Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Máster en Food Design: Innovación en Productos, Servicios y Experiencias


Nabigazio-menura joan

Aurkezpena

LEHENENGO EDIZIOA: 2025eko URTARRILA

EMAN IZENA HEMEN

Aplikatu diseinu-pentsamoldea proiektu gastronomikoak sortzeko

Guztia bata bestearekin gero eta konektatuago dagoen mundu globalizatu batean bizi gara. Zaharkituta gelditu da diziplina bakar batera mugatzearen ideia. Inguruneak sektore artekoak dira eta negozioek gero eta sinergia handiagoak dituzte elkarren artean, batez ere elikagaien industriaren, jatetxeen eta diseinuaren artean. Egoera horretan, beharrezkoa da kohesiozko eta zeharkako lankidetza, ikuspegi holistiko batetik soilik lor daitekeena. Testuinguru horretan, funtsezko oinarritzat ageri da sormena, agerikoak ez diren konexioak identifikatzeko, arazoak soluzio eraginkor bihurtzeko eta etorkizuneko eszenatoki jasangarri eta errespetuzkoak proiektatzeko gai dena.

Horrek guztiak etengabeko bilakaera dinamiko bat erakusten du. Food Designerrak soluzio berritzaileen bideratzaile gisa posizionatzen diren ingurune bat. Hedapen hori aitortu eta indartuko duten hezkuntza-espazioen beharra sortzen da orduan, Masterrari bide emanez: Food Design Masterra: Berrikuntza Produktu, Zerbitzu eta Esperientzietan.

Programa honek erronkei heltzea, aukerak sortzea, eztabaidak eragitea eta narratiba jasangarritasunerantz birbideratzea, eta iragana, oraina eta etorkizuna bateratzea du helburu, eta benetan errespetatzen du kultura, gastronomiaren eta diseinuaren arteko sinergiak bilatuz. Bi mundu itzel eta aberats.

 

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Hasiera-data: 2025eko urtarrila
  • Ikaskreditu kopurua: 60 ECTS
  • Formatu erdipresentziala
  • Eskola-aldia: 2025eko urtarriletik irailera
    • Lau hilabeteko online prestakuntza
    • Bi hilabeteko egonaldi intentsiboa Basque Culinary Center erakundean
    • Hiru hilabeteko praktikak enpresetan
  • 20 plaza
  • MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN Prestakuntza Iraunkorreko Masterra, Basque Culinary Center erakundearen Zientzia Gastronomikoen Fakultateak ematen duena
  • Kontsultak egiteko eta informazio gehiago eskuratzeko: cursos@bculinary.com

 

MASTERRAREN HELBURUAK

Masterraren helburu nagusia da produktuak, zerbitzuak eta elikagaien, edarien eta gastronomiaren inguruko esperientziak diseinatzea eta horietan berritzea, diseinuko metodologien bitartez errentagarritasun eta jasangarritasun ekonomikoarekin, sozialarekin eta planetarioarekin lotutako erronkak gainditzeko. Horrez gain, ondorengo helburuak lor ditzazun ere bilatuko du programak:

  • Ikuspegi holistiko batetik gaur egungo erronkak analizatzea eta identifikatzea, haien konplexutasunean eta dimentsio aniztasunean ulertuz.
  • Produktu edo zerbitzu baten funtzionamendua modu kritikoan baloratzea, hobetzeko dauden alderdiak detektatzeko
  • Diseinuaren, janariaren eta edarien arteko elkargune berriak esploratzea
  • Food design zer den jakitea eta aldaketarako eta eraldaketarako tresna gisa onartzea
  • Historian zeharreko diseinuaren arloko erreferente ezberdinetan inspiratzea
  • Diseinuaren pentsamoldea eta prozesua ezagutzea, baita diseinuan erabiltzen diren metodologiak ere
  • Diseinu gastronomikoan inpaktua duten oinarriak ulertzea, hala nola sukaldaritzari dagozkionak, zientifikoak, teknologikoak, sozialak eta abar
  • Food design diseinuaren pentsamoldea garatu eta aplikatu daitekeen arloak identifikatzea 
  • Food design diseinuaren mundu mailako erreferente, proiektu eta arrakasta izan duten kasuen bitartez inspiratzea
  • Zeure produktua / zerbitzua / esperientzia diseinatzea eta garatzea
  • Egungo eta etorkizuneko erronkei erantzungo dieten sormenezko soluzio baliagarriak ebaluatzea eta aurre-irudikatzea.

