Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

BCC Innovation-eko Negozio-Garatzailea

16 Iraila 2024

Deskribapena

Gastronomiaren eta haren balio-katearen munduan nazioartean liderra den erakundearen kidea izatea gustatuko litzaizuke? BCC Innovation Zentro Teknologikoaren hazkundea bultzatzeko ideiak liluratzen zaitu? Orduan proiektu hau zuretzat da! 

Zure zeregin nagusiak hauek izango dira:  

  • Ikerketa Zentroaren negozioa garatzea, bai estatuan, bai nazioartean. 
  • Balizko bezeroekin harremanetan jartzea, Ikerketa Zentroaren sarea hedatzeko. 
  • Bezeroak leialtzea, harremanak sendotuz eta haien gogobetetasuna ziurtatuz. 
  • Ikertzaile-taldeari proposamen berritzaileak idazten laguntzea. 
  • Ikerketa Zentororako hazkunde ekonomikoko estrategiak diseinatzea eta gauzatzea, arloko koordinatzaileekin lankidetzan. 

Berrikuntza-proiektu berriak identifikatzeaz eta erakartzeaz arduratuko zara. Hona hemen zure lan-ildo nagusiak: 

  • Nazioko eta nazioarteko bezero potentzialak identifikatzea eta erakartzea. 
  • Bezeroekin harremanak ezartzea, eskaintzak konfiguratzeko eta enpresekiko merkataritza-prozesuetan ikertzaileei laguntzeko. 
  • Bezeroak leialtzeko ekintzak diseinatzea. 
  • Kongresu eta azoketan dugun presentzia kudeatzea. 
  •  Balio-proposamena garatzen laguntzea. 

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara honako ezaugarri hauekin? 

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Marketineko eta/edo antzeko unibertsitate-gradua duzu. 
  • Esperientzia duzu definizio estrategiko korporatiboko proiektuetan, negozio-ereduen eraldaketan, negozio-planetan edo berrikuntza-hubetan. 
  • I+G+b proiektuetan edo departamentuetan, ingurune nazionalean eta nazioartekoan esperientzia duzu,  hala nola zentro teknologikoetan edo elikaduraren munduko enpresetan. 
  • Marketin estrategikoaren inguruan esperientzia eta ezagutzak dituzu.  
  • Enpresen kudeatzailetzarekin eta berrikuntza-zuzendaritzarekin modu arinean komunikatzeko gaitasuna duzu. 
  • Trebetasuna duzu pertsonen arteko komunikazioa kudeatzeko. 
  • Elkarrizketarako eta idazteko gaitasun handia (C1) duzu ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz.  

Gure arreta piztuko duzu... 

  • Beste hizkuntza batzuk dakizkizu. 
  • Orientazio komertzial eta negozio-garapenaren erakusgarri argiak. 
  • Diziplina eta kultura anitzeko taldeekin batera lan egin duzu ingurune dinamikoetan. 
  • Gaitasun handia duzu negozioaren ikuspegi globala mantentzeko, aldi berean askotariko jarduerak garatzeko eta etengabe ikasteko. 
  • Desgaitasun-ziurtagiri ofiziala % 33koa edo handiagoa duzu.  

Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik? 

  • Etengabe hazten ari den proiektu aitzindari baten parte izatea, gastronomiarekiko grina handia edukiz. 
  • Mugagabeko laneratzea lanaldi osoan. 
  • Konfiantzan oinarritutako giroan lan egitea. Independentzia eta malgutasun handia eskaintzen ditugu, helburuak lortzeari garrantzia emanez. 
  • Lan-giro ona izaten parte hartuko duzu. Gure taldeko pertsonez arduratzen gara. 

Gure taldean lan egitea gustatuko litzaizuke? Ez izan zalantzarik zure hautagaitza guri helarazteko! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia