaldartiza teknikoen ikerketa antopologikoa
• Terranovara joandako euskal bale-arrantzaleen menuen ikerketa