 

IRTEERA PROFESIONALAK

Diziplina hau ez du berariazko industria batek mugatzen, baizik eta egiteko eta pentsatzeko ikuspegi batek gidatzen du. Zure profilaren eta aurretiaz duzun esperientziaren arabera, hainbat arlo eta modalitatetan esploratzeko eta lider gisa jarduteko prestatuko zaitu Masterrak; hala nola:

  • Elikagaien Industria eta Sukaldaritzarako Produktuak eta Zerbitzuak: ikerkuntza eta garapena elikagai- eta edari-enpresetan (zuzenekoak edo zeharkakoak), I+Geko, elikadura-produktuen diseinuko, packagingeko eta marketineko rolak hartuz. Enpresetarako zentro teknologikoetako Ikertzaile rolak ere sartzen dira.
  • Aholkularitza eta Agentziak: diseinu gastronomikoko azterketetan parte hartzea, aholkularitza estrategikoetan eta gastronomian espezializatutako marketin, publizitate eta komunikazioko agentzietan, hainbat eginkizunetan, hala nola diseinua, kazetaritza, harreman publikoak, marketineko aditu eta joera gastronomikoen inguruko aholkulari.
  • Jatetxeak, Ostalaritza eta Ekitaldiak: Chef-diseinatzaile lana, ostalaritzaren sektorean zerbitzu eta esperientzia berritzaileak sortzeaz gain (elikagai edo edarien establezimenduetan).
  • Ekintzailetza: nekazaritzako elikagaien arloko startupak bultzatzea, produktu, zerbitzu eta esperientzia berrien diseinuaren bitartez, merkatuan besteengandik bereiziz.

10+1 arrazoi

MASTER HAU EGITEKO ARRAZOIAK

Ikuspegi berezia eta aurreratua deskubrituko duzu, Gastronomiaren arloan mundu mailako erreferente den unibertsitate batek eskainitako Food Design Masterrean parte hartuta

Diseinuaren alderdi guztiak esperimentatuko dituzu, industriarena, sentsoriala… kontzeptuak errealitate gastronomikoari zuzenean aplikatuz

 

Diseinu-pentsamolde disruptiboa eta malgua barneratuko duzu, erronka garaikideei heltzeko eta horiek gainditzeko

 

 

Diziplina anitzeko ingurune batean kolaboratuko duzu, testuinguru global batean kultura anitzetako profilen alboan sinergiak eta ezagupen berriak sortuz

Hezkuntza-eredu hibrido baten onurak eskuratuko dituzu, online metodologia interaktibo baten eta aurrez aurreko saio intentsibo eta esperientzialen bitartez, malgutasuna eta, aldi berean ordena eskaintzen dituen eredua baita

 

Diziplina anitzeko ezagupenak integratuko dituzu, gastronomiaren ikuspegi abangoardista batekin zientzia, historia eta teknologia konbinatuz

Ikaskuntza-ekosistema berezi batean nabigatuko duzu, non modu aktiboan sustatzen diren produktuen manipulazioa, esperimentazioa eta analisi sakona.

Hezkuntza-mailaz haratago ere gastronomian duen lidergoa areagotzen duen ikastetxe batean parte hartuko duzu. Hainbat ekimenek aberasten zaituztela ikusiko duzu, ekintzailetza eta inpaktu sozioekonomikoa sustatzen dituzten BCC Innovation eta Culinary Action ekimenek, esaterako. GOE proiektu emergenteak, bere aldetik, sare global batean pasioa, talentua eta berrikuntza konektatzeko duen ikuspegiaz kutsatuko zaitu.

Kalitatezko irakasleen eta kanpoko aditu-sare baten eskutik ikasiko duzu, eta networkingeko eta ikaskuntza praktikoko zure aukerak areagotuko dituzte

Bi murgiltze-hilabete bizi izango dituzu, proiektu zehatzetan lan eginez eta sektorea eta Basque Culinary Center ekosistema goitik behera ulertzeko programatutako bisitak eginez.

