10 Ekaina 2024
“Euskal Gastronomiaren Topaketa”-k gastronomiaren sektoreko 200 profesional baino gehiago bildu ditu gaur Arkauteko Nekazaritzako Elikagaien Campusean (Araba). Mantalak antolatutako jardunaldiaren helburua da komunitate gastronomikoa ospatzea eta indartzea, eta Euskadiko tradizio aberatsari eta bertako produktuari balioa ematea.
Euskal Gastronomiaren Topaketa Mantalak, Basque Culinary Centerren ekimenak, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, HAZIren bidez, antolatu dute. Mahaia Kolektiboa, Bisubi Fundazioa, Jakitea, Euskal Gozogileak, Euskal Gastronomi Akademia, Gastronomia Kofradien Federazioa (Fecoga) eta Euro-Toques ditu laguntzaile. Babesleak Insalus eta La Salve.
Taloa eta esnea dituen katilu batekin eman zaie ongietorria bertaratutakoei. Arrea! jatetxeko Edorta Lamo chefak Arabako lurraldea eta ekosistema balioetsi ditu, bere sukaldaritzaren inspirazio- eta fokuratze-iturri gisa. Lamok hau nabarmendu du: “euskal gastronomia nire sustraia da, gure adierazpena, eta nire lurraldea defendatu eta zabaldu nahi dut”. Bere ibilbidearen errepaso txiki bat eginez, A Fuego Negrotik Arrea!-era, Lamok sektorearen giltzarri gisa “egia eta zentzua, tradizioa eta berrikuntza eta komunitatea” nabarmendu ditu.
Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea; Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia; eta Amaia Barredo, Arabako Foru Aldundiko Jasangarritasuna, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen saileko foru diputatua izan dira topaketa inauguratzeko arduradunak.
Aitor Arregi (Elkano), Maider Martínez (Idiazabalgo JIB), Anna Montserrat (Mendialdeko Ogia) eta Alatz Bilbaok (Bakea) osatu dute jardunaldiaren lehenengo mahai-ingurua. Sareak garatzea, pertsonen arteko erlazioak, tradizioak eta komunitatearen garrantzia sektorearen garapenereako nabarmendu dituzte. Javi Rivero sukaldari eta AMA Tolosako jabekideak moderatu du mahaia.
Hurrengo mahai-inguruan, Saúl Gil Berzalek (Bodegas Gil Berzal), Noemi Salazarrek (nekazaritza-ingeniaria), Julen Bergantiñosek (Islares) eta María Sarasuak (Karmine) “Posible da gastronomia berdea? Euskadiko sektorearentzako erronkak” tituluarekin “gastronomiak ingurumenarekin batera joan behar duela” ideia partekatu dute, beti errespetuz lan eginez eta urrats eta ekintza bakoitza garrantzitsua dela ulertuz. Slow Food Arabako Aitor Buendiak moderatu du mahaia.
Ondoren, Beasaingo Odolkiaren Kofradia, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradia, Kantabriar Antxoaren Kofradia, Tolosako Babarrunaren Kofradia eta Nafarroako Betegarriaren Kofradiak antolatutako hamaiketakoaz disfrutatu ahal izan dute bertaratutakoek. Euskal Sagardoa, Basque Wine, La Salve edariak eta Insaluseko ura ere dira.
Jarraian, Haramboure jatetxeko Patxi Zumarragak eta Patricia Harmabourek, “Euskal gastronomia lurraldetik haratago sustatuz” izenburupean, Haramboure-ren planteamenduari buruzko ikuspegiak eta iritziak partekatu dituzte; establezimenduetatik hasi eta ekoizleekin, bezeroekin eta lehengaiarekiko errespetuari buruz diseinatutako proposamen gastronomikora arte. Mantala-ko Laura Tamayo izan da moderatzailea.
Ekimenaren arduraduna den Imanol Zubelzuren hitzetan, Mantalaren helburua da “euskal gastronomiaren garapenean lagunduko duten proiektuak sustatzea eta garatzea”. Horretarako, pertsonen eta proiektuen ekosistemak aktibatzen dira, hala nola GastroGaztea. Proiektu horretan 130 gazte baino gehiago biltzen dira, sukaldariengandik hasi eta ekoizleenganaino, ikuspegi gaztetik sektoreak dituen erronkei erantzun ahal izateko. Jakitea eta Mahaia Kolektiboa ere lan horren adibide argiak dira. “Lankidetza-ekimen bat da Mantala, eta, haren bidez, sektorea sustatu nahi dugu pertsonen ikuspegitik”.
Gastronomia azoka batek amaiera bikaina eman dio Euskal Gastronomiaren Topaketari. Bertan, Arreak prestatutako proposamen batzuez dastatu ahal izan da, baita ere Roberto Ruizek (Hika Txakolindegia) egindako platerez. Gainera, GastroGaztea komunitateak proposamen gastronomiko batzuk ere egin ditu, hala nola: Moxal taloa, tatemada saltsa eta erremolatxa ozpindua eta Arabako mendiko moxal ketuaren roast beef-a mustarda eta txakolinarekin Gorka Arrieta (Sua), Luis Hernani (Mano Lenta) eta Jon Gil-en (Bideko) eskutik; Taloa, gatza eta entsalada Beatriz Pascual (Almazen Salinas) eta Javier eta María Sarasuak (Karmine) prestatua, Arabako amuarrainen cornetto nikkei-a Asier Moreira (Bode), María Lasquibar eta Iván Sancho (Kea) eta Aitor Ocio (La Bodeguilla Lanciego) eskutik; eta un Fresaraba, marakuia eta zitrikoak eta Marrubien salmorejoa gazta-aparrarekin, olio-perlak eta baratxuri-lore basatia Aitor Etxenike (Kromatiko) eta Laura Muñozen (Urgora) eskutik.
Hainbat produktu-puntu ere izan dira, Slow Food Arabaren eskutik; Euskal Ogiak, Mendebaldeko Ogia eta Artepan-en ogiak; Euskadiko gaztak, Euskal Gozogileak artisau-postreak eta Insalus, La Salve eta Basque Wineren edariak.
Aurreko edizioak
2022an Basque Culinary Centeren egin zen lehen topaketa, Gipuzkoan. Bertan, hainbat profil bildu ziren, hala nola Pedro Subijana, Elena Arzak, Aitor Arregi, Telmo Rodríguez, Lorena Gómez, Xabier Zabaleta, Juanma Oribe, Julen Baz, Nagore Irazuegi eta Itziar Insausti bertsolariak.
2023an Urdaibaien (Bizkaia) egin zen bigarren topaketa. Hitzorduan, ikuspegiak trukatu ziren, eta sektorearen aniztasuna aldarrikatu zen, zintzotasuna predikatzeko, berritzeko, lurrarekin berradiskidetzeko, talentua erakartzeko eta solidarioak eta konprometituak izateko beharra. Profesional hauek hartu zuten parte: Julen Baz (Garena), Gorka Txapartegi (Alameda), Edorta Lamo (Arrea! ), Xabier Zabaleta (Jakitea), Roberto Ruiz (Hika Txakolindegia), Jon Mikel (Kaitxo), Jone Markaida (Leku Ona), Amaia Arguiñano (BodegaK5) edo Lara Martin (Mina), besteak beste.