Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

EDA Drinks & Wine Campuserako Komunikazio Arloko Kudeatzailea

18 Iraila 2024

Deskribapena

Ardoen eta edarien mundua gustuko duzu? Baduzu aurretik lan esperientziarik arlo honetan?  Gastronomia arloan nazioarteko erakunde aitzindarian lan egitea gustatuko litzaizuke? Jarraitu irakurtzen, zer eskain diezazukegun jakiteko! 

Zure zeregin nagusia EDA Drinks & Wine Campuseko komunikazio-euskarrietarako edukien piezak sortzea eta kudeatzea izango da. Gainera, komunikabideekiko eta ekosistema gastronomikoko eragileekiko harremanaz arduratuko zara,  marka aitzindari baten posizionamendua definituz.  

Gure lan-ildo nagusiak honako hauek dira: 

  • EDA Drinks & Wine Campusen estrategiarekin bat datozen komunikazio-ekintzak planifikatzea Basque Culinary Center ekosistemaren barruan. 
  • Sare sozialetan eta online kanaletan komunikazioa kudeatzea. 
  • Online eta offline komunikazio-estrategietarako eduki egokiak sortzea. 
  • Prentsaren eta komunikabideen kudeaketa. 
  • Marketin digitaleko planetan laguntzea. 

Betekizunak

Identifikatuta sentitzen zara ezaugarri hauekin? 

  • Gradua Kazetaritzan, Ikus-entzunezko Komunikazioan, Publizitatean edo antzekoan. 
  • Gutxienez 3 urteko esperientzia duzu ardoaren eta edarien munduarekin lotutako proiektuen online eta offline komunikazioaren kudeaketan. 
  • Esperientzia duzu komunikazio eta marketin digitaleko estrategiak definitzen eta garatzen. 
  • Euskara eta ingeles maila altua duzu (C1). 
  • Bidaiatzeko prest zaude, lantokia Araban dago (Gasteizen eta Guardian). 

Gure arreta piztuko duzu...

  • Sommelierrean eta enomarketingean, komunikazio gastronomikoan edo antzekoetan masterra duzu. 
  • Bideoa diseinatzeko eta editatzeko tresnak ezagutzen dituzu. 
  • Ardoari eta edariei buruzko ezagutza eta esperientzia dituzu. 
  • Nazioarteko eta kultura anitzeko inguruneetan lan egiten esperientzia duzu. 
  • Pertsona proaktiboa zara. 
  • Desgaitasun-ziurtagiri ofiziala % 33koa edo handiagoa duzu.  

Zer espero dezakezu Basque Culinary Centerretik? 

  • Konfiantzan oinarritutako giroan lan egitea. Independentzia eta malgutasun handia eskaintzen ditugu, helburuak lortzeari garrantzia emanez. 
  • Mugagabeko kontratua lanaldi osoan. 
  • Etengabe hazten ari den proiektu baten parte izango zara, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean, gastronomiaren munduaren ikuspegi globala izateko aukera emango dizuna. 
  • Lan-giro ona. Gure taldeko pertsonez arduratzen gara. 

Uste duzu gure  taldearekin bat egin zenezakeela? Helaraz iezaguzu zure hautagaitza. Zure zain gaude! 

Lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, erantsi zure curriculuma (PDF edo Word), non harremanetarako datuak agertu beharko duten.


Fitxategien izenetan ezin dira azentuak, tarteak eta gidoiak erabili.
Soilik daude baimenduta pdf, doc, zip, rar motako fitxategiak

Responder a una oferta laboral supondrá incluir sus datos personales en un fichero automatizado y manual titularidad de Basque Culinary Center Fundazioa (en adelante, BCCF) con C.I.F. nº G-20998100, con dirección en Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Estos datos serán utilizados con la finalidad de elaborar su perfil profesional y serán conservados indefinidamente en el referido fichero para hacerle participar en los procesos de selección de personal realizados por BCCF sin perjuicio de sus derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición que podrá ejercitar en todo momento en la siguiente dirección: Pº Juan Avelino Barriola, 101, (20009), Donostia San Sebastián Gipuzkoa.

Ud. consiente expresamente que sus datos  identificativos y profesionales puedan ser cedidos a aquellas entidades públicas o privadas que soliciten a BCCF su perfil profesional, con la intención de realizar su contratación.

Si no estuviera conforme con alguno de los puntos señalados anteriormente, le rogamos nos lo comunique en el plazo de treinta días desde la fecha de envío. De otro modo, entenderemos que muestra su conformidad al respecto. Asimismo, en el supuesto de producirse alguna modificación en sus datos, le rogamos nos lo comunique debidamente en la dirección indicada.

Sin otro particular y agradeciéndole la confianza depositada en nuestra entidad, reciba un cordial saludo.

Desarrollado por: GureMedia