Bideratua / Programa

Ondorengo profilak dituzten pertsonei zuzenduta dago Masterra:

Gastronomiaren arloko profesionalak:

  • Sukaldaritza: chefs, cocineros/as, pasteleros/as, panaderos/as, gerentes/as de restaurante, profesionales de sala, consultores/as de restauración activos/as en cocina y sala, tanto independientes como parte de grupos, que busquen innovar y explorar nuevas técnicas y tecnologías.
  • Ostalaritza: cateringetan, hoteletan, antolatutako jatetxetan, parke tematikotan, gurutza-ontzitan, museotan eta beste lan egiten duten profesionalak, besteengandik bereizteko eta lehiakortasuneko haien estrategiak areagotzea bilatzen dutenak.
  • Ekintzaileak eta Profesional Independenteak: elikagaien eta gastronomiaren inguruko produktuen, zerbitzuen eta esperientzien diseinuan berritzaile izan nahi dutenak
  • Operazioaren eta Berrikuntzaren arduradunak: esperientzia gastronomikoak eta negozio-eredu berritzaileak asmatzeko eta gauzatzeko gaitasuna indartzea helburu duten esperientziak eta negozio-ildo berriak diseinatzera bideratuta daudenak

Diseinuaren arloko profesionalak:

  • Diseinatzaile Grafikoak eta Produktu-diseinatzaileak: sektore gastronomikoan bereizteko esperientzia, zerbitzu eta produktu proposamenen diseinuan espezializatutakoak
  • Industria-diseinatzaileak: elikagaien ekoizpenerako makinen eta ekipoen diseinuan funtsezko ekarpena egiten duten espezialistak, diseinu gastronomikoaren inguruan duten ulermena areagotzea nahi dutenak, pentsamendu kritikoa erabiliz ekipoen eta elikadura-prozesuetan berrikuntza bultzatzeko
  • Product Designerrak: sukaldaritzaren sektorean zein produktu eta zerbitzu osagarrien hornitzaile diren enpresetan lan egiten duten profesionalak. Haien eginkizun nagusia da, sukaldaritzaren eta ostalaritzaren alorretako eta beste sektore batzuetako berariazko beharrak kontuan hartuta, soluzio berritzaileak diseinatzea, hobetzea eta sortzea
  • Esparru horretako beste diseinatzaile edo profesional batzuk: barne-diseinatzaileak, argazkilariak, packagingeko profesionalak, modakoak eta beste. Gastronomian zein beste arlo batzuetan espezializatutakoak. Haien sormen-ikuspegia indartzea eta diseinu-pentsamoldea proiektu gastronomikoetan aplikatzea bilatzen dutenak, eraginkortasunez komunikatuz eta gastronomiaren arloan soluzio berritzaileak sortzeko diziplina aniztasunez kolaboratuz.

Elikagaien industriaren arloko profesionalak:

  • Elikagaien inguruko I+G eta Teknologia: Elikagaien industrian, ikerkuntzan eta garapenean aritzen diren zentro teknologikoak eta profesionalak, erronkei aurre egiteko eta horiek gainditzeko diseinu-ikuspegi berritzailea berenganatu nahi dutenak, soluzio gastronomikoen jasangarritasuna eta eraginkortasuna hobetuz.

Beste profesional batzuk:

  • Marketineko eta Aholkularitza Espezializatuko agentziak: Haien eskaintza insight berritzaileekin eta diseinuko estrategia abangoardistekin aberastea eta, era horretan, merkatuan haien lidergoa eta bereiztasuna areagotzea nahi duten produktuen, zerbitzuen eta esperientzien diseinuan aholkularitza eskaintzen duten adituak
  • Ekitaldi-kudeatzaileak: ekitaldien diseinuan eta kudeaketan aritzen diren profesionalak, ekitaldi gastronomikoen kudeaketan sakontzea eta, horrela, proiektu bakoitzaren kalitatea eta berezitasuna hobetzea nahi dutenak
  • Kazetariak eta Idazleak: komunikatzaileak, elikaduraren eta gastronomiaren testuinguru batean istorio erakargarri eta esanguratsuak kontatzeko duten gaitasuna hobetzea bilatzen dutenak
  • Artistak: janaria arte-adierazpeneko bitarteko gisa erabiltzeko interesa duten sortzaileak, gastronomia aurkezteko eta kontzeptualizatzeko modu berriak arakatzeko asmoz

Graduatu berriak

Diseinuko, gastronomiako edo horiekin lotutako beste ikasketa batzuetan

Ez duzu zure profila islatuta ikusi goiko puntuetan eta Masterra interesatzen zaizu? Ez izan zalantzarik, eman ezazu izena, zure prestakuntza eta esperientzia baloratuko ditugu, eta jarriko gara zurekin harremanetan.

