Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Euskadiko BCCko graduatuen erretratua: ekintzaileak, 360º-ko gastronomiaren ikuspegia, maila altuko lanpostuak eta nazioarteko profilak

28 Urria 2024

Basque Culinary Centerreko graduatuak LABe-n bildu dira, Donostiako Tabakaleran, gastronomiari eta haren garapen profesionalari buruzko ikuspegiak eta hausnarketak partekatzeko. Basque Culinary Centerreko ikasleek, gastronomiaren 360ºko ikuspegia izanda, jarduera profesionala sukaldaritzatik askoz harago garatzen dute: ikerketan, gerentzian, komunikazioan, irakaskuntzan eta, jakina, ostalaritzan ere aritzen dira. 

 

Euskadin 500 profesional inguru ari dira karrera profesionala garatzen (Basque Culinary Centerreko ikasle-ohi globalen %16a), eta ikasketa hauetakoren bat egin dute instituzio akademiko honetan: Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Gradua (%41), 10 masterretako bat (%32) edo gaur egun Gastronomia Zientzien Fakultatean eskaintzen diren espezializazio-ikastaroetako bat (%27). 22 nazionalitatetako pertsonak ari dira lanean eta ezagutza partekatzen Euskadin, besteak beste, Mexikokoak, Venezuelakoak, Perukoak, Italiakoak, Kolonbiakoak, Ekuadorrekoak, Brasilgoak, AEBekoak, Alemaniakoak, Chilekoak, Argentinakoak eta Rumaniakoak. 

 

Hospitalitatea da sektore nagusia alumnien artean. Graduatuen ia %40k, goi-mailako postuak dituzte; sukaldari edo jangelako buru, kudeatzaile, negozio-arduradun eta abar dira. Gainera, nabarmendu behar da Euskadin lan egiten duten ikasleen %17k baino gehiagok negozioa sortzearen eta garatzearen aldeko apustua egin dutela, eta, horrela, euskal lurraldean gastronomia garatzen lagundu dutela ekintzailetzaren bidez. Bestalde, ikerketa da graduatuen ia %10en lan-ingurunea.

 

Profesional horien gakoa zera da: oso ondo prestatutako pertsonak dira, eta garrantzi eta ardura handiko leku eta lanpostuetan daude; egun, sektorearen etorkizuna zehazten ari dira. Horrek, nazioarteko talentua erakartzearekin batera, Basque Culinary Centerren rola indartzen du, euskal lurraldean aldaketaren katalizatzaile eta negozio-sortzaile gisa.

 

Demografiari dagokionez, 3.000 ikasle baino gehiagoren %16k lan egiten du Euskadin; Generoaren araberako banaketari dagokionez, %59 gizonezkoak dira eta %41 emakumezkoak. Gainera, ikasleen profil gazteak, 29 urte dituzte batez ere, hazten eta egokitzen ari den sektorea dela islatzen du.

 

Euskadiko Alumni Topaketa

 

Gastronomia Zientzien Fakultateko zuzendariak aurkeztutako datu batzuk ikusi ondoren, graduatuek hausnarketa- eta inspirazio-gune bat eratu dute, esperientzietan oinarrituta eta euskal gastronomiaren oraina eta etorkizuna ardatz hartuta.

 

Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusi Joxe Mari Aizegak ekitaldiaren irekieran azpimarratu duenez: "Ekitaldi honekin, harremanak estutu nahi ditugu Basque Culinary Centerreko ikasgela eta sukaldeetatik igaro direnekin, eta egun ibilbidea Euskadin garatzen ari diren 500 profesional ingururen lan handia aitortu nahi dugu. Berrikuntzarekin, ahaleginarekin eta pasioarekin, gastronomia eraldatzen ari diren pertsonak dira. Harro egoteko modukoa da ikustea gure balioak partekatzen dituen talentu horrek lurraldean etorkizun hobe baten alde lan egiten duela, baliabideak aprobetxatuz eta lortutako ezagutza aplikatuz”.

 

Iñaki Telleria Ormaiztegiko El Kuko-ko chefak, Eneko Ochoa Ballarín Jatetxeko chefak, Koldo Manterola Elkanoko sukaldariak eta Rocío Maéso Narruko jangelaburuak solasaldiari ekin diote sukaldaritza eta arrakasta eta erronkarako gakoak ardatz dituen mahai-inguru batea.
 

Bestalde, gastronomia likidoari buruz ere hitz egin da, bidea egiten ari baita tradizioaren eta joera berrien artean nabigatzen duen esplorazio-eremu zabal gisa. Gai horren inguruan mintzatu dira honako hauek: Maore Ruiz ekintzailea, Bizioren jabea; Gaizka Picaza, Bizkaiko Enoturismo Elkarteko presidentea; Ion Dorronsoro, Jaizkibel hoteleko jatetxeko sommelierra; eta Santi Naula, Sybaris Cocteleríako jabea eta bartenderra, hurrenez hurren. 

 

Eta goizari amaiera emateko, Basque Culinary Centerrek duen 360 graduko gastronomiaren filosofiarekin ildotik, azken urteotan gastronomiaren sektorean sortu diren rol profesional ugarien inguruan hitz egin dute Eskarne Falcon Discover San Sebastian proiektuarekin esperientzia-sortzaile denak, Pablo Garcia argazkilari eta Momento Studioren sortzaileak, Imanol Zubelzu Mantala ekimenaren koordinatzaileak eta Miren Aierbe Etxe-laneko merkataritza-ordezkari eta aholkulari gastronomikoak.

 

Desarrollado por: GureMedia