Hotelen industriaren barruan, gero eta gogorragoa da lehia, eta bezeroen esperientzian balio erantsia lortzeko ezinbestekoa da joeren, negozio-ereduen, zaporeen eta tekniken araberako F&B estrategia bat izatea hotelaren salmenta-puntu guztietan.
Beti hazten eta bere burua asmatzen ari den sektore batean, beharrezkoa da profesional espezializatuak izatea: hotelen negozioa ulertzen duten F&B managerrak, hotelaren potentzialtasun gastronomikoari etekin guztia ateratzeko gaitasun guztiak dituztenak.
Master hau F&B-aren arloko aditu bilakatzeko programarik osatuena da, elikagaien eta edarien saila zuzendu eta antolatzeko arduraduna izan zaitezen, berrikuntzan oinarritutako ikuspegi global eta integratzaile batekin, kalitatearen eta zerbitzuaren estandar handienak betez eta hotelaren gastronomiaren mozkinak maximizatuz.
60 ECTSrekin, programaren barruan sartzen da master-amaierako proiektu bat egitea, diseinuarekin lagunduko dizuten tutore espezializatu batzuen gidaritzarekin. Masterrean sartzen dira, halaber, hotelen sektoreko estatuko zein nazioarteko establezimendu onenetan egin beharreko praktikak.
Master classen bidez estatuan zein nazioartean erreferente diren gonbidatuek beren esperientzia azalduko dute eta egungo negozio-eredu onenak zuzenean ezagutzeko aukera eskainiko dute.
ZERGAITIK EGIN BEHAR ZENUKE MASTER HAU?
Beharrezko prestakuntza emango dizu turismoaren egungo errealitatea ezagutzeko. Horrela, ikuspegi jasangarri eta global batetik ulertuko duzu hotelen sektorea, oro har, eta sektore gastronomikoa, zehazkiago. F&B-ko aditu onenekin eta HORECAren kudeaketaren alorreko irakasle espezializatuekin ikasiko duzu. Modu praktiko eta aplikatuan ikasiko duzu, kasuen, erronken, dastatzeen, showcookingen eta zentzumenen pertzepzioko saioen eta ikasteko bisitaldien bidez. Gainera, tutore adituak izango dituzu ondoan prozesu guztian, zure proiektuaren inguruko orientabideak emateko eta horren bideragarritasuna bermatzeko banakako tutoretza-saioekin. Hotelen eta gastronomiaren mundu mailako erreferente diren kate nagusien eta Basque Culinary Centerren babesa duen master baten parte izango zara. |
Erreferentziazko profesional aktiboen kasu praktikoak, horiekin esperientziak partekatzeko, gertuko formatu ireki eta dinamiko batean. Berritzeko eta negozio-aukera berriak sortzeko gaitasunak garatuko dituzu. Ikaskuntza osatu ahal izango duzu F&B-ko sailetan kanpoko curriculum-praktikak eginda. Hoteleko jatetxeetako negozio-ereduaren joera berriak ezagutuko dituzu eta formatu errentagarri eta jasangarriak sortzeko gakoak emango dizkizugu. Fakultateak antolatutako aparteko jardueren programan parte hartu ahal izango duzu (hitzaldiak, erakusketak eta kongresu espezializatu batzuk barne hartzen ditu). |
• Sektorean kudeaketarako bokazioa duten gastronomiako graduatuak, baita beste diziplina batzuetakoak ere (turismoa, hotelen sektorea, enpresen kudeaketa...).
• Sukaldaritza edo jatetxe-zerbitzuetako tituludunak, edo ostalaritzaren alorreko lanbide-heziketa dutenak.
Gomendagarria da ikasleak esperientzia profesionala izatea hotelen sektorean, sukaldeburu, maître/jantokiburu edo hotel-zuzendari gisa.
* Saioetako batzuk ingelesez emango direnez, ingeleseko gutxieneko maila bat baloratuko da (B2, maila ertain altua).
GARATU ZURE LANEKO IBILBIDEA HOTELEN SEKTOREKO F&B-EN ETA FOODSERVICE-AREN ALORREAN
Master honetan honako gaitasun hauek eskuratuko dituzu:
• Sektore turistikoaren eta, zehazkiago, hotelen sektorearen egungo errealitatea ezagutzea, ikuspegi jasangarri eta globalarekin.
• Hotelentzat, oro har, eta F&B sailarentzat, zehazkiago, egokiak diren estrategiak garatzearen garrantzia ulertzea, tresna aproposak ikasiz, lehiaren arloko abantaila eta balio-proposamena sustatzen laguntzeko, negozioaren alor guztiei erreparatuko dien ikuspegi integral batekin.
• Ulertzea jatetxe-ereduen bilakaera, ezaugarriak eta tresnak, establezimenduaren eta estrategien araberako gastronomia- eta zerbitzu-eskaintza koherente bat sortzeko, bezeroaren espektatibak ere kontuan hartuz, egungo joeren ezagutzatik abiatuta.