PRESTAKUNTZA PROGRAMA

I. Modulua: Elikagaien egungo testuingurua eta erronkak (2 ECTS)

Nola dago elikadura-kultura orokorra? Elikaduraren testuinguru garaikidea eta testuinguru horrek aurrean dituen erronkak azalduko ditugu, dauden aukerak eta berrikuntza beharra duten esparruak hobeto ulertzeko.

  • Elikaduraren XXI. mendeko erronkak
  • Elikaduraren paradigma berriak
  • Garapen jasangarria: ingurumenari, ekonomiari eta gizarteari dagokionez
  • Elikagaiak eta janaria: Zer ari gara jaten?

II. Modulua: Gastronomia eta Diseinua (2 ECTS)

Gastronomiaren, elikaduraren eta diseinuaren arteko konbergentzia, iraganetik gaur egunera arte. 

  • Gastronomiaren eta diseinuaren batasuna
  • Bizirauteko elikaduratik 360 gastronomiara

III. Modulua: Food Design: Elikagaien berrikuntza, diseinuaren bitartez (2 ECTS)

Zer da Food Design? Dituen esanahi anitzak eta aldaketarako egin ditzakeen ekarpenak aztertuko ditugu. Nor da Food Designerra?

  • Food Design diziplina gisa
  • Food Design eraldaketako tresna gisa
  • Elikagaien arkitektura: Janaria diseinuaren xede gisa
  • Food Designerra: eginkizuna eta erronkak

IV. Modulua: Disenua: pentsamoldea, sormena eta metodoa (8 ECTS)

Nola indartzen dugu sormena, proiektu bakoitzaren erronkak gainditzeko? Edozein ideia egia bihurtzeko funtsezko fase eta metodologietan zeharreko bidaia. 

  • Diseinuaren printzipioak eta erreferentzia estetikoak
  • Diseinu-pentsamoldea eta metodologiak
  • Sormen-prozesuak 
  • Tresna digitalak
  • Proiektuen garapena. Faseak
  • Inspirazioak eta esperientziak. Learning Journey

V. Modulua: Oinarri gastronomikoak (7 ECTS) 

Nola eragiten du testuinguru gastronomikoak gure sorkuntzetan, eta zergatik da funtsezkoa, diseinatzerakoan, arlo horretan eragiten duten aldagai bereziak kontuan hartzea?

  • Kontsumo-joerak eta elikadura-ohitura berriak
  • Sukaldaritzako oinarrizko prozesuak eta funtzionalitateak 
  • Oinarrizko prozesuak eta funtzionalitateak edarietan
  • Nutrizioaren-osasunaren arloko printzipioak
  • Analisi eta pertzepzio sentsoriala
  • Neurozientziaren eta gastrofisikaren hastapenak
  • Elikagaien industriako oinarrizko prozesuak
  • Elikagaien estetika eta hizkuntza bisualak
  • Bideragarritasun ekonomikoa

VI. Modulua: Elikagaietarako eta gastronomiarako diseinua (6 ECTS)

Food Designa protagonisten bitartez ezagutzen: Diziplina honek  bizia hartzen duen arlo eta esperientzia ezberdinetan zeharreko ibilbidea.

  • Abangoardiako gastronomiarako teknikak, I+G eta Food tech
  • Jateko produktu berrien diseinua
  • Food Retail eta jateko espazioen diseinua
  • Elikagaietarako edukiontziak eta ontzien diseinua
  • Helburuen eta tresnen diseinua
  • Food Service Design
  • Esperientzia eta ekitaldi gastronomikoak
  • Komunikazio gastronomikoa eta neuromarketina
  • Elikaduraren etorkizuneko eszenatokiak
  • Nekazaritzako elikagaien sektoreko teknologia berriak
  • Food art: janaria baliabide artistiko gisa
  • Turismo gastronomikoa
  • Digital Food: Metabertsoak, kripto-zaporeak eta adimen artifiziala
  • Gastronomia diseinu espekulatzaile gisa

VII. Modulua: Produktuen eta esperientzien diseinu praktikoa (4 ECTS)

  • Erronka Lantaldean: egin ezazu lan benetako janariarekin, gastronomiako profesionalekin, Basque Culinary Center erakundearen instalazioak erabilita. Eta diseinatu zeharkako proiektu bat 15 egunetan. Ideiatik/Kontzeptutik prototipora eta produktua gauzatzera. 

