Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerren ospatuko da Turismoaren Mundu Erakundeak (TME) antolatutako Turismo Gastronomikoaren Munduko III. Foroa

02 Maiatza 2017

TMEren Turismo Gastronomikoaren Foroaren hirugarren edizioa Basque Culinary Centerren egingo da oraingoan ere, maiatzaren 8an eta 9an.

TMEk antolatu du ekimena, Basque Culinary Centerren laguntzarekin eta Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Foroan 200 parte-hartzaile inguru elkartuko dira, 60 herrialdetatik etorritakoak: sektore publiko eta pribatuaren ordezkariak, enbaxadoreak eta ikasleak.

Esparru publiko zein pribatuan diharduten 20 herrialdetako adituak izango ditugu gurekin, gobernuaren maila guztien ordezkari, bai eta enpresariak, akademikoak eta chefak ere. Hainbat panel, aurkezpen eta tailerretan parte hartuko dute, turismo gastronomikoaren eta jasangarritasunaren arteko harremana ardatz harturik. Hori da, hain zuzen, 2017 Garapenerako Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Urtearen gaietako bat.

Foroaren xedea jasangarritasunaren eta turismo gastronomikoaren arteko harremana indartzea izango da, turismo gastronomikoak helmuga turistikoak garatzeko duen rol baliotsua nabarmenduz.

Programa osoa ikusteko, bisitatu webgune hau: http://cf.cdn.unwto.org/sites/all/files/pdf/3rd_unwto_world_forum_on_gastronomy_tourism_programme_esp_0.pdf

Desarrollado por: GureMedia