• F&B sail baten kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren funtsezko alor guztiak ezagutu eta ulertzea; horrela, oinarritutako erabakiak hartu ahal izango dituzu teknika aurreratuak aplikatuz, estrategia onenak garatzeko gaitasuna zein proiektuak eta horien bideragarritasuna aztertzeko agertokiak sortzeko abileziak garatuz, desbideratzeak identifikatuz eta hotelaren araberako konponbideak proposatuz.
• Baliabideak, gaitasunak eta abileziak, norberarenak zein lantaldearenak, garatu eta sustatzen ikastea, talentua kudeatzeak eta mantentzeak duen garrantzia ulertuz.
Egungo ikasketa-planari buruzko informazio gehiago behar baduzu, jaitsi programa:
Master honek parte-hartzaileak gaitzen ditu hotelen sektoreko enpresetan lan-arlo hauekin lotutako kargu eta funtzio hauetan aritzeko:
• Hotel-kateen lidergo korporatiboko lantaldearen parte izatea, batik bat F&B-ren, Operazioen eta Estandarren sailean, hainbat mailatan.
• Eskaintza gastronomikoaren buru izatea beste ostatu turistiko mota batzuetan.
• Antolatutako jatetxe-industrian lanean hastea, Jatetxegintza, Kalitate eta Berrikuntza Zuzendaritzan.
• HORECA sektoreko kontsultore eta aholkulari gastronomiko bihurtzea.
IRAUPENA: 60 ECTS.
IRAKASKUNTZA ALDIA: 2024ko urtarrilak 15etik maiatzak 31ra
ORDUTEGIA: astelehenetik ostegunera, 15:00etatik 20:00ak arte.*
PRAKTIKA KURRIKULARREN ALDIA: 2024ko ekaina eta abendu artean (3 hilabete).
Praktikak baliozkotzeko aukera du ikasleak, esperientzia profesionala duela egiaztatzen badu.
*Ordutegia astelehenetik ostegunera arte eta 15:00etatik 20:00ak arte bada ere, ikasteko bisitaldiak, dastamen gelak, marketing saioren bat, mintegi edo master class-en bat (salbuespen gisa) goizeko ordutegian edo finkatutako egunetan ez baizik eta asteko beste egunen batean eskaini ahal izango dira jarduerak hala eskatzen badu.
Irakaskuntza/ikaskuntzaren prozesua kontzeptu metodologiko hauetan oinarritzen da:
• Azalpen-saio kontzeptualak: Saio horietan moduluaren irakasgai bakoitzaren funtsezko kontzeptuak azalduko dituzte adituek
• Master Classa: Saio horietan zuzenean azalduko dituzte eredu edo esperientzia arrakastatsuak F&B-ko erreferentziako profesionalek, sukaldariek eta talentuaren kudeaketako, ekonomia eta finantzetako edo operazioetako adituek.
• Kasu praktikoen azterketak eta bideoak: Arrakasta motibagarrien eta porroten adibide praktikoak, sektoreko pertsona garrantzitsuen eskutik. Ikasleek ikasitako gakoak planteatuko dituzte, ikaskuntzaren fase bakoitzaren oinarri izango direnak.
• Erronkak: Kasu errealak, enpresa/taldearen arduradunek azaldutakoak, ikasleek landu ditzaten eta gero beren proposamena defenda dezaten.
• Dastamenaren ikasgelak: BCCren instalazioetan antolatutako dastatzeak, probaketak, tailerrak eta gastronomiarekin lotutako beste jarduera batzuk, programaren edukiak esperimentatu ahal izateko.
• Learning Journey: Jarduera gastronomikoak eta intereseko guneetara eginiko bisitak, irakasgaien edukiak argitzeko.
Parte-hartzaileen eta BCCko profesional adituen eta koordinatzaileen arteko elkarbizitza.
Master-amaierako lana proiektu original bat egitean datza, masterreko irakaskuntza-aldian ikasitako ezagutzak, abileziak eta jarrerak integratuz, aplikatuz eta garatuz. Lan horrek, beraz, izaera integratzailea du, titulazioarekin lotutako eskumen orokor eta espezifikoen multzoa martxan jartzen duelako.
Proiektua banaka edo binaka egingo da, eta ikasleek, esleitu zaien tutorearen, masterreko zuzendaritzaren eta irakasleen laguntzarekin, hotelen sektorerako F&B proiektu bat idatzi, garatu eta aurkeztuko dute, kudeaketaren funtsezko alderdi guztiak kontuan hartuta.
Masterra mundu profesionalera zuzendua dago, eta hortaz praktikaldi bat egin behar da enpresa batean (480 ordu, 19 ECTS kreditu).