VIII. Modulua: Master Amaierako Proiektua (10 ECTS)

Masterraren barruan, Master Amaierako Lan bat egin beharko da amaierako proiektu gisa, merkatuaren errealitatearekin eta mundu errealeko exijentziekin lotuta egongo dena.

IX. Modulua: Curriculumeko Praktikak Enpresetan (19 ECTS)

Enpresetan egiten diren curriculumeko praktikak programaren funtsezko fasea dira. Zure ezagupenak ingurune erreal batean praktikan jartzeko aukera ematen dizute. Hiru hilabete inguruko iraupena eta 480 orduko zama (19 ECTS kredituren baliokidea) dute, eta zure garapenerako funtsezko esperientziak dira. Lankidetza-ekosistema horri esker, lider diren enpresek osatutako sare batekin lankidetza estua izateko aukera izango duzu. Jatetxeak, sukaldaritzaren arloko taldeak, zentro teknologikoak edo gastronomian espezializatutako diseinu-estudioak. Estrategia honen helburua da zure hezkuntza osa dezazun, testuinguru errealetan aplikatuz. Zure trebetasunak hobetzera eta lan-merkatuan sar zaitezen laguntzera bideratuta dago.

 

 

Egutegia

  • Ikaskuntza-plataformaren hastapenak: eskola-aldiaren hasieran, ikastaroaren metodologia eta ikaskuntza-plataforma ezagutu beharko du ikasleak
  • Eskola-aldia: 2025eko urtarrila-iraila 
    • Online eskola-aldia: 2025eko urtarrilak 7tik apirilak 27ra
    • Murgiltze-egonaldia: 2025eko maiatzak 5etik ekainak 19ra
  • Praktikak: 2025eko uztailak 14tik urriak 14ra
  • Master Amaierako Proiektuaren aurkezpena: 2025eko urria

Metodología

Learning by doing metodologia erabiltzen da Masterrerako; metodologia horren oinarrian dagoen ideia da ikasteko modurik onena esperientzia praktikoa eta zuzeneko ekintza erabiltzea dela. Teorian eta irakaspen pasiboan soilik oinarritu beharrean, ikasleek ezagupenak eta trebetasunak jarduera praktikoetan eta proiektu errealetan modu aktiboan parte hartuta eurenganatu ditzaten sustatzen du metodologia honek, diseinu-pentsamendua zerbitzu, produktu eta esperientzia gastronomikoetan berritzeko aplika dezaten prestatuz. Elkarren osagarri diren bi modalitatetan banatzen da programa: online eta aurrez aurrekoa. Horrela, esperientzia integrala eskaintzen diegu gure ikasleei.

Online eskola-aldia (4 hilabeteko iraupena):

  • Adituek prestatutako edukiak: elikagaien industriako eta diseinuko profesionalek sortutako ezagutza-materiala
  • Masterclassak eta showcookingak: grabatutako eskola magistralak eta sukaldaritzako-erakustaldi birtualak ikusi ahal izango dituzu
  • Zuzeneko online eskolak: hitzaldiak denbora errealean gonbidatutako adituekin, kontzeptuen inguruan eztabaidatzeko eta zalantzak argitzeko, eta saio parte-hartzaile eta dinamikoak
  • Irakurketak, foroak eta eztabaidak: etengabeko ikaskuntza eta parte-hartzea
  • Asteroko jarduerak: jarduera praktikoak egingo dira, hala nola probak eta kasuak ebaztea
  • Tutoretza oso aktiboa: zalantzak, zuzenketak, aholkularitza ariketetan, etab.

Aurrez aurreko egonaldi intentsiboa Basque Culinary Centerren (7 aste):

Zazpi asteko erabateko murgiltzea Basque Culinary Center ekosisteman. Proiektu zehatzak, bisita programatuak eta gehiago. Hori guztia, zentroaren eta sektorearen erabateko ulermena eraikitzeko asmoz.

