02 Otsaila 2024
WNWN Food Labs (Erresuma Batuak), zeinak kakaorik gabeko txokolatea landare-jatorriko osagaietatik abiatuta egiten duen, irabazi du foodtech-startupentzako Culinary Action! On The Road nazioarteko ekintzailetza-programaren Londresen ospatu den geldialdia, University College London kidearekin antolatua. Johnny Drain doktorea, startuparen sortzaileetako bat, oso eskertuta agertu da: “Culinary Action!-en geldialdi hau irabazteak jende gehiagorengana iristen lagunduko digu”.
Pierre-Jean Hanard, ekintzailetzako hezkuntzako irakasle elkartua eta liderra University College London-en; Asier Alea, Basque Culinary Centerreko Garapen Globaleko zuzendariak eta Ander Lopez, Basque Culinary Centerrekoe ekintzailetza arduradunak eman diote hasiera ekitaldiari.
Sektoreko hainbat profil bildu dira: ekintzaileak, inbertizaileak eta irakasleak. Asier Aleak publikoarekin partekatu ditu GOe–Gastronomy Open Ecosystem-en gakoak. Zientzia eta gastronomia uztartzen dituen proiektua da, eta “elkarrekin lan eginez, sektorearen etorkizuna elkarrekin sortzeko lekua”.
Itxaso del Palacio, Notion Capital-eko bazkide orokorra; Felipe Peñacoba, Revolut-eko CIO; Mo Khodadadi, Satis AI-eko sortzaile eta CEO; Fred Gifford, Sony AI-eko Strategy & Partnership Manager; Ali Morrow, Clay Capital-eko venture bazkidea; eta Josh Hatfield, Hoxton Farms-eko produktuen garapeneko chef-a; “Local Agents” mahai ingurua partekatu dute. Hauek honako gaiak landu dituzte: ekintzailetzaren ekosisteman elkarrekin lan egiten duten hainbat eragileren beharra eta talentuaren garrantzia.
Sejal Ravji, Cardumen Capitaleko partnerrak, bere hitzaldiaren bidez, nekazaritza sektorean eragina izango duten proposamen berritzaileen beharra azpimarratu du, eta ekosistemako hainbat eragileren arteko aliantza estrategikoetan jarri du arreta.
Ondoren, otsailaren 1an antolatutako Londreseko geldialdi honetan parte hartu duten startupek –Eat It, Icenine, Local Meal, Meal-Lords y Tablecoin– beren proiektuak aurkeztu eta defendatu dituzte Asier Alea, Basque Culinary Centerreko Garapen Globaleko zuzendariak; Raquel Martin, GOe–Gastronomy Open Ecosystem-eko project managerrak; Pierre-Jean Hanard, University College London-eko ekintzailetzako hezkuntzako irakasle elkartua eta liderrak; eta Itxaso del Palacio, Notion Capital-eko bazkide orokorrak osatutako adituen epaimahaiaren aurrean.
Azkenik, Juan Carlos Arboleya, elikagaien fisikokimikoa eta Basque Culinary Centerreko Gastronomia Zientziak Masterreko zuzendaria, eta Eneko Axpe, Basque Culinary Centerreko zientzialari laguntzailea, bat etorri dira “Science meets gastronomy” hitzaldian, non gastronomiari jakintza-adar desberdinetatik heltzearen garrantziarekin eta askotariko eragileen ikuspegia uztartzen duen diziplina anitzeko ikuspegi batetik azaldu duen. Bestalde, Axpek adimen artifizialak gastronomiaren sektorean dituen aplikazio batzuk partekatu ditu.
Hurrengo lehiaketa 2024ko otsailaren 22an Buenos Airesen izango da. Tokiko ekitaldi bakoitzeko startup irabazleen saria hau izango da: Donostiako LABe-Digital Gastronomy Lab startup-inkubagailuan hilabeteko egonaldi bat, Basque Culinary Centerrek kudeatutako berrikuntzako living lab ireki bat eta BCC Innovation, Basque Culinary Centerren gastronomiako zentro teknologikoan 20 orduz ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egiteko aukera. Horrez gainera, startupek aukera izango dute denbora-tarte horretan GOe Community plataforma digitalean plan aurreratu bat egiteko, non Basque Culinary Centerreko aditu eta mentoreen sarearekin bat egiteko eta hartan sartzeko modua izango baitute, eta hainbat motatako laguntza jasoko baitute zenbait gairen inguruan (zentroko inbertitzaileen sarerako sarbidea, networka, tokiko ekosisteman sartzeko laguntza, etab.).
Azkenik, tokiko bost startup finalistek final handian lehiatuko dira —2024aren apirilean egingo da, Donostian—. Herrialde bakoitzeko startup irabazleak arituko dira lehian, eta hirugarren Culinary Action! On The Road lehiaketako startup irabazlea hautatuko da. Startup horrek LABe-Digital Gastronomy Lab-en urtebeteko egonaldi bat eta BCC Innovation zentro teknologikoan 25 orduz ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egiteko txartela irabaziko ditu.
Londres-eko startup partehartzaileak
Eat It sari-sistema aplikazio bat da, zure elikagaien ingurumen-inpaktuaren jarraipen erraza egiteko eta hauteskunde ekologikoengatiko sariak lortzeko, planetaz arduratzen diren negozio txiki jasangarrietan deskontuak eginez.
Icenine Londresen egoitza duen edari esperimentalen enpresa da. Izotzezko esferak sortzen dituzte, mokadu tamainakoak, alkoholez betetako marakuyazko oskolekin. Oskola 9 segundu ondoren hausten da alkohola askatuz eta izotza atzean utziz ahosabaia garbitzeko.
LocalMeal-en xedea da jatetxeen gomendioetan konfiantza berreraikitzea, toki txiki, lokal eta gozagarrietarako gomendio pertsonalizatuak eskainiz.
Meal-Lords-ek jatetxeei beren menuetan informazio bitaminikoa eta nutrizionala erakusten lagundu egiten die, adimen artifizialeko tresnak eta ematen duten informazioa erabiliz.
WNWN Food Labs-ek munduko elikagai gogokoenak jasangarriagoak eta etorkizunera begira egiten ditu. Kakaorik gabeko alternatiba batekin hasi da, ohiko txokolatea bezela dastatzen, urtzen eta izozten den aukera diseinatu dute.
Tablecoin startupak HORECA sektorera zuzendutako kriptomonetaren mundua du ardatz.