BCCk hitzarmenak ditu sinatuta hotel-kate nagusiekin. Gure ikasleen eta gradudunek profilak oso balorazio positiboa du, gastronomiaren inguruan duten ikuspegi berritzailea dela eta.
Antolakuntzaren aldetik, Batzorde Tekniko batek, Programa Zuzendari batek, ikasgaien programaren modulu nagusi bakoitzeko aditu-koordinatzaile batek, Basque Culinary Centerreko irakasleek eta arloko irakasle adituek osatuta dago Masterraren egitura.
Era berean, saio bakoitzean, gonbidatuak izango ditugu, erreferentziazko profesionalak, eta profesional horiek beren eskarmentua transmitituko diete ikasleei, ikasleekin batera talde txikitan jardunez.
Onenekin ikasiko duzu!
MASTERRAREN PREZIOA
Masterraren prezioa 11.580 € eurokoa da, eta zenbateko hori honela ordaindu beharko da:
• 150 € hautagaitza aurkeztean (osorik itzuliko da hautagaia onartua ez bada).
• 2.857,5 € onarpena baieztatzean, plaza gordetzeko kontzeptu modura.
• Gainontzeko zenbatekoa 2.857,5 €-ko hiru kuotetan.
Basque Culinary Center-en, ikasten jarrai dezazun laguntzen dizugu, masterreko azken 3 kuotak (masterraren % 60a) 12 hilabetetan finantzatzeko aukera eskainiz.
Prozesua oso erraza da. Ezagutu Basque Culinary Centerreko ikaslea izateagatik Sabadell Consumer Finance S.A.U.-k eskaintzen dituen finantzaketa-baldintza bereziak.
Diru-laguntza jasotzeko aukera (zati bat edo osorik ordaintzeko) Tripartita fundazioaren bidez:
Ikasleei lanpostua bilatzen laguntze aldera, ikasketek iraun bitartean edo ondoren, fakultatean jasotzen diren lan-eskaintzen berri emango zaie Masterreko ikasleei.
Era berean, egonaldiak iraun bitartean, fakultateak eskaintzen dituen ikasketa- eta lan-bekak eskatzeko aukera izango dute, eta horrela, hainbat departamentutan lan egin dezakete: I+G, operazioak, kafetegia, etab.
Basque Culinary Centerrek ikasleak onartzeko sistema bat du; izan ere, gure ikasleek ikasketa plan berritzaile eta zorrotz bat arrakastaz gainditzeko ezinbestekoak diren gaitasun pertsonalak eta maila akademikoa badituztela ziurtatzea du xede.
Onartzeko Batzorde bat izango da onartutako hautagaiak aukeratzeaz arduratuko dena.
*Hautagaiek urte osoan zehar aurkeztu ahal izango dute beren hautagaitza, nahiz eta izena emateko epea apirilean zabalduko den.
Kontsultak eta informazio gehiago hemen: cursos@bculinary.com
Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.
Nabarmendu beharreko ezaugarriak:
Europar Batasuneko, Norvegiako, Suitzako, Liechtensteingo eta Islandiako ikasleei ez zaie bisarik eskatzen Espainian bizitzeko.
Nazioarteko gainerako ikasleek epe luzerako ikasketa-bisa eskatu behar dute, 180 egunetik gora Espainian bizitzeko baimena emango diena.
Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatuetan eskatu behar dute bisa. Garrantzitsua da beharrezko dokumentazioaren berri izatea, lehenbailehen prestatzen joateko; izan ere, bi hilabete arteko epea dute agintariek bisa-ematea jakinarazteko.
Donostiara iritsi ondoren, ikasleek hilabeteko epea dute atzerriko ikasleen txartela izapidetzeko Donostiako Atzerritarren Bulegoan. BCCko ikasleen bulegoak emango die ikasleei izapide horren berri.
MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).
Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.
Ondoren, Donostiako BIZI KOSTUARI buruzko informazioa emango dugu.
Entretenimentua
Garraioa
Hiri-barruko autobusen sarea erabiltzea da hirian batetik bestera joateko modurik onena. Donostiako Tranbia Konpainiak eskaintzen du zerbitzu hori.
www.dbus.es web-orrian ibilbideei, ordutegiei eta tarifei buruzko informazio guztia eskaintzen du. Gainera, bi tokiren arteko autobus-ibilbidea ikusi eta iraupena kalkulatzeko aukera ere ematen du.
Ikasleek hileko garraio-bonoak erabil ditzakete, autobusaren kostua merkatzeko.
Eguneroko erosketak
Ostatua
Egoitzak eta ikastetxe nagusiak ere badira Donostiako ostatu-eskaintzan. Mota horretako ostatua nahi izanez gero, erreserba lehenbailehen egitea komeni da.
Hirian diren egoitza batzuei buruzko informazioa biltzen duen dokumentua duzu honako hau:
Behera kargatu: Ostatua Donostian
Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.