  • Eskola magistralak eta masterclassak: aurrez aurreko eskolak, gastronomiaren eta diseinuaren arloetako adituen eskutik
  • Showcookingak: Sukaldaritzako zuzeneko erakustaldiak ikustea eta horietan parte hartzea
  • Esperimentazioa, erronka txikiak eta sprinta: gastronomiarekin eta diseinuarekin zerikusia duten proiektu praktikoak eta sormen-erronkak garatzea
  • Dastaketak: jakien eta edarien ebaluazio sentsoriala, haien ezaugarriak eta zaporeak ulertzeko
  • Workshopak eta tailerrak: Gastronomiari aplikatutako diseinuaren berariazko alderdiak lantzen dituzten tailer praktikoetan parte hartzea

Horrez gain, Bartzelonara egingo den Learning Journey batekin amaituko da aurrez aurreko egonaldi intentsiboa

Diseinuaren arloan nabarmentzen den Bartzelona hirira inspiraziorako egingo den bidaia izango da. Programaren azkeneko astean, hiriaren historia aberatsean murgiltzeko eta Bartzelonako diseinuaren kultura zirraragarria arakatzeko aukera izango dute ikasleek. Ibilbide honetan, museo nagusiak eta eraikin arkitektoniko enblematikoenak bisitatuko dituzte. Gainera, sarbide esklusiboa izango dute erakunde espezializatuetara, diseinu-eskoletara eta hainbat diseinu-estudiotara, eta tailer eta workshop esklusiboetan parte hartzeko aukera ere izango dute. Esperientzia ez da mugatuko diseinuaren esparrura soilik, baizik eta baita gastronomiarenera ere, izan ere, ikasleek bisita pribatuak egingo dituzte jatetxe, kokteldegi, zentro teknologiko eta berrikuntza gastronomikoetan lider diren enpresetara, hirian bertan zein inguruetan.

Behin bidaia hori osatu ondoren, hezkuntza-prozesuaren azkeneko etapari ekingo zaio; ondorengo faseak izango ditu:

  • Curriculumeko Praktikak Enpresetan: eginez ikasiko duzu.  Esperientzia horiek funtsezkoak dira zure garapenerako. Lider diren enpresek osatutako sare batekin lankidetza estua izateko aukera izango duzu. Jatetxeak, sukaldaritzaren arloko taldeak, zentro teknologikoak edo gastronomian espezializatutako diseinu-estudioak. Zure hezkuntza osa dezazun nahi dugu, testuinguru errealetan aplikatuz. Zure trebetasunak hobetzera eta lan-merkatuan sar zaitezen laguntzera bideratuta dago.
  • Master Amaierako Proiektua: Masterraren barruan, Master Amaierako Lan bat egin beharko da amaierako proiektu gisa, merkatuaren errealitatearekin eta mundu errealeko exijentziekin lotuta egongo dena.

Irakasleak

Eskura itzazu diziplina anitzetako aditu ezagunen ezagupenak!

Dagokien esparruan ibilbide luzea duten profesionalengandik ikasteko aukera izango dute ikasleek, haien eragin akademiko, intelektual eta sozialagatik, zein egin dituzten ekarpen txundigarriengatik ezagunak diren profesionalengandik.

Elsa Yranzo 

Masterraren koordinatzailea

 

Diseinatzailea eta arte-zuzendaria da Bartzelonan, eta bere Food Design & Food Art estudio zuzentzen du. Haren lanak diseinua, artea eta gastronomia gainditzen ditu, janariarekiko gure interakzioa eraldatuz. Hainbat markarekin kolaboratu du, Hermes eta Carolina Herrerarekin esaterako, eta haren ikuspegia museo, jatetxe eta erakundeetan barneratu da. Diseinuko FOODA Saria jaso zuen 2023an. Elikaduraren ekosisteman berritzeagatik nabarmentzen da Elsa. Haren proiektuek, Bauhaus eta gastronomiaren arteko harremana esploratzetik kafeomantzia adimen artifizialarekin integratzera arte, ikuspegi bereziak erakusten dituzte, elikagaien narratiba aberastuz, gizartearen, nutrizioaren eta kulturaren ikuspuntuetatik

Diziplina anitzeko ikusmoldearekin, beste profesional batzuekin autoekoizten ditu Elsak proiektuak, bere interesak iparrorratz gisa hartuta. Elikaduran bistakoak ez diren konexioak ezagutzera emateko bide gisa ikusten du Food Designa, eta bere ekimenen ildo nagusi bilakatzen du, diseinuaren, artearen eta gastronomiaren bitartez, pertsonen eta janariaren artean lotura desberdinak eraikitzeko, eraldatzeko, inspiratzeko eta hausnarketa eragiteko.

