Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Administrazio Arloko Kudeatzailea

29 Uztaila 2024

Deskribapena

Baduzu esperientziarik administrazio lanetan, aholkularitzan edo antzeko arloetan? Gustatuko litzaizuke erantzukizun berriak hartzea eta administrazio arloan garatzen jarraitzea? Orduan, proiektu hau zuretzat da! 

Zure helburu nagusia  administrazio-prozesuen kudeaketa egokia gauzatzea izango da, eraginkortasun operatiboa eta eguneroko zereginak ahalik eta ondoen betetzeaz bermatuz. 

Gure lan-ildo nagusiak hauek dira: 

  • Dirulaguntzen proposamenak eta justifikazioak kudeatzea. 
  • Zergak aitortzeko prozesua zuzentzea eta kontrolatzea, zerga betebeharrak betetzen direla eta BEZaren, PFEZaren eta sozietateen likidazioak zehatzak direla ziurtatuz. 
  • Enpresen arteko eskaeren sorrera eta lotura koordinatzea eta kudeatzea. 
  • Fakturen eta bestelako finantza-mugimenduen kontabilizazioa gainbegiratzea, eta kontabilitate erregistroetan behar bezala txertatzen direla bermatzea. 
  • Fakturazio prozesuak kudeatzea, jaulkipenetik jarraipenera, dokumentuen sorreran zehaztasuna eta ordainketa-epeak betetzen direla ziurtatzeko. 
  • Administrazio arloaren zeregin nagusietan laguntzea.  

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara honako ezaugarri hauekin? 

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Finantzetako edo antzeko arloetako goi-mailako gradua duzu. 
  • 5 urte inguruko esperientzia duzu administrazio, aholkularitza edo lotutako arloetan. 
  • Administrazio arlotik kudeatutako prozesuen ikuspegi orokorra duzu. 
  • Lan taldeko pertsonen garapen eta ikaskuntza prozesuaren parte izateaz disfrutatzen duzu. 
  • Pertsonen arteko komunikazioan dituzun trebetasunengatik nabarmentzen zara, bai eta lidergo eta autoudeaketako gaitasunagatik ere. 

Gure arreta piztuko duzu...  

  • Microsoften ERPrekin (Business Central) lan egin duzu. 
  • Euskaraz hitz egiteko gaitasun handia duzu (C1). 
  • Diziplina anitzeko taldeekin lan egin duzu ingurune dinamiko eta aldakorretan. 
  • Desgaitasun-ziurtagiri ofiziala % 33koa edo handiagoa izatea. 

Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik? 

  • Etengabe hazten ari den proiektu aitzindari baten parte izatea, gastronomiarekiko grina edukiz. 
  • Kontratu mugagabea lanaldi osoan. 
  • Konfiantzan oinarritutako giroan lan egitea. Independentzia eta malgutasun handia eskaintzen ditugu, helburuak lortzeari garrantzia emanez. 
  • Lan-giro ona izaten parte hartuko duzu. Gure taldeko pertsonez arduratzen gara. 

Gure taldearen parte izatea gustatuko litzaizuke? Ez izan zalantzarik zure hautagaitza guri helarazteko! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia