18 Azaroa 2024
Mugaritzek koordinatuta, abenduaren 13an Gipuzkoako Michelin izardun sukaldariek afari solidario bat eskainiko dute Basque Culinary Center-en, "Valentziatik Valentziarentzat" ekimen solidarioarekin bat eginez. Helburua Valentziako Erkidegoa jo duen DANAren kaltetuentzat dirua biltzea da, zeinak ehun sozial eta enpresariala gogor kaltetu duen. Valentziatik sortutako ekimen hau aldi berean egingo da bai nazio mailan eta bai nazioartean. Bat, bi edota hiru Michelin izar dituzten sukaldariak batu dira kausa solidario honetan, gastronomiak zailtasun eta larrialdi egoeretan laguntzeko motor eta itxaropen iturri izan behar duela erakutsiz. Afari berezi honetako menua honako sukaldari hauek prestatuko dute: Paulo Airaudo (Amelia**), Aitor Arregi (Elkano*), Elena Arzak (Arzak***), Martín Berasategui (Martín Berasategui***), Edorta Lamo (Arrea*), Iñigo Lavado (Iñigo Lavado), Dani López (Kokotxa*), Andoni Luis Aduriz (Mugaritz**), Roberto Ruiz (Hika Bodega), Pedro Subijana (Akelarre***), Gorka Txapartegui (Alameda*) eta Basque Culinary Centerreko irakasleak. Afariko edariak Hika Txakolindegiak, Vino de Jerez Osborne-k, Brandy 1866-k eta Subsierra-ko Elkarteak, Arabako Errioxako eta Errioxa Altuko zortzi upeltegiz osatutak eskainiko dituzte. Erreserbak ondorengo webgunean egin daitezke: desdevalenciaparavalencia.com/cenas-solidarias/
Helburu solidario bat ardatz
Ekitaldi hau Ricard Camarena, Quique Dacosta eta Begoña Rodrigo ,Valentziako sukaldari ospetsuek, bultzaturiko ekimen globalaren parte da, Valentziako Enpresarien Elkartearen (AVE) babesarekin. Gipuzkoan, AEFAMEk hartu du lekukoa, kausa honi bere babesa emanez. Gipuzkoan egingo den afari solidarioa mundu osoko hainbat lekutan aldi berean antolatuko diren ekimenen parte izango da, helburu bakar bat jarraituz: Valentziako Erkidegoa berreraikitzen laguntzea, bereziki enpresa txikiak berraktibatu eta enplegua mantentzen laguntzeko. Bildutako guztia kaltetuentzat bideratuko da.
"0 Mahaia" ekimena
Ekimen solidario honetan parte hartu nahi dutenentzat, www.desdevalenciaparavalencia.com webgunean “0 Mahaia” aukera zabaldu da, non norbanakoek zein enpresek nahi duten zenbatekoa dohaintzan egin dezaketen. Dohaintzak 2024ko abenduaren 20ra arte egongo dira zabalik.
http://www.desdevalenciaparavalencia.com