Profesionalen aniztasuna da programaren ezaugarrietako bat, eta horrek programa aberasten egiten du akademikoki, espezializazio espektro zabala hartuz:

  • Diseinu Estrategikoa: diseinuan diharduten profesionalak, produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzeko ikuspegi estrategiko batekin
  • Humanitateak eta Gizartea: humanitateetan adituak, haien lana aldaketa sozialak eta horiek gastronomian duten eragina aztertzera bideratzen dutenak
  • Arteak eta Antzezpena: artearen munduko sortzaileak, diseinua marka eta erakunde kulturaletarako esperientzia gastronomiko ahaztezinak sortzeko erabiltzen dutenak
  • Ikerkuntza eta Berrikuntza: hainbat eremutan hezkuntza eta berrikuntza sustatzen duten ikertzaileak, arkitektura, hirigintza, artea, diseinua eta bestelakoak barne
  • Elikadurari buruzko azterketak: elikaduraren eta haren inpaktuaren inguruko azterketa integralean espezializatutako hezitzaileak
  • Sukaldaritzaren zientzia: printzipio teknikoak eta zientifikoak aplikatuta, sukaldaritzaren muga berriak arakatzen dituzten ingeniariak eta zientzialariak
  • Elikagaien diseinua: produktutik hasi eta zentzumen anitzeko pertzepzioraino, esperientzia gastronomikoak sortzen espezializatzen diren diseinatzaileak
  • Abangoardiako gastronomia eta Food Tech: berrikuntza gastronomikoaren eta elikagaien inguruko ikerkuntzaren, garapenaren eta teknologiaren arloan abangoardian dauden profesionalak
  • Komunikazio Gastronomikoa: gastronomiaren mundu zabala eta gastronomiaren joerak eta istorioak esploratzen eta kontatzen dituzten kazetariak eta idazleak.
  • Sukaldariak: Food Designaren aplikazio erreala ulertzeko funtsezkoak diren esperientzia praktikoa eta ikuspegi sortzailea eskaintzen duten chefak eta sukaldariak

Laster iragarriko dugu nor gehiago izango dugun…

 

Matrik. / Laguntzak

11.030 €koa da Masterraren kostu osoa, eta honela ordaindu beharko da:

  • 150 € izena emateko tasa modura
  • 2.720 € (guztizkoaren % 25), hautagaiari onartua izan dela baieztatzen zaionean, plaza erreserbatzeko kontzeptu gisa.
  • Zenbatekoaren gainerakoa 2.720 €ko hiru kuotatan zatituta ordaindu beharko da, 2025eko urtarrilean, martxoan eta maiatzean

Prezioan sartzen dira:

  • Online prestakuntzako plataformarako sarbidea
  • Bartzelonara egingo den Learning Journey bidaia (garraioa, ostatua eta diseinuko eta/edo gastronomiako zentroetarako sarrerak)
  • Masterclassak, gonbidatutako adituekin
  • Online zatiaren tutoretza
  • Curriculumeko praktiken kudeaketa
  • Basque Culinary Centerrek antolatutako jarduera eta ekitaldietan parte hartzea
  • Fakultateko Liburutegiaren 5.000 erreferentzia baino gehiagotarako sarbidea
  • Basque Culinary Centerreko egresatuentzako Bculinary Alumni zerbitzuan alta ematea
  • Titulua/diploma ematea eta bidaltzea

ESPAINIAN BIZI DIRENENTZAKO FINANTZAKETA-AUKERAK

  • Ikastaroaren zenbatekoaren % 100 finantzatu dezakezu.
  • Zuk erabakitzen duzu zein epetan finantzatu nahi dituzun ikasketak. 10 urte arte.
  • Maileguaren kuoten ordainketa ikasketak amaitu arte atzeratu dezakezu, eta lan-merkatuan sartuta zaudenean ordaintzen hasi.
  • Bitartekaririk gabe, zure kontuan jasoko duzu zenbatekoa, Fakultateko kuotei aurre egin ahal izateko.
  • Ikasketa-, amortizazio- edo ezeztapen-komisiorik gabe.

Kontsultatu mailegu finantzario bat itzultzeko baldintzen adibide orientagarri batzuk: kontsultatu simulazioak

Inbertitu zure etorkizunean. Guk lagunduko dizugu.

Jarraian, erakunde bakoitzarekiko baldintza espezifikoak aurkituko dituzu.

Finantzaketa eskatu nahi baduzu, idatzi cursos@bculinary.com helbidera eta prozesua nolakoa den jakinaraziko dizugu.

IKASLEARI BERE ENPLEGAGARRITASUNEAN LAGUNTZEA

Ikasleari lana bilatzen laguntzeko, ikasketak egin bitartean edo ondoren, masterreko ikasleek fakultateak jasotzen dituen lan-eskaintzei buruzko informazioa jasoko dute.

ITZULTZEKO ETA EZEZTATZEKO POLITIKA
Kontsultatu itzulketa-politikari buruzko informazio zehatza.

 

Onarpena / Baldintzak

Helburu bikoitza du Basque Culinary Centerren onarpen-sistemak:

  • Hautagaiek ikasketa-plan berritzaile eta zorrotz bat arrakastaz gainditzeko beharrezko maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak dituztela ziurtatzea
  • Masterrak hautagaien prestakuntza-beharrei eta -kezkei erantzuten diela egiaztatzea.

Honako hauek dira onarpen-prozesuan parte hartzeko urratsak:

  1. Egin ezazu online izen-ematea hemen klikatuta, eta ordaindu 150 €ko inskripzio-tasa (onartua ez izanez gero, itzuli egingo zaio kopuru hori hautagaiari).
  2. Bidali ondoren adierazten den dokumentazioa adminisiones@bculinary.com helbide elektronikora:
    1. Curriculuma, eguneratuta
    2. Egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa (titulua, eskatu izanaren ziurtagiria edo espediente akademikoa) 
    3. Nortasun-agiri pertsonalaren kopia digitala: NAN edo pasaportea
    4. Karneterako edo pasaporterako tamainako egungo argazkia
    5. Ingeles-maila egiaztatuko duen ikasketa-ziurtagiria edo-egiaztagiria 
  3. Uler itzazu hobeto zure aspirazioak eta motibazio-maila, programa zergatik interesatzen zaizun ulertzeko bidaliko dizugun galdetegi batekin.
  4. Har ezazu parte Masterraren Koordinatzaileak online bidez egingo dizun elkarrizketa pertsonalean. Zu hobeto ezagutzeko aukera bat da, eta zalantzak argitu eta behar dituzun kontsultak egin ahal izango dituzu.
  5. Aurkezten duzun dokumentazioaren eta egindako elkarrizketaren emaitzaren arabera baloratuko dugu zure hautagaitza. Ebazpena jakinarazi eta egin beharreko urratsen berri emango dizugu.
  6. Erreserbatu zure plaza. Horretarako, masterraren prezioaren % 25 ordaindu beharko duzu, 2.720 €, adierazitako epean.

Masterra Etengabeko Prestakuntzakoa da, beraz, Master-titulazioa eskuratzeko, beharrezkoa da aurretiaz Graduko unibertsitateko ikasketak eginda izatea (Lizentziatura, Ingeniaritza edo Diplomatura)

Unibertsitate-mailako ikasketarik ez baduzu:

  • Master-titulua eskuratzeko beharrezko gaitasunak dituzula egiaztatu ahal izango duzu, horretarako diseinatu dugun prozesu baten bitartez. Emango dizugu horri buruzko informazioa. Onarpen-prozesuarekin batera egingo da prozesu hori.
  • Gaitasunak egiaztatzeko prozesua egin ondoren, eta gaitasunei dagozkien beharrezko eskakizunak bete eta prestakuntza-programa gainditzen baduzu, Etengabe Prestakuntzako Master-titulua eskuratuko duzu. Aitzitik, masterra egiteko gaitasunak egiaztatzen ez badituzu, matrikulatu eta Hedapeneko Diplomari dagokion titulua eskuratuko duzu programa gainditu ondoren.

Kontsultak egin eta informazio gehiago eskuratzeko, idatzi helbide elektroniko honetara: cursos@bculinary.com

 

Catalogo

MÁSTER EN FOOD DESIGN: INNOVACIÓN EN PRODUCTOS, SERVICIOS Y EXPERIENCIAS Masterra interesatzen zaizu?

Zure datuak eman Masterraren buruzko informazio osoa izateko
Bidali
Desarrollado por: GureMedia